Arraia Arabako hego-ekialdeko haran eta udalerri ohi bat da, Mendialdeko kuadrillakoa. Maeztu herriarekin elkartuta, gaur egun Arraia-Maeztu izeneko udalerriaren barnean dago. Maezturekin elkartzeko une hartan, Arraia udalerriak 45,83 km² eta 800 bat biztanle zituen.

Egaren ibaiadarra den Azazetako Egaren ertzean dago; mendebaldean, Izkiko natura parkearekiko mugan, Arraialde izeneko mendiari izena eman zion.

Historia

aldatu

Arabako Ermandade zaharra udalerri modernoa bihurtu zenetik zenbait anexio-prozesu suertatu dira. 1877ko erroldarako Sabando udalerria desagertutzat jo eta Arraia barruan kokatu zen. 1958an Laminoria eta Apilaizekin bat egin zuen Maeztu izena hartu zuen udalerria sortzeko; azken hau, Korres ere 1965ean jaso eta gero, 1987an izena aldatu eta Arraia-Maeztu bilakatu zen.

Arraia izenaren forma zahartzat hartzen da 1025ko Donemiliagako goldean agertzen den Harrahia toponimoa.

Herriak

aldatu

Hauexek dira Arraiako kide ziren herriak: Atauri, Azazeta, Birgarabarren, Birgaragoien eta udalerri zaharra nahiz berriaren buru den Maeztu. Denek A-132 (Gasteiz-Lizarra) errepideak zeharkatuak.

Sabando Arraiako kide zela sartu zen 1958ko fusio berrian baina geografikoki aparte dago.

Ikus, gainera

aldatu
  Artikulu hau Arabako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.

Kanpo estekak

aldatu