Tino Casal

egile abeslari espainiarra

José Celestino Casal Álvarez, ezizen artistikoz Tinos Casal (Tudela Veguín, Asturias, 1950eko otsailaren 11 - Madril, 1991ko irailaren 22a) espainiar abeslari eta konposatzaile bat izan zen. Nagusiki pop musika jorratu zuen, techno eta new romantic korronteen eragina ere izan zuen. Beste abeslarien ekoizlea, margolaria eta eskultorea ere izan zen.

Tino Casal
Estatua Tino Casal.jpg
Bizitza
Izen osoa José Celestino Casal Álvarez
Jaiotza Veguín1950eko otsailaren 11
Herrialdea  Espainia
Heriotza Madril1991ko irailaren 22a (41 urte)
Heriotza modua istripua: trafiko-istripua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak egile abeslaria eta eskultorea
Genero artistikoa Glam rock
Diskoetxea EMI

tinocasal.com
IMDB: nm1863257 Musicbrainz: f0924425-e054-4e98-97e8-0f4be5ea89c3 Discogs: 258943 Find a Grave: 12181175 Edit the value on Wikidata

1980ko hamarkadako Movida madrileña kultura-musika mugimenduan buru-belarri ibili zen, aurrez Londresen bizi izan zen garaian ezagutako glam rock estetika garatuz. Bere abestirik ezagunena 1987an argitaratu zuen Eloise abestia izan zen, jatorriz 1968an Barry Ryan ingeles abeslariak abestutako gaztelaniazko bertsioa.

1991an Madril gau batez auto istripu batean hil zen.