Otto von Bismarck

Bismarck» orritik birbideratua)

Otto Eduard Leopold von Bismarck (Schönhausen, 1815eko apirilaren 1a - Friedrichsruh, 1898ko uztailaren 30a), prusiar-alemaniar politikaria izan zen, bere Realpolitiken bitartez Alemaniaren bateratzea lortu zuena.

Otto von Bismarck

Ahotsa

Prusiako Erresumako commerce minister (en) Itzuli

1880ko irailaren 15a - 1890
Prusiako Ministro-Presidentea

1873ko azaroaren 9a - 1890eko martxoaren 20a
Albrecht von Roon (en) Itzuli - Leo von Caprivi
Alemaniar Inperioko Kantzilerra

1871ko martxoaren 21a - 1890eko martxoaren 20a - Leo von Caprivi
Iparraldeko Alemaniar Konfederazioko Kantziler

1867ko uztailaren 1a - 1871ko martxoaren 21a

Prusiako Erresumako Kanpo Harremanetarako ministro

1862ko urriaren 8a -
Prusiako Ministro-Presidentea

1862ko irailaren 22a - 1873ko urtarrilaren 1a
Prince Adolf zu Hohenlohe-Ingelfingen (en) Itzuli - Albrecht von Roon (en) Itzuli
envoy (en) Itzuli

1862ko maiatzaren 22a - 1862ko irailaren 22a
envoy (en) Itzuli

1859ko urtarrilaren 29a - 1862ko maiatzaren 22a
ambassador to the German Confederation (en) Itzuli

1851ko uztailaren 15a -
Legationsrat (en) Itzuli

1851ko maiatzaren 8a -
member of the Prussian Second Chamber (en) Itzuli

1849 -
First United Diet of Prussia (en) Itzuli parlamentari

1847ko maiatzaren 11 -

Jerichoweko Dijkgraaf (en) Itzuli

1846 -
Q51073487 Itzuli

1837 - 1838
Q51073487 Itzuli

1836 - 1837
auscultator (en) Itzuli

1835 - 1836
Alemaniar Inperioko Reichstageko kidea


Prusiako Loren Ganberako kidea

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakOtto Eduard Leopold von Bismarck
JaiotzaSchönhausen1815eko apirilaren 1a
Herrialdea Prusiako Erresuma
 Alemaniar Inperioa
Lehen hizkuntzaalemana
HeriotzaFriedrichsruh (en) Itzuli1898ko uztailaren 30a (83 urte)
Hobiratze lekuaBismarck Mausoleum (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: respiratory arrest (en) Itzuli
Familia
AitaFerdinand von Bismarck
AmaWilhelmine Luise Mencken
Ezkontidea(k)Johanna von Puttkamer  (1847ko uztailaren 28a -
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Bismarck (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaFriedrich-Wilhelms-Gymnasium (en) Itzuli 1832)
Plamannsche Erziehungsanstalt (en) Itzuli
(1821 - 1827)
Evangelisches Gymnasium zum Grauen Kloster (en) Itzuli
(1827 -
Göttingengo Unibertsitatea
(1832ko maiatzaren 10a - 1833ko irailaren 11) : legal science (en) Itzuli
Frederiko Gilen Unibertsitatea
(1834ko maiatzaren 10a - 1835eko martxoaren 25a) : legal science (en) Itzuli
Königliche Staats- und landwirtschaftliche Akademie Eldena (en) Itzuli
(1838 - 1839) : nekazaritza
Hizkuntzakingelesa
frantsesa
alemana
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, diplomazialaria, legelaria, ofizierra, idazlea eta volunteer serving one year (en) Itzuli
Lantokia(k)Berlin
Friedrichsruh (en) Itzuli eta Warcino (en) Itzuli
Enplegatzailea(k)Q2652174 Itzuli  (1835 -  1836)
Lan nabarmenak
Jasotako sariak
KidetzaCorps Hannovera Göttingen (en) Itzuli
Academy of Science for Public Utility (en) Itzuli
Union-Klub (en) Itzuli
Parliament of the Erfurt Union (en) Itzuli
Zerbitzu militarra
GraduaGeneraloberst (en) Itzuli
general field marshal (en) Itzuli
teniente
Parte hartutako gatazkakFrantzia-Prusia Gerra
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaLuteranismoa
Alderdi politikoahautagai independente

IMDB: nm0901976 iTunes: 677631175 Find a Grave: 20797 Edit the value on Wikidata

Biografia aldatu

1815. urtean jaio zen, prusiar jauntxoen familia baten barruan. Zuzenbide ikasketak egin zituen Berlinen eta Prusiako administrazioan hasi zen lanean. 1839. urtean utzi zuen kargua, lan hura ez baitzuen batere gogokoa, eta Pomerania aldera erretiratu zen. 1847an Prusiako Landtag edo Parlamentuko diputatu hautatu zuten; eskuin muturreko ordezkari izan zen. 1848ko martxoko Iraultzan Friedrich-Wilhelm IV.ak ahuleziaz jokatu zuela salatu eta berak antolatu zuen iraultzaren zapalkuntza. Oso kontserbadorea zenez, enbaxadore izan zen Frankfurteko Biltzarrean (1851-1858), eta Austriaren aurkako jarreren alde egin zuen han. San Petersburgon (1859-1862) eta Parisen (1862) izan zen ondoren. Politikan karrera egin eta 1862. urtean Prusiako kantziler izendatu zuten. Kargu horretatik, Alemaniaren batze prozesua zuzendu zuen, eta horrela, 1870. urteko Frantzia-Prusia Gerra gidatu zuen. Prusiaren garaipenak alemaniar Reicha ekarri zuen.

Benetako diktadura ezarri zuen bere erregearen baimenarekin, aurrekontuak goi-ganberatik pasatzeko eskubidea eta prentsari oztopo handiak ezarrita. Horrela, bere helburua lortu zuen: Prusia indartzea. Munduko lehen armada osatu ondoren, Austriaren aurkako gerra hasi zuen, hura Alemaniatik erabat urruntzeko eta Europako gainerako estatuen neutraltasuna erdietsi zuen. Austria aurka garaitu ondoren (Sadowa, 1866), Ipar Alemaniako Konfederazioa sortu zen, eta Prusiaren manupeko eta Habsburgotarrik gabeko (Pragako Ituna) Prusia batua azaldu zen lehen aldiz.

Arrakasta horren ondoren, barne-politika zela eta aurkari izan zituen liberal asko eta asko bereganatu zituen Bismarckek; baina Alemania osoaren batasuna lortzeko, hegoaldeko estatuak bereganatu behar zituen. Trebea eta maltzurra zen eta Frantziaren aurkako gerrara lerratu zituen hegoaldeko estatuak, Prusiarekin batean. Frantziako gudarosteei nagusitu ondoren (Sedan, 1870), Hego Alemaniako estatuak iparraldekoekin bateratu zituen, eta Bavaria batasun horretan sartu zuen. 1871ko urtarrilaren 18an sortu zen Alemaniako Inperioa. Reich edo inperioko kantziler eta Prusiako Kontseilu burua zen. Inperioa sendotzen ahalegindu zen, alemaniarren batasunaren aurkako indar guztiak azpiratuz.

56 urte zituenerako, izugarrizko aginpidea bildua zuen. Enperadorearen aurrean baizik ez zen makurtzen baina, hala ere, Parlamentuan gehiengo indartsu bat antolatzea falta zitzaion. Gobernatu ahal izateko, zenbait alderdi burgesen laguntza izan zuen. Nazional-liberalekin, Kulturkampf («kultura edo zibilizazioaren aldeko borroka») zelakoa antolatu zuen katolikoen aurka. Kontuak kontu, neurri horrek ez zion onik ekarri, erdiko alderdia ahaltsua izaki. 1880tik aurrera, nazional-liberalak eta zentristak bildu zituen gobernuan sozialisten gorakadari aurre egin ahal izateko. Nekazarien eta metalurgiako langileen aldeko babes neurriak hartu zituen eta, enperadorearen aurka izandako bi erasoak aitzakia harturik, erabat debekatu zuen sozialisten propaganda.

Bitartean, Europako lehen araudi sozialari ekin zion (eritasunerako, istripuetarako eta zahartzarorako aseguru sistema derrigorrezko bihurtu zuen, 1883-1889). Lege horiengatik guztiengatik ere, sozialismoa gero eta indartsuago ageri zen. Bismarcken lehen porrot handia indarrez bereganatutako herrien aldetik etorri zen (Schleswigeko daniarrak, poloniarrak eta Alsazia-Lorrena). Germaniartze politikak ez zuen haiengan espero zen arrakastarik izan, eta are gutxiago zapalkuntzak. Alsazia-Lorrenako auziak gero eta zailagoak egin zituen Frantziaren eta Alemaniako inperioaren arteko harremanak.

Frantzia bakartzeko xedean, Bismarckek hiru enperadoreren arteko itunak berpiztu zituen (Alemania, Austria-Hungaria eta Errusia, 1872an). 1881 eta 1884an berritu zituen gisa horretako aliantzak. Europako diplomaziaren erdigunean egon zen Bismarck hogei urtez, artekari nahiz lehiakide (Berlingo Kongresua, 1878; Berlingo Konferentzia, 1884-1885, Bismarckek Alemania kolonizazio bideetan abia zedin onartu zuen une bakarra). Kolonizazioa zela eta, Gilen II.arekin zituen ezadostasunak zirela eta, Bismarckek agintea utzi behar izan zuen, gogoz kontra, 1890eko martxoaren 20an. Pomeraniara erretiratu, eta bere oroitzapenak idatzi zituen gero; Gilen II.ari eta bere ondokoei kritika gogorrak egin zizkien lan horretan

Bismarcken gizarte-politika aldatu

"Gilen I.a enperadoreak hau esan zuen: ≪aurtengo otsailean adierazi genuen erabat konbentzituta gaudela gizarte-ezinegona ezin dela konpondu sozialdemokraten gehiegikerien errepresioaren bidez, langileen ongizatea eraginkortasunez sustatuz baizik≫. Horren arabera, lehenbizi istripu-aseguruen legea onartu genuen (...).

(...) Langileen egoera hiru alderditan hobetzera behartu gara.

Lehenik, gure herrialdean lana babesteko urratsak emango ditugu geure lehiakideei aurre egiteko; hau da, tarifa protekzionistak ezarriko ditugu lan nazionala defendatzeko.

Bigarrenik, gobernuak zergak hobetzeko plan bat aplikatzea du gogoan.

Hirugarrenik, erreforma-planak (...) langileentzat laguntza zuzenak ematea du bere baitan (...). Langileen benetako arazoa beren bizitzetako segurtasun-eza da; langileak ez daki ziur ea beti lana izango duen ala ez; ez eta beti osasuntsu egongo den ala ez ere. Horrez gainera, egunen batean zaharra iango dela eta lanerako gaitasunik ezduela izango aurreikusten du. Baina, gaixotasun luze baten ondoren, pobretzen bada, ez du inolako laguntzarik izango eta bere indarrekin soilik egin beharko dio aurre egoerari (...). Baina gizarte-laguntzak gabezia asko ditu, batez ere hiri handietan (...). Alderdi aurrerakoieko kideek, "legeria sozialista" esan diezaiokezue, nik nahiago dut "legeria kristaua" terminoa erabiltzea."

Bismarcken hitzaldia Reichstagen, 1884ko martxoak 10

Bismarcken testamentu politikoa aldatu

 
Otto von Bismarck koraza-uniformean zin egin ondoren, 1880an. Tarteka, jendaurrean eta baita parlamentuan ere traje horrekin jantzita agertu zen.

Realpolitik (Politika erreala) "(...) Potentzia handi bihurtu izanak Europan sortu duen nahigabea arindu behar dugu, munduaren gure indarraren berri emanez baina, lehialki eta espiritu bakezale zuzenaz. Munduari erakutsiko diogu, horrela, egokiagoa dela Alemania nagusi izatea Europan; onuragarriagoa, desinteresatuagoa eta kalte gutxiagokoa izango baita nagusitasun frantsesa, ingelesa edo errusiarra baino. Beste herrialde batzuek berezko dituzten eskubideak (Frantziak, bereziki, nagusi izan zenean errespetatu ez zituenak eta Ingalaterrak interesen arabera soilik aitortzen dituenak) hobeto errespetatuko ditu Alemaniak, bi arrazoirengatik: alde batetik, izaera alemanagatik, izaera objektiboa baita funtsean; eta bestetik —horretan ez dugu meriturik—, ez dugulako gure lurraldea hedatzeko inongo beharrik. (...) Politika alemanak (...) nahi bat besterik ez du: zuzentasunez eta legez jokatzea."

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu