Ireki menu nagusia

Euskara garbia terminoak bi esanahi bereizi ditu: euskara argia eta ulerterraza, batetik; eta maileguzko hitz eta esapideak —nahiz hizkuntzan aspaldi txertatuak, nahiz hartu berriak— baztertzen dituen euskara eredua, bestetik. Artikulu honen gaia bigarren adiera da; zehazki, XX. mendearen hasieran Sabin Aranak eta Euskal Pizkundearen garaiko sabindar garbizaleek sortutako eta eurek erabilitako hizkuntza eredua, erdarek kutsatu gabekoa, «euzkera garbija» euren hitzetan. Euskara garbi horren araberako neologismo edo hitz berri ugari sortu zituzten. Neologismo horiei sabinismo ere deitzen zaie.

Hitz berri horietako gehienak hemeroteketan eta bitxikeria historikotzat gelditu dira gordeta; beste asko, ordea, gaur egun ere barra-barra erabiltzen ditugu: aditz, aldundi, antzoki, argazki, askatasun, aukera, batzorde, bazkide, hizki, idatzi, idazkari, ikastola, ikurriña, jaurlaritza, lehendakari, narrasti, ordezkari, ugaztun, urtaro, zaindari, zenbaki eta abar. Gaiei dagokienez, sabinismo ugari erlijio eta politika alorrei lotuta daude.

Eduki-taula

Aurrekariak eta jarraitzaileakAldatu

Mugimendu honen aurrekari nagusia Pablo Pedro Astarloa izan zen, XVIII. mendean; eta mende hartan bertan Manuel Larramendik eta Joan Antonio Mogelek ere hizkuntzaren garbitasuna bilatu zuten.

Euskara garbiaren adibideak erraz topa daitezke Resurreccion Maria Azkueren hiztegi erraldoian, Kirikiño, Lauaxeta nahiz Txomin Agirre idazleen lanetan, edota 1937an eta Espainiako Bigarren Errepublikaren garaian argitaratutako Eguna egunkarian, besteak beste. Espainiako Gerra Zibilak eta ondorengo frankismoak eredu garbiaren hedapena goitik behera oztopatu zuen, orduko ikastoletan irakasteari ekin eta gutxira.

Kontuan hartu behar da, azkenik, euskara batuaren aurreko garaiak izan zirela haiek, eta bizkaiera idatziaren hastapenekin bat egin zuela eredu honek, batzuetan euskalki horrek eraginda.

Pertsona izendegiaAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Sabin Aranaren pertsona izendegia»

Sabin Aranak sortutako santuen izendegia —Deun-Ixendegi Euzkotarra deitu zuena— egilea hil ondoren argitaratu zuten, 1910ean. Kontuan izan behar da, Euskal Herri katoliko-katoliko hartan, santuen izenak jartzen zitzaizkiela ia haur guztiei. Ehun urtetik gora igaro ondoren, Sabin Aranak asmatutako izen haietako asko oso erabiliak dira gaur egun ere: Ander, Andoni, Endika, Gaizka, Gorka, Iker, Imanol, Iñaki, Irune, Jasone, Jone, Josune, Julen, Karmele, Kepa, Lander, Markel, Nekane, Zuriñe eta abar.

ZenbakiakAldatu

Sabin Aranak zenbatzeko beste sistema bat asmatu zuen, behin baino gehiagotan aldatu egin zutena, eta azkenean gaurko zenbakiekin baliokidetzarik ez zuena.

Hemen daude zenbakien izen berri batzuen adibideak:

  • 1: Eka.
  • 20: Berramarr.
  • 100: Bostogei.
  • 1.000: Anei.
  • 2.000: Ogireun.
  • 10.000: Anbei.
  • 100.000: Anirei.
  • 1.000.000: Unei.
  • 10.000.000: Unbei.
  • 100.000.000: Unirei.
  • 1.000.000.000: Onei.
  • 10.000.000.000: Onbei.
  • 100.000.000.000: Onirei.
  • 1.000.000.000.000: Eidi.

HizkiakAldatu

Hauek dira letra edo izkiak izendatzeko orduko modu garbiak, arandarren arabera:

  • b: bi.
  • c: cuc.
  • d: de.
  • dd: ildde.
  • f: fi.
  • g: ga.
  • h: ha.
  • j: jija.
  • k: kask.
  • l: lol.
  • ll: illo.
  • m: mi.
  • n: non.
  • ñ: iño.
  • p: pi.
  • rr: urr.
  • s: sus.
  • ss: ssuss.
  • t: test.
  • ts: atselts.
  • tt: itte.
  • tx: txe.
  • tz: atzeltz.
  • v: avi.
  • x: axa.
  • y: ya.
  • z: zuz.

HoroskopoaAldatu

Hauek dira Sabin Aranak horoskoporako sortutako izenak:

  • Aries: Aritoaga.
  • Taurus: Zezenaga.
  • Gemini: Bikieta.
  • Cancer: Karramarroaga.
  • Leo: Lunaga.
  • Virgo: Neskaga.
  • Libra: Aztaga.
  • Scorpius: Lupuaga.
  • Sagitarius: Azkondunaga.
  • Capricornius: Akerraga.
  • Aquarius: Ugeta.
  • Piscis: Arrañeta.

HiztegiaAldatu

AAldatu

  • Abeliztia: Zoologia.
  • Abenda: Arraza.
  • Aberri: Patria, sorterri, jaioterri.
  • Abertzale: Patriota.
  • Abestu: Kantatu.
  • Abizen: Deitura.
  • Aboska: Soinu.
  • Aditz: Aditza.
  • Agerrpen: Aurkikunde, aurkikuntza.
  • Agintz: Agindu.
  • Agurtza: Arrosario.
  • Aintza: Loria.
  • Aizkunde: Ahazte, ahanztura.
  • Akeita: Kafe.
  • Alderdi: Partidu politiko.
  • Aldeztu: Defendatu.
  • Aldundi: Diputazio.
  • Agakaskadi: Alfabetu
  • Antzerrki: Komedia.
  • Antzerrti: Teatro, Antzerki.
  • Antzoki: =
  • Ardoki: Artegi, saroi, korrale.
  • Argazki: Fotografia, erretratu.
  • Argittaldu: Argitaratu.
  • Arlaban: Har(t)zuri, alabastro.
  • Arrdotzari: Limoi-edari, limonada.
  • Arremon: Aldatu.
  • Arren: Otoitz.
  • Arriantzerti: Eskultura.
  • Arroki: Belaki. Esponja (es). Éponge (fr).
  • Arrpide: = (Harpide).
  • Artezkari: Zuzendari.
  • Askaldi: Hasiera.
  • Askatasun: =
  • Asmainddu: Asmoa kendu, burutik kendu.
  • Astamakila: Txabalina.
  • Atarapen: Ondorio, emaitza.
  • Atsege: Goibel, abailduta.
  • Atzaldu: Azaldu.
  • Atzegun: Bezpera.
  • Atzorro: Eskularru.
  • Auna: Pirinio.
  • Aunarr: Piriniotar.
  • Aur-iztia: Pediatria.
  • Aurgintz-iztia: Obstetrizia.
  • Aurreztu: Aurkeztu.
  • Autetsi: Hautatu, aukeratu. Sabino Aranak neologismo gisa asmatu bazuen ere, Lapurdin eta Nafarroa beherean tradizio luzeko hitza da hautetsi.
  • Auteskunde: = (Hauteskunde).
  • Autsegubazten: Hausterre-egun, hauts-egun.
  • Atetiko gaitz-iztia: Patologia kirurgikoa.
  • Azarrmen: Ausardia.
  • Azkatasun: = (Askatasun).
  • Azke: = (Aske).
  • Azketsi: Barkatu.
  • Azkintxa: Hezkuntza.
  • Aztaki: Gramo.
  • Aztakin: Balantza.
  • Azurrbaltz: Espainiar.

BAldatu

  • Bakal: Monarkia.
  • Bakalderri: Erresuma.
  • Bakaldun: Errege, erregina.
  • Bakaulki: Tronu, jargoi.
  • Bakezaletasun: =
  • Baltzerri: Espainia.
  • Bar: Landare, begetal.
  • Barru gaitz-iztia: Patologia medikoa.
  • Barrukatu: Erauzi, atera.
  • Barrutaldu: Injektatu, xiringatu.
  • Batzakintza: Bilduma.
  • Batzakuntza: Kontseilu.
  • Batzoki: Biltoki.
  • Batzorde: =
  • Bazkide: =
  • Bazkun: Elkarte.
  • Begiztu: Begiratu.
  • Bekostun: Diadema.
  • Belastun: Belarritako.
  • Beldu: Apostolu.
  • Ben: Ganorazko, formal.
  • Berbegikera: Hikuntza.
  • Beribil: Automobil.
  • Bernazorro: Zangozorro, polaina.
  • Berrbixi: Berpiztu.
  • Berrbizkunde: Berpizkunde.
  • Berrogeikaro: Garizuma, berrogeialdi.
  • Besostun: Besoko.
  • Bidezabal: Errepide.
  • Bilddegi: = (Biltegi).
  • Billebai: Erdaindu, ingurebaki, zirkunzidatu.
  • Biltzilla: Urria (hilabetea).
  • Bitxain: Bidezain.
  • Biztoki: Mundu.
  • Bultzi: Tren.
  • Burdi: Bagoi.
  • Burestun: Koroa.
  • Buruindu: Burua moztu, lepo egin.
  • Burukatu: Asmoa kendu, burutik kendu.

DAldatu

  • Dagonilla: Abuztua.
  • Dardarindarr: Elektrizitate.
  • Deikun: Iragarki.
  • Deun: Saindu edo San/Saint ... (Deun Ander, Deun Jon...).
  • Deun Oro: Domu Santu.
  • Dotxera: Aleman (hizkuntza), alemaniera.

EAldatu

  • Ederti: Arte.
  • Edesti: Historia.
  • Egazegikorr: Txartel, paper.
  • Egazki: Aireplano.
  • Eguazten: Asteazken.
  • Egutegi: =
  • Ekandu: Ohitu.
  • Elerti: Literatura.
  • Elestu: Deskribatu.
  • Elgaro: Abendualdi.
  • Emegaitz-iztia: Ginekologia.
  • Enda: Arraza.
  • Epaikari: Epaile.
  • Erabijau: Eraldatu.
  • Ereserki: Himno.
  • Eresi edo Ereserti: Musika.
  • Ereski: Musika-nota.
  • Ereskin: Musika-tresna.
  • Eresti: Abesti.
  • Erizkizundi: Galdeketa, itaunketa.
  • Errikatu: Erbesteratu, atzerriratu, emigratu.
  • Erritaldu: Immigratu.
  • Errkal: Errepublika.
  • Errki: Erregio, eskualde.
  • Esakun: Errefrau, atsotiz, esaera zahar.
  • Eseskaldi: Tentaldi, tentazio.
  • Eskestun: Eskumuturreko.
  • Eskotera: Eskoziera.
  • Eskuztatu: Tratatu, hartu.
  • Espetxe: Kartzela.
  • Estuntza: Kate.
  • Euzkadi: Euskadi, Euskal Herria.
  • Euzkelgi: Euskalki.
  • Euzkotar: Euskadikoa.

GAldatu

  • Gaizkatu: Salbatu.
  • Gaitz-izti: Patologia.
  • Gangeri: Kolera, Gangeseko eritasun).
  • Garagarrdo: Garagardo, zerbeza.
  • Garrestun: Gerriko.
  • Gaudi: Unibertso.
  • Gedin: Bokal.
  • Gentza: Bake.
  • Gerkerri: Grezia.
  • Gezna: Mezu.
  • Gezna-etxe: Enbaxada.
  • Geztoki: Infernu.
  • Gixaldi: Gizaldi, mende.
  • Giza-soin iztia: Anatomia.
  • Gogo Deun: Izpiritu Santu.
  • Gogo-gaitz iztia: Psikiatria.
  • Gogo-lantze: Kultura.
  • Goi-buru: Lelo.
  • Goizparr: Ebanjelio.
  • Goizparrgille: Ebanjelista.
  • Gongotzon: Goiaingeru.
  • Gopatz: Erlijio.
  • Gosaldu (?): =
  • Goteun: Izpiritu Santu.
  • Gotzain: Apezpiku.
  • Gotzaiztu: Deabru.
  • Gotzon: Aingeru
  • Goxaldu: Gosaldu, barautsi.
  • Guda: Gerra.
  • Gudaldi: Bataila.
  • Gudari: =
  • Gudarozte: Armada.
  • Guramen: Borondate, desio.
  • Gurtarin: Automobil.
  • Guturi: Hiria.
  • Guzpar: Ebanjelio.

IAldatu

  • Ibaittu: Urak gainezka egin.
  • Ibirkera: Hebreera.
  • Idatzi: Izkiriatu.
  • Idazkari: =
  • Idazkola: Bulegoa.
  • Idazkortza: Bolaluma
  • Idazkun: =
  • Idazpen: Artikulu.
  • Idazti: Liburu.
  • Igali: Fruta.
  • Igarrle: Igarle, profeta.
  • Igidin: Kontsonante.
  • Ikastola: Ikastola, eskola, ikastetxe.
  • Ikerrkunde: Bisitazio.
  • Ikurr: Ikur.
  • Ikurrdi: Armarri.
  • Ikurriña: Euskal bandera.
  • Ikurrkun: Marka.
  • Ikurpen: Esangura.
  • Ikurrton: Sakramentu.
  • Ingalera: Ingeles hizkuntza.
  • Ingaleldun: Ingelesdun.
  • Ingi: Paper.
  • Ingoski: Orrialde.
  • Ingurrazti: Koaderno.
  • Ingurrti: Liburuxka, foileto.
  • Iñarkun: Funtzio.
  • Iñarkun iztia: Fisiologia.
  • Iradigi: Inauguratu.
  • Irakarri: Ernaldu.
  • Irakastola: Katedra.
  • Irakastola Nagusia: Unibertsitatea.
  • Irar(r)kola: Inprimategi.
  • Irarle: Inprimatzaile, tipografo.
  • Irasle: Fundatzaile.
  • Iraterti: Arkitektura.
  • Irazan: Sortu.
  • Irazapen: Sorrera, sorkuntza.
  • Irazti: Liburu.
  • Irazti-Deun: Biblia.
  • Ispel: Ostra.
  • Italeldun: Italierazko hiztun.
  • Itxasozti: Nabigatzaile.
  • Itxasuri: Itsasaldeko udalerri.
  • Ixarrti: Izar-multzo, konstelazio.
  • Izkelgi: Dialekto.
  • Izki: Letra, hizki.
  • Izkillu: Arma.
  • Izkin: Silaba.
  • Izkinde: Hiztegi.
  • Izkittegi: Alfabeto.
  • Izkoren: Itsasgora.
  • Iznaskaldi: Hitz gurutzatuak, gurutzegrama.
  • Izparr: Albiste, berri.
  • Izparringi: Egunkari.
  • Izpel: Likido, isurkari.
  • Izperen: Itsasbehera.
  • Iztabo: Ibai-aho, bokale.

JAldatu

  • Jai nagosi: Pazko.
  • Jasokunde: =
  • Jaunerri: Jaurerri.
  • Jaupa: Meza.
  • Jaupari: Apaiz, abade.
  • Jaupari-buru: Bikario.
  • Jaurlaritza: Gobernu.
  • Jazokintza: Historia.
  • Josulagun: Jesuita.

KAldatu

  • Kalteztu: Erasotu, borrokatu.
  • Kedatz: Intsentsu.
  • Kittutasun: Askatasun.
  • Kondaira: Historia.
  • Kotxo: Gozoki.
  • Kozkotegi: Kalbario.
  • Kulatz: Puntu.

LAldatu

  • Laburrpen: Laburpen.
  • Lagatasun: Askatasun.
  • Lagi: Lege.
  • Lagi-kalte: Kontraforu.
  • Lagi-zarr: Foru.
  • Lagundi: Erlijio konpainia.
  • Lakemen: Baimen.
  • Landola: Bulego, ofizina.
  • Landu: =
  • Larru-iztia: Dermatologia.
  • Latera: Latin hizkuntza.
  • Lateldun: Latinezko hiztun.
  • Laterri: Estatu, herrialde.
  • Laterrkera: Konstituzio.
  • Laurrleko: Pezeta.
  • Laztantsu: Maitabera, amultsu.
  • Lehendakari: Presidente.
  • Lei: Beira.
  • Lekaide: Monje.
  • Lekaime: Moja.
  • Lekaretxe: Monasterio, komentu.
  • Lekaro: Basamortu, desertu.
  • Lobel: Likido, isurkari.
  • Loki: Soka.
  • Lotau: Lokartu.
  • Ludi: Lur planeta.
  • Lugontzi: Buztinezko ontzi.
  • Lun: Lehoi.
  • Lurraldu: Lurperatu.
  • Lurrkatu: Azaleratu.
  • Lutelesti: Geografia.

MAldatu

  • Maketerri: Espainia.
  • Margo: Kolore.
  • Margoerti: Margolaritza.
  • Megope: Izpiritu.
  • Menaldu: Ahalbidetu.
  • Menasta: Metal.
  • Menbetari: Konkistatzaile.
  • Mendi-estuntza: Mendikate.
  • Mengatu: Askatu, burujabetu.
  • Minge: Mutu.

NAldatu

  • Narreztu: Narrastu, herrestatu.
  • Narruinddu: Larrutu.
  • Naskaldi: Nahaste-borraste.
  • Nekaldu: Zigortu.
  • Nekauzte: Nekaldi, Pasio (Jesukristorena).
  • Neskutz: Birjin, dontzeila.
  • Neurrkin: Metro (neurri).
  • Notin: Pertsona.

OAldatu

  • Obendi: Bekatari.
  • Obenge: Errugabe, hobengabe.
  • Oguzi: Ahoskatu.
  • Oipen: Ohitura.
  • Olantxe: Amen.
  • Oldau: Oholeztatu, oholtza jarri.
  • Oldoztu: Pentsatu.
  • Olerki: Poema.
  • Olerti: Poesia.
  • Ondi: Aldare.
  • On-esan: Bedeinkatu.
  • Onespen: Bedeinkapen.
  • Ontzibijau: Ontziz aldatu.
  • Opailla: Apirila.
  • Opaldu: Eskaini, dedikatu.
  • Ordezkari: =
  • Oroagindu: Dekretu.
  • Orrbanbako: Sortzez garbi.
  • Orrinddu: Hostoa kendu edo erori.
  • Orrittau: Hostoa atera.
  • Orrkarrte: Urrats, pauso.
  • Orrlegi: Berde, orlegi.
  • Ortze: Zeru.
  • Osakintza: Medikuntza.
  • Oska: Soinu.
  • Oski: Oinetako, zapata.
  • Otseindatu: Zerbitzatu.
  • Otzandasun: Bake.
  • Otzari: Freskagarri.
  • Oztez: Handizka.
  • Oztin: Urdin.

PAldatu

  • Pantzeldun: Frantses (hiztun).
  • Pantzera: Frantses (hizkuntza).
  • Pantzetarr: Frantziar, frantses (herritar).
  • Pantzeskarr: Frantziskotar.
  • Pizkunde: =

SAldatu

  • Salben: Salmenta.
  • Saneurri: Salneurri.
  • Sellaro: Seihileko.
  • Semakarr: Seme bakar.
  • Senaldi: Belaunaldi.
  • Sendakitz gogo-iztia: Psikologia medikoa.
  • Sendakitzia: Farmakologia.
  • Sendi: Familia.
  • Sendu: Ernaldu.
  • Sengi: Seme-alabak.
  • Soin-eun iztia: Histologia.
  • Soin-gaitz iztia: Anatomia patologikoa.
  • Soñubidun: Diptongo.
  • Soñukera: Fonetika.
  • Sorrkalde: Sortalde.
  • Sorrkun: Jatorri.
  • Sudur-eztarri-belarri-iztia: Otorrinolaringologia.
  • Sukarri: =
  • Suzikunde: Suntsipen.
  • Suztau: Erre.

TAldatu

  • Tirrpainddu: Tripak kendu.
  • Toki-elesti: Toponimia.
  • Txadon: Eliza.
  • Txaide: Kale.
  • Txasko-egin: Asko hitz egin.
  • Txaunburu: Parroko.
  • Txauno: Kapera.
  • Txikarrpen: Txikigarri, diminutibo.
  • Txikikuskin: Mikroskopio.
  • Tximistargi: Elektrizitate.
  • Txindi: Diru.
  • Txingi: Bitxi (apaindura).
  • Txirotasun: Pobrezia.
  • Txonitz: Sermoi, prediku, homilia.

UAldatu

  • Uarrpen: Oharpen.
  • Uaua: Ume.
  • Ugarrte: Uharte, irla.
  • Ugaztun: =
  • Ugutz: Bataio.
  • Ugutzari: Bataiatzaile.
  • Ulerrtu: Ulertu, konprenitu, entelegatu.
  • Untzau: Iltzatu.
  • Urgatu: Uretatik atera.
  • Urpeontzi: Urpeko, itsaspeko.
  • Urralde: Aldriko.
  • Urrutidazki: Telegrafo.
  • Urrutizki(n): Telefono.
  • Urtaro: =
  • Urtu: =
  • Usano: Usapal.
  • Ustasun: Xumetasun.
  • Usteri: Legenar, legen beltz, Hansenen gaixotasun.
  • Uzkurtza: Erlijio.

XAldatu

  • Xe-biziztia: Mikrobiologia.

ZAldatu

  • Zaindari: =
  • Zeindasun: Kalitate.
  • Zenbaki: Numero.
  • Zenbatasun: Kantitate, kopuru.
  • Zendin: Adjektibo.
  • Ziatzez: Xeheka, txikizka.
  • Ziñeskitz: Kredo.
  • Ziñopa: Martiri.
  • Zintzaldi: Tentaldi, tentazio.
  • Zomortxo: Mikrobio.
  • Zugazno: Zuhaixka.
  • Zuzkidatzizti: Ortografia.

BibliografiaAldatu

Kanpo loturakAldatu