Korres
Korres[1] Arabako ekialdeko herri bat da, Mendialdea eskualdekoa, Arraia-Maeztu udalerrikoa. Itsas mailatik 709 metro gorago dago. 2007ko erroldan, 25 biztanle zituen.
Korres | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Arraia-Maeztu |
Administrazioa | |
Posta kodea | 01129 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°41′53″N 2°26′00″W / 42.6981°N 2.4333°W |
Demografia |
Korres Izkiko natura parkearen barruan dago, eta herria ohiko abiapuntua da Soila (993 m) eta Muela (1.055 m) mendietara igotzeko.
HistoriaAldatu
Gaztela eta Nafarroako Erresumaren arteko mugan zegoenez, Portiellako gaztelua edo Mairuena eraiki zuten, Erdi Aroko guduen lekuko.
Borroka haiek amaiturik, 1204an Gaztelako Alfontso X.a Jakituna erregeak herriari foruak eman zizkion. Ondorengo mendeetan, Korresen jabetza Gaonatarrena izan zen lehenik, Lazkanotarrena ondoren, eta Valmedianoko Markesarena azkenik. XVII. mendean bertoko zenbait emakume sorgin salatu zuten.
1960ko hamarkadan utzi zion udalerri independentea izateari.
DemografiaAldatu
2000 | 2001 | 2002 | 2003 | 2004 | 2005 | 2006 | 2007 |
---|---|---|---|---|---|---|---|
35 | 34 | 31 | 28 | 25 | 24 | 24 | 25 |
GarraioaAldatu
Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:
|
EkonomiaAldatu
Jarduera tradizionalak abeltzaintza eta ikazkintza izan dira, baina XX. mendearen hasieran San Ildefonsoko meategian asfalto ustiatzeari ekin zioten, eta argindarra sortzeko presa bat ere eraiki zuten herrian.
Ondasun nabarmenakAldatu
- Herrigunea, Erdi Aroko kaleez eta herribilduaren aztarnez hornitua.
- San Eztebe eliza, XVI. mendean eraikia eta XVIII. mendean berriztatua.
- Harkaitzeko Ama Birjinaren baseliza, jatorriz erromanikoa. Herriko hegoaldeko sarreran dago.
ErreferentziakAldatu
- ↑ (Gaztelaniaz) Herriaren izenari buruzko Euskaltzaindiaren erabakia
Ikus, gaineraAldatu
Kanpo estekakAldatu
- Korres[Betiko hautsitako esteka], Arraia-Maeztuko Udalaren webgunean.
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |