Ireki menu nagusia

Gaspar Melchor de Jovellanos

Gaspar Melchor de Jovellanos, baita Xovellanos ere, jaiotzez Baltasar Melchor Gaspar María de Jove Llanos y Ramírez (Gijon/Xixon, 1744ko urtarrilaren 5a - Navia, 1811ko azaroaren 27a) idazle, legelari eta politikari asturiarra izan zen. Ilustrazioak emandako egilerik nabarienetakoa da.

Gaspar Melchor de Jovellanos
Francisco de Goya y Lucientes - Gaspar Melchor de Jovellanos.jpg
Jovellanos, Francisco de Goyak margotua 1798an.
Bizitza
Izen osoa Gaspar Melchor de Baltasar
Jaiotza Gijón1744ko urtarrilaren 5a
Herrialdea  Espainia
Bizilekua Museo Jovellanos Itzuli
Lehen hizkuntza gaztelania
asturiera
Heriotza Puerto de Vega Itzuli1811ko azaroaren 27a (67 urte)
Hezkuntza
Heziketa Oviedoko Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
asturiera
Jarduerak
Jarduerak politikaria, idazlea, filosofoa, ekonomialaria, autorea, abokatua eta legelaria
Kidetza Real Academia Española

Pablo Olabide eta Campomanesen antzera, fisiokraziaren aldekoa izan zen. Doktrina ekonomiko horren arabera, aberastasun iturri garrantzitsuena, ia bakarra, lurra zen. Gainera, oinarrizko baliabideak, markataritza askatasuna eta zerga sistemaren aldaketa bultzatu behar zirela aldarrikatzen zuen. Jovellanos, gainera, "zerga bakarraren" aldekoa zen, hau da, Estatuko lurralde guztietako sistema konplexuak bateratzeko zergabide bakarra nahi zuen. 1788 eta 1795 bitartean, "Informe sobre Ley Agraria" ospetsua idatzi zuen.

Literaturan, estilo garbia da bere ezaugarri nagusia. Drama bat idatzi zuen hitz lauz, El delincuente, Erromantizismoaren aitzindaritzat hartu dena. Olerkiak ere politika edo filosofia ideiak islatzeko bidetzat hartu zituen. Haren lan garrantzitsuena Diario da, hil ondoren argitaratua; Euskal Herriaz hainbat ohar eta berri ageri dira bertan. Lan ugari idatzi izan zituen, hala literaturazkoak nola politikazkoak. Asturieraren bultzatzailea ere izan zen.

Garai hartako ideia berrien aldeko politikari liberala zen. Sevillako eta Madrilgo epailea izan zen, Madrilgo alkate Karlos III.aren eta Karlos IV.aren garaian, eta enbaxadore Errusian. Frantzisko Cabarrús adiskide zuen. Godoyrekin istiluak izan zituen eta Inkisizioarekiko bere jokaera zela eta, preso hartu zuten.

Karlos IV.aren agintaldian, Inkisizioak bere indarra areagotu zuen, eta Jovellanosen etsaiak, erregea bera tartean, kontra jarri zitzaizkion. Errepresio instituzio horrek Jovellanos atxilotu zuen haren etxean 1801eko martxoan; bere paper guztiak kendu zizkioten, eta giltzapetuta eraman zuten gatibu penintsulatik Mallorcaraino beste preso arrunt bat bezala. Hor kartzelatuta egon zen 1808 arte.[1]


ErreferentziakAldatu

  1. Martínez de Muniain, Emilio V. 1993, 145. or.

BibliografiaAldatu

  • Martínez de Muniain, Emilio Valerio (1993) La historia de Navarra de 1445 a 1814; Entre la tradición y la modernidad Donostia: Txertoa ISBN 84-7148-281-9.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gaspar Melchor de Jovellanos