Cecil John Rhodes (Bishop's Stortford, Hertfordshire, Ingalaterra, 1853ko uztailaren 5a - Groote Schuur, Muizenberg, Hegoafrika, 1902ko martxoaren 26a) enpresaburu ingelesa izan zen. Halaber, ekonomialaria eta politikari kolonoa izan zen, De Beers diamante-enpresaren sortzaileetako bat izanik. Enpresa horrek, oraindik ere munduko diamante gehienak —% 60— kontrolatzen ditu gaur egun. Era berean, Rhodesek Rhodesia kolonia fundatu izanagatik da ezagun, orain Zambia eta Zimbabwe lurraldeen artean dagoena.

Cecil Rhodes

2. Prime Minister of the Cape Colony (en) Itzuli

1893ko maiatzaren 4a - 1896ko urtarrilaren 12a
Cecil Rhodes - Gordon Sprigg (en) Itzuli
1. Prime Minister of the Cape Colony (en) Itzuli

1890eko uztailaren 17a - 1893ko maiatzaren 3a
Gordon Sprigg (en) Itzuli - Cecil Rhodes
Erresuma Batuko Kontseilu Pribatuko kidea


Member of the Privy Council of Ireland (en) Itzuli

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakCecil John Rhodes
JaiotzaBishop's Stortford (en) Itzuli1853ko uztailaren 5a
Herrialdea Britainia Handia eta Irlandako Erresuma Batua
BizilekuaKimberley
HeriotzaMuizenberg (en) Itzuli1902ko martxoaren 26a (48 urte)
Hobiratze lekuaRhodes Grave (en) Itzuli
Gwanda
Heriotza moduaberezko heriotza: bihotz-gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)ezkongabea
Anai-arrebak
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakekintzailea, politikaria, ekonomialaria, esploratzailea, kolonizatzailea eta filantropoa
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaanglikanismoa

Find a Grave: 2313 Edit the value on Wikidata

Boerren Gerretan Rhodesek britainiarrak lagundu zituen —Kimberleyko setioan, kasu—, baina bere laguntza ez zen etekingarria izan.

Goiz hil zen, 48 urte besterik ez zituela, aneurisma bat medio.

Cecil Rhodes eta kolonialismoa aldatu

"Atzo osteratxo bat egin nuen Londresko East-Endetik [hiriburuko ekialdeko langile-auzoa] eta langabeen batzar batean izan nintzen. Eztabaida gogorrak entzun nituen. Oihu bat baino ez zen entzuten: "Ogia, ogia!". Etxean bueltan han ikusitakoa gogoratzean, lehen baino konbentzituago sentitu nintzen inperialismoaren garrantziaz (...). Maiteen dudan ideia gizarte-arazoa konpontzea da; hau da, Erresuma Batuko berrogei milioi biztanleak gerra zibil hilgarri batetik salbatzeko lur berriak konkistatu behar ditugu. Guk, kolonizatzaileok, horrela jokatu behar dugu sobran ditugun biztanleak lekutzeko eta gure lantegi eta meategietako produktuei irtenbidea emateko. Beti esan izan dut Inperioa sabeleko arazoa dela. Gerra zibila saihestu gura baduzue, inperialista bihurtu beharko duzue."

Cecil Rhodes, 1895.

Bibliografia aldatu