Conceyu Nacionalista Astur

Conceyu Nacionalista Astur (CNA) Asturiasko (Espainia) alderdi politiko nazionalista izan zen, 1976tik 1981ra iraun zuen.

CNAko bandera

Xosé Lluis Carmona eta Dubardu Puentek (Conceyu Bableko kideak) eta David Rivasek (Conceyu d'Asturiesko sortzailea) sortu zuten eta Euskadi eta Kataluniari emandako nazio tratamendu bera eskatzen zuten. Alderdi honen idazkari nagusia Anxelu Zapico izan zen.

Alderdi honek ez zuen hautes-garaipenik lortu. Halaber, poliziak alderdi honetako militante batzuk atxilotu zituen Oviedoko Banco Herreroko lapurretan ETA politiko-militarrarekin kolaboratzea leporatzen zietelarik. 1981ean desagertu zen eta handik aurrera beste alderdi asturianistak agertu ziren, Unidá Nacionalista Asturiana esaterako, David Rivasek sortua.

Kanpo estekak aldatu