Izquierda Asturiana (IAS, euskaraz Asturiar Ezkerra) Asturiaseko alderdi abertzale, ezkertiar eta ekologista da.

1992an sortu zen, Unidá Nacionalista Asturianako hainbat kide azken alderdi honetatik irten eta gero, zuzendaritzaren irizpideekin bat ez zetozelako. "I Alcuentru Nacional"-ean (I. Topaketa Nazionala), 1994ko abendutik 1995eko urtarrila bitartean, alderdia gauzatzeko eta oinarri ideologikoak finkatzeko lehen urratsak egin ziren. Orain arte ez dute ordezkapenik izan Asturiaseko Legebiltzarrean.

Bere xedeak asturieraren defentsa (2004ko ekainetik Conceyu Abiertu pola Oficialidá kontseiluko kidea da) eta ezkerreko politika erabat asturiarra egitea dira, inongo beste alderdiren eraginik gabe.

Europako Legebiltzarrerako 2004ko hauteskundeetan Andecha Astur taldearekin negoziatu zuten batera aurkezteko, baina ez zuten lortu eta bakarrik joan ziren.

Bere gazte erakundea Mocedá d'Izquierda Asturiana da (mias>>).

Kanpo estekak aldatu