Kolonizazio

gizaki talde batek lurralde bat populatzea

Kolonizazioa gizaki talde batek lurralde bat populatzea da. Prozesu horren helburua izaten da baliabide berri eta ugariagoak eskuratzea, taldea zabaltzea/ edo beste populazio edo herri bat mendean hartzea. Ideologia nazionalista edo inperialista bati loturik, kolonizazioaren helburua da lurralde, herrialde eta herri baten ondasun materialez jabetzea eta tokiko herritarrak beren kultura ondareaz eta ezaugarriez desjabetzea, alienazio edo arrozte prozesu baten bidez. Horretarako oinarri teorikoa asmo zibilizatzailea edo aurrerabidea izan daiteke, edo benetako erlijioaren zabalkundea.

Kolonizazioan, gailentzen den botereak bere jatorriko lurraldeko herritar arruntak eta xeheak erabiltzen ditu bere okupazioa iraunkorki sustraitzeko, colonie de peuplement deitu den prozesu baten bidez; hartara, agintari okupatzaileen moldeko gizarte berrirako oinarriak jartzen dira. Lurralde bat kolonizatzen duena kolonizatzailea da; eta kolonizazioaz lurraldean bizi direnak, kolonoak. Kolonoak botere hori oinarritzen duen nazio edo etniakoak izan ohi dira, baina beste herritarrak edo herritarren nahasketa bat ere izan daitezke. Ohikoena kolonoek okupazioa babestu edo bultzatu duten agintarien ordenarekiko atxikimendua agertzea da, kontraesan eta gatazkak sortu badaitezke ere, adibidez, klase borroka.

Kolonizazioak aurrez aurre eta lehian jartzen ditu bertako herritarrak eta kolonoak. Kolonoei, pribilegiatuak ez izanagatik, botere kolonizatzaileak bertako herritarren idiosinkrasiaz gainetik kokatzen dituen ezaugarri bat aitortzen die, agintari okupatzaileen aurrean abantaila edo estatus sinboliko eta funtzional bat ematen diena, eta ezaugarri hori agintarien jatorri, hizkuntza edo/eta kultura antzekotasun eta hurbiltasuna izatea da. Historian, bertakoak mendean hartuz beste lurralde edo herrialdeetara zabaltzea bultzatzen duen ideologia politikoari kolonialismo deritzo. Kolonialismoak egindako lurralde zabalkuntzak eta herrien mendekotasunak inperialismo izeneko egoera sortzen du.

Ikus, gainera

aldatu

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.