Mieres Asturiasko erdialdean dagoen udalerria da, historikoki jarduera ekonomiko nagusia meatzaritza eta honekin erlazionaturiko bestelako industriak izan dituena.

Mieres
Asturiasko kontzejua
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
ProbintziaAsturiasko probintzia
AlkateaQ123569295 Itzuli
Izen ofizialaMieres
Posta kodea33600
INEk ezarritako kodea33037
HerriburuaMieres del Camín
Geografia
Koordenatuak43°15′00″N 5°46′36″W / 43.25°N 5.7766666666667°W / 43.25; -5.7766666666667
Map
Azalera146,03 km²
Altuera386 m
MugakideakḶḷena, Riosa, Morcín, Ribera de Arriba, Oviedo, Llangréu, Samartín del Rei Aurelio, Llaviana eta Ayer
Demografia
Biztanleria36.195 (2023)
−379 (2022)
alt_left 19.944 (%55,1) (%49,8) 18.015 alt_right
Dentsitatea248 bizt/km²
Etxebizitzak18.333
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
Hiri senidetuakHerstal
MatrikulaO
mieres.es

2005an 45.943 biztanle zituen, 16 parrokiatan banatuta. Caudaleko eskualdearen herri nagusia da, bai eta Printzerri osoko seigarren udalerririk populatuena ere.

Iparraldean Uvieu du mugakide.

Parrokiak

aldatu

Mieres udalerriak 16 parrokia ditu:

  • Baíña
  • Cenera
  • Cuna
  • Figareo
  • Gal.legos
  • Inxerto
  • Lloreo
  • Mieres del Camín
  • La Pena
  • La Rebollá
  • Paxio
  • Santa Cruz
  • Santa Rosa
  • Santuyano
  • Turón
  • Urbiés
  • Uxo
  • Villarexo
  • Siana

Inguru naturala eta klima

aldatu

Mieresko ibairik garrantzitsuena Caudal ibaia da, Lena eta Aller ibaiek bat egiten duten tokian jaiotzen dena. Ujo parean jaiotzen den ibai horrek Mieres udalerria iparretik hegora zerkatzen du. Ibai horretan erreka txikiago batzuek isurtzen dituzte euren urak, Duró, Turón, San Juan eta Valdecuna errekek alegia. Bestalde, Caudal ibaia, Nalón ibaiaren ibaiadarra da, eta horrekin Soto de Riberan batzen da, Ribera de Arriba kontzejuan.

Mieresko klima ozeaniko hezea da. Urteko batez besteko tenperatura 13 gradu inguruan dago, eta urtero 1.000mm eta 1.200mm prezipitazioak izaten dira. Horrez gain, batez besteko hezetasuna %80koa da. Landarediari dagokionez, klima ozeanikoari dagozkion ohiko espezieak dira, hala nola, eukaliptua, lizarra, pagoa, intxaurrondoa, hurritza eta gaztainondoa.

Demografia

aldatu

Iturria: [[1] Instituto Nacional de Estadística de España]

Pertsonaia ezagunak

aldatu

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu