Akusatibo
Akusatiboa zenbait hizkuntzak (indoeuropar askok, kitxuak, turkierak...) duten kasu bat da, perpausaren objektu zuzena adierazten duena. Euskaraz, akusatiboa absolutibo kasua da, nor-nork saileko aditzekin, hots, nor kasua, baina subjektua ez denean: Etxea ederra da (Etxea subjektua da) eta Etxea eraiki dute (Etxea objektu zuzena da).
Adibideak
aldatuAdibideok hizkuntza indoeuroparretakoak dira:
- Latinez: Puella gladiatorem vidit - Neskak gladiadorea ikusi du.
- Alemanez: Sie haben einen Hund - Haiek txakur bat daukate.
- Greziera klasikoaz: Βλαπτει τινα - Baten bat zaplatu.
Esperantoak ere akusatiboa du. Adibide honetan ikusten da nolako aldea dagoen, euskara bezalako hizkuntza ergatibo batekin parekatuz gero:
Esperantoz, -n markak akusatiboa agertzen du: sintagma hori esaldiaren hasieran nahiz amaieran egonda ere, katua bada hozkada jasan duena, kato > katon bilakatzen da. Aldiz, euskararen moduko hizkuntza ergatiboan, kasu marka ez dagokio hozkada jasan duenari, hozka egin duen —esaldi horretan— agente ergatiboari baizik: horrexegatik, txakurrak esaten dugu.
Subjektu-objektu rolak aldatuta, erraz osatuko ditugu esaldiak esperantoz zein euskaraz:
- La kato mordas la hundoN.
- KatuaK hozkatu du txakurra.
Ikus gainera
aldatuKanpo estekak
aldatu
Artikulu hau hizkuntzalaritzari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |