LGBT bandera, baita ere Ortzadarraren bandera eta Askatasunaren bandera, 1970. hamarkadatik gay eta lesbianen harrotasunaren sinboloa bezala erabili izan da. Historikoki Kalifornian sortu zen, Gilbert Baker diseinatzailearen eskutik. Egun mundu osoan erabiltzen da eta LGBT (Lesbiana, Gay, Bisexual, Transexual hitzetatik) mugimenduaren ikur nagusia da. Egungo bertsioak ortzadarraren koloreen ordena bera errepikatzen du: gorria, laranja, horia, berdea, urdina eta bioleta.

Gaur egun gehien erabiltzen den bertsioak sei kolore erakusten ditu; 1978koak zortzi zituen.

Historia aldatu

XX. mendearen 70. hamarkadan, Ameriketako Estatu batuetan, mundu osoa sinbolizatzeko bandera desberdinak sortu ziren. Zabalkunde berezia ortzadarrean oinarritzen zena izan zuen eta hamarkadaren amaieran LGBT harrotasunarekin lotzen hasi zen, bere jatorrizko esanahia aldatuz.

Lehen bandera Gilbert Baker diseinatzailea asmatu zuen. Lehenego aldiz 1978ko ekainaren 25ean erakutsi zen, San Frantzizkoko Harrotasunaren Jaialdian. Antza, Baker Judy Garlandek abestu zuen "Over the Rainbow" kantan inspiratu zen.[1]

Denborarekin jatorrizko bandera aldaketa desberdinak ezagutu zituen. Lehenengo bertsioak zortzi kolore erakusten zituen. 1978ko azaroaren 27an, Harvey Milk, San Frantzizko Gainbegiratzailen Batzarreko partaidea, erahil zuten eta horrek bandera baten beharraren eskaera zabaldu zuen. Erantzun moduan Paramount Flag Company konpainiak zazpi koloretako bertsioa plazaratu zuen. Arrosa kentzeko argumentoa kolore horren xingolak aurkitzeko zailtasuna aipatu zen. Bakerrek aldaketa onartu zuen; dena dela, 2003an, 25. urtemugarekin batera, Bakerrek kolore hori berreskuratzeko ahaleginak egin zituen baina ez zuen arrakasta izan.

1979an banderak beste aldaketa ezagutu zuen: San Frantzikoko argi-zutabeetan jartzen zenean, erdiko koloreak zutabeen koloreeki solapatzen ziren. Horrela, arazoa konpontzeko asmoz, koloreak gutxitu beharra ikusi zen. Orduan sortu zen sei koloretako bandera, gaur egun ezagutzen duguna eta mundu osoan onartua izan dena.

Bandera aldatu

Bandera honen koloreek LGBT mugimenduaren dibertsitatea adierazten du. Lehenengo Ortzadarraren bandera 1978ko ekainaren 25ean, San Francisco Pride ospakizunean erakutsi zen; orduan zortzi kolore zituen.

Arrosa Sexua
Gorria Bizitza
Laranja Osasuna
Horia Eguzkiaren argia
Berdea Izadia
Turkesa Artea
Urdina Harmonia
Bioleta Espiritua

 
Gaur egungo LGBT bandera
sei xingola (1979tik)
 
zazpi xingola (19781979)
 
zortzi xingola (1978)

Erreferentziak aldatu

  1. Higgs, David (1999). Queer Sites: Gay Urban Histories Since 1600. Psychology Press. 173 or. https://books.google.es/books?id=BeKncyQyBEwC&pg=PA173&redir_esc=y&hl=es#v=onepage&q&f=false

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu