Elkartasun
- Artikulu hau kontzeptu soziologikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Elkartasun (argipena)».
Elkartasuna gizatalde bat osatzen duten pertsonek elkarrekiko ardura eta dependentzia da, balio moralekin bata besteari loturik daudenak. Horrela, taldekide batek dituen arazoak gizatalde osoari eta horren kideei dagozkie neurri batean edo bestean. Altruismoa beste pertsona bat laguntzeko jarrera eta ekintza den bitartean, elkarrekiko konpromisorik gabe, elkartasunean elkarrekikotasuna funtsezko elementua da; beste alde batetik, interes orokorra da helburu nagusitzat duen lankidetzan ez bezala, berriz, elkartasunean interes eta arazo indibidualak ere talde osoari dagozkio.[1] Émile Durkheimek bi motako elkartasuna bereizi zituen: elkartasun mekanikoa, gizarte txikietan gertatzen dena eta kideen berdintasun edo antzekotasunean oinarritzen dena, komunitate berean izateagatik; lanaren gizarte banaketaren ondorioz gizarte handietan garatzen dena elkartasun organikoa da, gizarte diferentziazioan oinarritzen dena, eta Durkheimen iritziz elkartasun mekanikoa baino sendoagoa dena.
Elkartasuna, giza balio bezala definitzen da, gizakiak besteekin elkarlanean aritzeko gaitasun bezala eta gainera, zerbaiten parte izatearen sentimenduak sortzea ahalbidetzen duena. Elkartasuna, jokabide bat da, ikasitako ahalmen bat, hiru osagai dituena: kognitiboa, afektiboa eta konatiboa. Hitz hau, pertsona edo talde bateri elkarturik agertzearen balio bezala defendatzen da; pertsona edo talde horren interesak zein beharrak elkarbanatuz. Beste alde batetik, bertute bezala ulertzen da.
Gainera, elkartasunak, testuinguru politiko, sozial eta kulturala baino gehiago hartzen ditu barne, talde baten edo gizartearen parte sentitzen diren gizakien errealitatearekin elkartzeko. Ezinbestekoak diren hiru elementu eskaintzen ditu, hala nola, errukia, errekonozimendua eta unibertsalizazioa.
Aranguren autorearen arabera, lau modu espezifikotan uler daiteke:
- Gaur egungo munduak agertzen dituen min, sufrimendu eta bidegabekeria egoerekiko erreakzio bat.
- Egoera horiek sortzen dituzten kausak ezabatzeko, ekintzetan parte hartzeko erabaki bezala.
- Gizakiak, munduan dauden desoreka errealitateen aurrean, gizaki berarekin duen betebehar bezala.
- Bizitzeko estilo bat bezala, elkartasuna erakustea eremu sozial guztietan bizitzaren parte bihurtzen da.
Elkartasuna, barruko uste sendo baten esanahira hurbiltzen da, besteei zuzendutako zein hauen testuinguruari zuzendutako eta arduratsuak diren ekintza bezala itzultzen dena. Gaur egun, elkartasun kontzeptua, balio bezala ulertzen da. Elkar banatzean eta bestearen beharrizanak propio bezala onartzean datza. Besteei nola laguntzean, besteei laguntzeko norbere aldetik hoberena ematean eta besteengan pentsatzea ahalbidetzen duen balio bat osatzen du; modu honetan, gizakiaren garapenari lagunduz. Elkartasuna, altruismoa da, gizakia duin bihurtzen du; elkartasuna izatean, bere onberatasuna gehitzen du gizakiak.
Elkartasun erakusten duen pertsona, besteen kausa eta interesengatik arduratzen da, bere laguntza eskaintzen du bueltan zerbait jasotzeko asmoa izan gabe. Elkartasuna, oso garrantzitsua den giza balioa da, izan ere, indibiduoa sufritzen ari direnekin edota laguntza behar dutenekin konektatzen du.
Ekintza hau, krisi denboratan, gaixotasunen aurrean, hondamendi naturalen aurrean… handitu egiten da. Hau dela eta, elkartasunak ez dauka aurreiritzirik, arraza, sexua, jatorria, adina, nazionalitatea, erlijioa edo ideia politikoak bezalakoak.
Elkartasuna, ekintza pertsonal edo talde ekintza baten bidez burutu daiteke, munduan dauden erakunde sozialek burutzen dituztenak adibidez. Elkartasunak, muga guztiak gainditzen ditu behar duenari lagundu ahal izateko.
Elkartasuna zientza desberdinen ikuspegitik
aldatuJarraian, termino hau zientzia desberdinetatik nola ulertzen den azalduko da. Zientzia bakoitzak, ikuspuntu desberdinetatik planteatzen du; batzuentzat, gizakien harremanetan zein bizitza sozialaren antolamenduan garrantzitsua da eta beste batzuentzat aldiz, ez du horrenbesteko garrantzirik eta beste ikuspuntu batzuetatik planteatzen da.
Soziologia
aldatuTermino hau soziologiaren garapenean txertatzea, Emile Durkheim-ni egozten zaio. Soziologo honek, elkartasuna soziologiarekin erlazionatu zuen eta zientzia honetan esanahi bat eman zion. Mota honetako elkartasunaren definizioa, elkarren artean harremanak dituzten talde sozialekin estuki loturik aurkitzen da. Durkheim-entzat, elkartasuna, indibiduoa eta gizartea konektatzen dituen gertaera sozial bat da.
Soziologiaren eremuan, Durkheim-ek, bi mota desberdintzen ditu:
- Elkartasun itxia edo mekanikoa: Gehienbat, gizarte primitiboetan ematen da eta mota honek, barruko kohesio indartsu bat eta taldearen itxiera hermetiko bat dakartza. Barruko kohesio horrek eta taldekoen artean ematen diren harremanek, elkartasun eta kooperazio prozesuak ematea ahalbidetzen dute. Javier de Lucas-ek, elkartasun mekanikoa, interdependentzia dela kontsideratzen du; identitatean, parekotasunean eta erlijioan oinarritzen da.
- Elkartasun irekia edo organikoa: Aurreratuago dauden giza taldeetan ematen da. Konplexuagoak diren gizarte hauetan, lana banatzen da eta indibiduoa ez da definitzen duen postuagatik ezta bere gain hartzen duen funtzioagatik. Baizik eta, gizartearen ehun zabalak osatzen duen beste harreman sistemagatik. Organikoan, interdependentzia, konplexutasunean oinarritzen da. Autonomia gehiago dagoen heinean, integrazio gehiago dago, moralitatean oinarritzen dena eta ondorioz, morala elkartasuna da.
Elkartasun soziologikoak, garaien eta momentu historikoen arabera banatzen diren tipologia propioak ditu; gizarteak berritzen diren heinean, elkartasunaren ikuskera berriak sortzen dira askotan elkarren arteko kontraesanak egonik.
Psikologia
aldatuPsikologian, elkartasun kontzeptuaren hainbat interpretazio existitzen dira, ikuspuntuen eta autoreen arabera. Jean Piaget-en ezagutzaren ikuspuntua kontuan izanik, elkartasuna, pentsamendu itzulgarri eta ekitatezko bezala ulertzen da, hurrengo puntuak bere gain hartzen dituena:
- Kanpoko munduarekin truke konstruktibo bat egiteko gaitasuna.
- Ikuspuntu pertsonaletik irtetea eta bestearen ikuspuntura pasatzea, elkartasun harremanetan kokatuz.
- Bizitza sozialaren eta honen inplikazioen inguruan kontzientzia hartzea.
- Elkartasuna, autonomia moralaren alderdi bezala ulertzea, besteei dagokionez justizian, elkarrekikotasunean eta errekonozimenduan oinarrituz.
Pertsonak, bere autonomia morala lortzean, ekitatearen zentsua garatzen du, besteenganako errespetua esperimentatzen du, elkartasunaren zein kooperazioaren zentsua eta bere betebeharren zein eginkizunen arteko oreka. Hau izango litzateke, psikologiaren lehen ikuspegia.
Bigarren ikuspegiaren arabera, elkartasunak, indibidualtasunarekin zein komunitarioarekin dauka zerikusia; interes eta konpromiso komunei erantzuten dionak, komunitateko kideen parte hartze aktiboaren bitartez, errealitate jakin batean aldaketak egitea bilatzen delarik.
Filosofia
aldatuElkartasun paternalista edo liberala; Boteredun taldeak botere gabeko taldeen aurrean egotetik jaiotzen da, ez ditu aldaketak eragiten egoera ahulago batean daudenen egituretan eta honen joera, boterea dutenetik ahulagoak direnetara joatea da. Vidal (1996)-ek, ezaugarri paternalistaduna dela baieztatzen du eta goitik beherako mugimendua osatzen duela. Elkartasun hau, indibiduoek zuzentzen dute, bere balioak askatasuna eta konpetentzia dira, paternalista da eta ez du gizartearen zati handiena eraldatzen.
Elkartasuna Marxismoan; korronte honetan, elkartasunaren ikuskerak finkatzen du indibiduoa bere errealitate historikoan. “Se tiene el convencimiento que esta solidaridad de clases llegará a una sociedad colectivizada y, por tanto, solidaria” (Vidal, 1996). Vidal-en ustetan, marxismoan, gizartea kolektibismo modu bat bezala ulertzen da eta bizitza estilo bihurtzen da.
Elkartasun Ontologikoa; Pentsamendu katolikotik sortzen da, eta ekonomia liberal eta marxistaren arteko proposamen bat da, non ekonomien alde indibiduala eta partikularra errespetatzen diren eta alderdi soziala eransten den. Vidal-en arabera, proposamen honen indarra, gizakia alderdi etikoari dagokionez unitatetik berreskuratzean oinarritzen dela da eta bere akatsa, alderdi etikoa alderdi abstraktuan jartzea eta egoera historiko errealak kontuan ez izatea da.
Elkartasuna eta pertsonalismoa; katolikoek sustatutako mugimendu baten ondorioz jaiotako ikuspegia. Ikuspegi honen arabera, elkartasuna, modu etikoan lagun hurkoaren kargu egitearen bilaketa da erabaki pertsonal eta indibidualaren bidez. Honek, pertsona bakoitzak komunitateko kide bezala, komunitatearenganako interesa erakustera behartuta dagoela eta ondorioz, komunitateko kide bakoitzak erantzunkidetasunaren beharra duela dakar.
Etika
aldatuElkartasuna etikaren ikerketa eremuaren barruan, bertute eta printzipio bezala ulertzen da. Bertute bezala, esfera moralean, pertsonaren aldaketa jarrera dakar eta printzipioa dela esan daiteke, gizarte guztiak errespetatu behar duelako.
Juan Pablo II.-ak, “Preocupacion Social” gutunean, elkartasuna modu inplizituan zein aspektutan agertu behar den adierazten ditu. Elkartasuna bertute bezala, kideen ongizatea bilatzen duten gizakien erabaki propio bat da; bertute bezala, bizitza kristauaren eremuan, lagun hurkoaren ongizatearen bilaketarekin dauka zerikusia eta azkenik, karitatearen kontzeptura hurbiltzen da; hau, bertute kristau bat izanik. Jainkoak gizakien bihotzak eraldatzen ditu eta gizakiek beraien errealitate propioak eraldatzen dituzte.
Gizakiaren bihotzaren eraldaketak, errealitate sozial desberdinetan aldaketak egitera eramaten du, berdintasun unibertsala bezalako printzipioak sortzen ditu eta bakera iristeko bideak errazten ditu. Hau, marko kolektiboan pentsatzen lortzen da.
Printzipio bezala, justizia eta ekitatearekin, gizarteko egituretan aldaketa eragin behar du. Gizarteko indibiduo guztiak, berdintasun baldintzak dituzte, bai talde mailan eta baita maila indibidualean ere.
Erreferentziak
aldatu- ↑ (Frantsesez) «Solidarité» toupie.org (Noiz kontsultatua: 2015-03-22).