Europako Mendietako parke nazionala

Europako Mendietako parke nazionala (gaztelaniaz: parque nacional de Picos de Europa) Espainiako iparraldeko parke nazional bat da, Asturiasen, Kantabriaren eta Leongo probintziaren artean kokatua.

Europako Mendietako parke nazionala
KokalekuaGaztela eta Leon, Asturiasko Printzerria, Kantabria eta Leóngo probintzia, Espainia
Koordenatuak43°13′N 4°50′W / 43.21°N 4.84°W / 43.21; -4.84
Europako Mendietako parke nazionala is located in Espainia
Europako Mendietako parke nazionala
Europako Mendietako parke nazionala
Europako Mendietako parke nazionala (Espainia)
Azalera67.127 ha eta 66.104,90139 ha
IzendapenaEspainiako parke nazional, Parke nazional, Biosfera erreserba eta naturagune babestua
IUCNren babesaII. maila: parke nazional
Sorrera1918
Webguneahttp://www.parquenacionalpicoseuropa.es

Mendebaldeko mendigunea parke nazionaltzat jo zuten 1918ko uztailaren 22an, Alfonso XIII.a errege zelarik, Parque Nacional de la Montaña de Covadonga izenarekin. Horrela, Espainiako lehenengo naturagune babestu bihurtu zen. Hasiera hartan 16.925 ha. zeuzkan, baina 1995eko maiatzaren 30ean zabaldu zuten gaur egungo 64.660 hektareetara (Leónen 24.719 ha, Asturiasen 24.560 ha eta Kantabrian 15.381 ha).

Azkenik, 2003ko uztailaren 9an UNESCO-k Biosfera erreserba izendatu zuen, eta honetaz gain, parkea Hegaztien kontserbaziorako gune garrantzitsu eta Batasunaren garrantzizko leku gisa dago katalogatuta.

Mendiak aldatu

Europako mendiak parkearen erdigunea dira, bai eta izena ematen diotenak ere. Torre Cerredo, Torrecerréu asturieraz, tontorrik altuena da, 2.650 metrorekin. Picu Urriellu (2.519 m), Torre Llambrión (2.642 m) eta Peña Santa (2.596 m) beste mendi ezagun batzuk ditugu.

Mendi hauek kareharri eta glaziareen arteko interakzioei esker lortu dute gaur egungo forma. Prozesu hau duela 65 milioi urte eman zen, mendiak itsasotik azaleratzean, eta Iberiar Penintsulako labar miresgarrienetarikoak sortu zituzten, hala nola, Beyoseko labarra edo Caresko arroila. Gainera, material karetsuari esker, eremuan kobazulo eta barne-erliebe forma ugari ere ageri dira, munduan sakonenetarikoak.

Hidrografia aldatu

Europako Mendietako paisaiaren eraketan urak paper handia jokatu du, izotz forman baita ere. Hortaz, ipar isurialdean Dobra, Cares eta Sella ibaiak jaiotzen dira, eta paisai hau oso bat-batean erortzen da itsasorantz, 1000m-ko desnibela 10km-tan betez besterik ez.

Fauna aldatu

 
Sarrioaren kumea.

Europako Mendietan, ez dago soilik fauna kantauriarraren lagin handi bat adierazita, Espainia mailako nahiko irudi zabala eskaintzen digula baizik. Izan ere, herrialde osoan ageri diren anfibio-espezieen %82a, narrastien %63a, hegaztien %72a eta ugaztun lurtarren %88a parkearen mugen barnean aurki daitezke.

Naturagune honetan babestutako animalien artean basoilarrak (Tetrao urogallus), ugatzak (Gypaetus barbatus) edo hartz arreak (Ursus arctos) daude. Halaber, ingurune honetako abere ezagunenetarikoak sarrioak dira (Rupicapra pyrenaica), parkean zehar hainbat eskulturetan irudikatuta daudenak. Era berean, eremu honetan Basahuntza birsartu da (Capra pyrenaica victoriae), XIX. mendean desagertu baitzen. Azkenik, beste animaliak Iberiar otsoa, Alpetar kakalardo adarluzea edo eper grisa dira, batik bat.

Flora aldatu

Parkearen aniztasun litologikoak eta klima kantauriar atlantiko eta mediterranear kontinentalaren arteko trantsizio gunean kokatuta egoteak landaredi-aniztasun handia aurkitzeko baldintza ezinhobea suposatzen dute.

Parkean zehar, baso atlantiar hostoerorkorra nagusitzen da, pagoa, pinu gorria, hurritza, gorostia, orkideak eta antzeko espezieekin. Horretaz gain, eremu mediterranearrean bertako landare adierazgarriak aurkitzen dira, artea, erkametza edo hagina esate baterako. Aipatzekoa da, gainera, Europa osoko ezki baso autoktono bakarra bizirauten duela hemen, eta mendi altuko lore asko daudela ere, parkeko endemismoen gehiengoa osatuz.

Giza paisaia aldatu

Parkeak 4.600 biztanle inguru ditu (14 biztanle/km2), hamar udalerritan bizi direnak: Asturiasen Amieva, Cabrales, Cangues d'Onís, Onís, Peñamellera Baja eta Peñamellera Alta; Kantabrian Camaleño, Cillorigo de Liébana eta Tresviso; eta Leonen Oseja de Sajambre eta Posada de Valdeón.

Kanpo estekak aldatu