San Miguel de Lillo

San Miguel de Lillo Asturiasen (Espainian) dagoen eliza da, arkitektura asturiarrekoa. Ramiro I.aren garaian eraiki zuten, 848 inguruan, eta berez jauregiaren errege kapera izan zen. Oviedo hiriburuaren inguruan kokatzen da.

San Miguel de Lillo
San Miguel de Lillo
World Heritage Logo global.svg UNESCOren gizateriaren ondarea
Kultura ondasuna
Monuments of Oviedo and the Kingdom of the Asturias
Iglesia de San Miguel de Lillo, Oviedo (2018).jpg
Kokapena
Estatu burujabe Espainia
AutonomiaAsturiasko Printzerria
KontzejuaOviedo
Asturiasko parrokiaLillo
Kokapen fisikoa Naranco mendia
Koordenatuak 43°22′49″N 5°52′6″W
Historia eta erabilera
IrekieraIX. mendea
Izenaren jatorria Mikel goiaingerua
Erlijioa katolizismoa
Elizbarrutia Roman Catholic Archdiocese of Oviedo (en) Itzuli
Izena Mikel goiaingerua
Arkitektura
Estiloa Pre-Romanesque architecture (en) Itzuli
Gizateriaren ondarea
Erreferentzia 312-001
Eskualdea[I] Europa eta Ipar Amerika
Izen-ematea bilkura)
BIC RI-51-0000046
Webgune ofiziala
  1. UNESCOk egindako sailkapenaren arabera

UNESCOk Gizateriaren Ondare izendatu zuen 1985ean.

ArkitekturaAldatu

Oinaldea bakarrik iritsi zaigu. Bertikaltasuna da ezaugarririk garrantzitsuena eraikin honetan. Lehenengo aldiz, koloma erabiliko dute, berriztapen handi izan zen. Guztiz gangatua zegoen. Nabe nagusian, luzetarako kanoi ganga zen eta alboetakoetan zeharkako kanoi ganga (Tourus-eko S.Filibert-en ere). Sarrera oinaldean dugu eta alboetako nabeen bukaeran baoak ditugu argia sartzen uzteko, haietan saretak ikus ditzakegu.

Atariaren gainean, tribuna palatinoa kokatzen da. Kantzelen arrastoak ere badira. Oinaldeak izaera monumentala da; atea+tribuna+beste gela bat (beste adib. Karolingiar Westwerk eta San Giao). Hormabularrek protagonismo handia du eta bolumetria argiko eraikina da orokorrean. Burualdea segur aski hirukoitza izanen zuen.

Barrualdean tribunan bao bat daukagu, honela, argia sartzen da efektu eszenografiko bat sortuz. Tribuna honen aurrekaria batzuen ustez S. Giao-n ikusten dute. Oinaldearen monumentalitatea da elementu garrantzitsuena.

ApainduraAldatu

Margotua zegoen barrualdea, erromatar tradiziozko freskoarekin. Ramirokin izan zen lehen aldia irudi figuratiboak azaltzen direla arte asturiarrean. Oso zaila da interpretazio bat egitea, oso gutxi iritsi baitzaizkigu. Gangako motiboak Santullanon azaltzen zaizkigu. Distira eta fintasuna izango ziren nagusi. Musikari bat eta pertsonai bat eserita azaltzen dira. Hegoaldeko murruan bi elementu iritsi zaizkigu.

Atezangoetan bi la eskultoriko garrantzitsu ditu. Bidimentsionalak dira. Goizerdi aroan, atezangoetan eskultura azaltzen den lehen aldia da. Bertan kontsula ikusten dugu eta honen alboetan bi pertsonai. Kontsula eseria dago zetroan eta eskuan zapi bat dauka. Frontaltasuna da nagusi. Ikonografia guztiz profanoa da. Korda dekorazioa ikus daiteke. Bete aldetik, hezitzailea, ekilibrista eta lehoia ditugu. Eskultura hauen aitzindaria Bizantzioko bolizko diptiko batean topa dezakegu. Diptiko hauek, kontsula izendatzen zutenean honek, bere lagunei oparitzen zizkien. Zirku jokoari, kontsulak hasiera ematen zion zapi batekin. Beste eskulturan, tetramorfoa azaltzen da.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu