Acedo (Mendaza)
Acedo[1] Nafarroako Foru Komunitateko Mendaza udalerriko kontzeju bat da, Lizarrako Merindadean, Lizarra eskualdean eta erkidegoko hiriburutik, Iruñetik, 67 kilometrora dago.[2] [3]
Acedo | |
---|---|
![]() | |
![]() | |
![]() | |
Kokapena | |
Herrialdea | ![]() |
Udalerria | Mendaza |
Posta kodea | 31282 |
Geografia | |
Koordenatuak | 42°40′01″N 2°14′58″W / 42.66694°N 2.24944°W |
Garaiera | 531 |
Demografia | |
Biztanleria | 149 ({{{urtea}}}) |
Toponimia
aldatuDokumentazioan Azedo agertzen da. Zalantzazko esanahia duena, izenak erromantze -edo atzizkiaz osatua dirudi, bereziki landare eta zuhaitzen izenekin erabilia. Julio Caro Barojak dio “Alcedo” (sic) hitzarekin harremana daukala. Azedo. (1237, 1238, 1275, 1350, 1366 NEN); Açedo (1280, NEN).[4]
Geografia fisika
aldatuKokapena eta mugikideak
aldatuBere mugakideak honako hauek dira: Iparraldean Galbarra du; Ekialdean, Antzin; Hegoaldean, Mendaza eta Asarta; eta Mendebaldean, Zuñiga eta Santa Cruz de Campezo (Araba).
NA-132-A errepidea zeharkatzen du herria, eta Acedotik Lodosara NA-129 Acedon hasten da.
Erliebea eta hidrografia
aldatuArabako mugan dago, Arquijas haitzaren azpian. Mendebaldean, Kodes mendilerroaren azken hegalek inguratzen dute, eta Ega ibaira isurtzen den Rebelaz errekak zeharkatzen du.[5]
Demografia eta biztanleria
aldatuEvolución demográfica[6] | ||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
2006 | 2007 | 2008 | 2009 | 2010 | 2011 | 2012 | 2013 | 2014 | 2015 | 2016 | 2017 | 2023 |
152 | 149 | 145 | 140 | 158 | 163 | 155 | 136 | 132 | 131 | 124 | 115 | 130 |
Ekonomia
aldatuHerrian camping bat, landetxe bat, hipika bat eta eta ondoko mendietako zura ustiatzeko negozioak daude. 1966. urtean Partzelak Biltzeak 296 ha eta 49 jabeengan eduki zuen eragina, 848 partzelak 118an murriztu zuten. Ega ibaian 1924. urtean Berrueza elkarteak jaso hidroelektriko bat sortu zuen. Herria zeharkatzen zuen Vasco-navarro trenak, Lizarra Gasteiz, Oñati eta Maltzaga lotzen zuenak.[7]
Historia
aldatuOrcillas leizean Epipaleolitikoaren azken ehiztari biltzaileen aztarnak aurkitu dira.[8]
Nafarroako erregeak,Tibalt I.ak, 1237.urtean Forua eman zion eta Koroari lotu zuen betirako erregearen jaunerrri moduan. Acedo, Nazar eta inguruko beste herri batzuk Nafarroako Kontuen Ganbera eta Kontseiluaren epaiak zigortu zituzten Urbasa, Andia eta Entziako errege basoetan bazkatzen zuten txerrien bosgarrena ordaintzera zigortu zituzten.[9][10] Erdi aroko dokumentazioan Acedo zerga-ondorietarako aldameneko Asarta eta Villamera lekuekin dago lotuta.[11]
Berrotza bailarakoa izan zen Mendazako udalerrian sartu zen arte.[12]
Gabriel Azedo de la Berrueza, poeta, idazlea eta jurikontsultoa izan zen, XVII. mendean jaio zen Jarandilla de la Veran (Caceres), Amenidades, florestas y recreos de la provincia de la Vera... izenburuko liburua idatzi zuen. Gabrielek odol-loturak ditu Acedoko Armeria jauregiko jabe Diego de Azedo y Albizurekin;[13] hori dela eta 2029ko apirilaren 6an Acedo herriak Jarandilla de la Verarekin senidetu zen[14].
Egako Granada eremua Acedon dago, Berrotza Bailarako jauntxoen eremua, mendia eta jauregia da. 1369. urtean Miguel Perez de Ciriza zen jauntxoa, 1408. urtean Karlos III.ak bere txanbarlen Pedro Velaz de Gebarari, Oñatiko Jaunari eman zion. 1492. urtean Tristan de Mauleonena, Radako Jaunarena, zen; zeinek Etaio eta Oko lekuekin batera 2.420 florineko Fernando Bakedanori. Granada horretatik hartzen dute titulua Egako Granadako dukeek. 1887. urtean 5 biztanle zeukan, 1940. urtean 5, 1950. urtean 12, eta 1960. urtean 14.[15]
Ekonomia
aldatuHerrian camping bat, landetxe bat, hipika bat eta eta ondoko mendietako zura ustiatzeko negozioak daude.
1966. urtean Partzelak Biltzeak 296 ha eta 49 jabeengan eduki zuen eragina, 848 partzelak 118an murriztu zuten.[16] Ega ibaian 1924. urtean Berrueza elkarteak jaso hidroelektriko bat sortu zuen. Herria zeharkatzen zuen Vasco-navarro trenak, Lizarra Gasteiz, Oñati eta Maltzaga lotzen zuenak.[17]
Arte
aldatu- Cabo de armería Jauregia, XVI. mendeko eraikuntza da, harlanduzko bi gorputzez eta adreiluzko teilatupeaz osatuta dago, lehenengoan erdi-puntuko ate handi bat dago, bigarrenean, XVII. mendean berriztuta, bi leihatila dituen balkoi luze bat, aldamenean leiho errektangularrak ditu, garaiko burdin hesidunak. Alboko horman bi arkutxo konopial itsu ikusten dira. Sarrerako arkuaren klabean armarri laurdendu batdago, bost bele edo birrigarrorekin lehenengoan, bigarrenean hiru xingola, hirugarrenean gurutze ertaina eta laugarrenean banda tertziatua.[18] Jauregiaren jabeak Azedo abizeneko familia izan dira. Hala nola, Martin Sanchez Azedo, 1492. urtean Acedon jaio, dorre eta jauregiko jatorrikoa eta jabea. Azken auregiko jabeak, Azedo abizenakoak, hauek izan dira: Jose Maria Azedo Atondo, 1758ko urriaren 6an jaiotakoa, Maria Pilar Azedo Sarria, Tolosan jaiotakoa 1784ko martxoaren 10ean eta Maria Nieves Amalia Aguirre de Zuazo Azedo, 1802ko otsailaren 8a Gasteizen jaiotakoa, Jose Maria Santiago Ezpeleta Enrilerekin ezkonduta.[19]
- Jasokundeko Andre Mariaren parrokia, XVI. mendekoa da, nahiz eta XVII. mendean eraldaketa nabariak egin zituzten. Kanpoaldeek harlanduzko bloke trinko samarra osatzen dute. Oinplano karratuko dorrea koruaren atalari atxikita dago. Arrosarioko Ama Birjinaren erretaula barroko estilokoa da. Harrizko bataiarria XVI. mendekoa da.[20]
Garraioa
aldatuAraba Bus sareko lineak zerbitzua ematen dio herri honi:
|
Ikusi, gainera
aldatuErreferentziak
aldatu- ↑ Euskaltzaindiaren onomastika datutegia. Onomastika Batzordeak emandako irizpen eta gomendioa (Noiz kontsultatua: 2010-08-15).
- ↑ «ACEDO - Auñamendi Eusko Entziklopedia» aunamendi.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
- ↑ Mendaza. Udala. .
- ↑ Acedo. (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
- ↑ «Gran Enciclopedia de Navarra | ACEDO» www.enciclopedianavarra.com (Noiz kontsultatua: 2025-02-16).
- ↑ Datos de Acedo- Gobierno de Navarra Consultado>: 20 de agosto de 2018
- ↑ Azedo, Maria Ines. (2002). La Berrueza. .
- ↑ Luzuriaga, Gerardo. (2021). Ezagutu Berrotza. .
- ↑ Luzuriaga, Gerardo. (2024). Nazar. Su historia. .
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra. Acedo. .
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra. Acedo. .
- ↑ Ley de organización y atribuciones de los ayuntamientos. .
- ↑ Martinez Morales, Hilario. (2023). Lazos de historia y poesía. .
- ↑ Martinez Morales, Hilario. (2023)., 155 or..
- ↑ Auñamendi Entziklopedia.. .
- ↑ Gran Enciclopedia de Navarra. Acedo. .
- ↑ Acedo, Maria Ines. (2002). La Berrueza. .
- ↑ Catálogo Monumental de Navarra. II. Merindad de Estella.. Institución Principe de Viana, 337-341 or. or..
- ↑ Martinez Morales, Hilario. (2023). Lazos de historia y poesía. , 158-159 or. or..
- ↑ Catálogo Monumental de Navarra. II. Merindad de Estella. Institución Principe de Viana.
Kanpo estekak
aldatuEuskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena: Euskal Wikiatlasa |
Mendaza | ||
---|---|---|
Acedo | Asarta | Estenblo | Granada | Mendaza | Ubago |
Artikulu hau Nafarroako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |