Gorroto
Gorrotoa edo herra gauza, pertsona edo talde suntsidura nahi deneko ezezko sentimendua da, maitasunaren aurkakoa. Gorrotoa beldurrean oinarrituta izan daiteke. Noizean behin, gorrotoa indarkeriaren atarikoa izan ohi da. Arrazismoa beste herri edo etnia gorrotoan datza; xenofobia, berriz, psikiatria arazoa da, jende arrotza edo kanpotarren beldurrean datzalako.