Ingoroingo sakana

Arabako arroila, Arraia-Maeztun dagoena

Ingoroingo sakana Araba ekialdean dagoen arroila da, Arraia-Maeztu udalerrian.

Igoroingo sakana
Motaarroila
Geografia
Map
Koordenatuak42°46′32″N 2°25′18″W / 42.7755615°N 2.4217854°W / 42.7755615; -2.4217854
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Arabako eskualdeaArabako Mendialdea
UdalerriaArraia-Maeztu
Mendizaletasuna
Ohiko bideaMusitutik (Araba)
Musitu herria (goian ezkerrean) Igoroingo sakanean.

Igoroin herri hustuak ematen dio izena arroilari.

Geografia

aldatu

Iturrieta mendilerrotik datozen urek Igoroin ibaia eratzen dute. Ur jauzi batzuk dira ibaiaren abiapuntua.[1] Igoroingo arroilan kareharria eta kalkarenita dira nagusi, daniar-montiar arokoak. Araban "paleozenoko lurretan dagoen ebakirik onena da, 150 bat metrotako potentziarekin" eta 3,5 kmtako luzerarekin. Arroila barruan urbegi karstiko bat dago, Igoroin errota inguruan, zeinak ipar aldeko leize[2] [3] eta lurraldeetan iragazitako ura biltzen duen,[4] 150 l/segunduko emariarekin.[5]

Ibilbidea

aldatu

Musitu herritik abiatzen da ibilbidea. San Martin elizaren atzetik atera eta hasieran ibairaino jaisten da. Bertan aurkitzen da Igoroin herri hustua, dagoeneko hondarretan dagoena. Ikusgai dagoen eraikin bakarra errota da. Ondoren bideak gorantz jotzen du iparraldeko maldan zehar, ibaiaren iturburua den urjauziraino. Aurrera jarraituz gero Erroitegira iristen da, sakanaren gainaldera[6].

Arroila hau Arabako Foru Aldundiak baso-erreserba izendatua du, bertan 52tik gorako landare espezie autoktono aurki baitaitezke.[7] Pagoak, erkametzak eta astigarrak dira nagusi Igoroingo sakanean. Aipatzekoa da astigarren artean eihar italiarra (Acer opalus), Euskal herrian hain ohikoa ez dena[6]. Arroilaren bi aldeetan, berriz, landarediaren desberdintasuna nabarmena da: H aldean hostazuria eta erkametza, eta I aldean pagoa.[7]

Iruditegia

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4edf39923e0db0b11fff216b637726, r01epd01176818abca9dfe881a5994fb28cb6adf8. (2014-08-21). «Barranco de Igoroin (3,4 km)» www.uragentzia.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  2. Espeleo, Zarama. (martes, 30 de junio de 2020). «ZARAMA ESPELEO TALDEA: VISITA SIMA DE LEZETXIKI.» ZARAMA ESPELEO TALDEA (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  3. Espeleo, Zarama. (miércoles, 1 de septiembre de 2021). «ZARAMA ESPELEO TALDEA: LEZEHAUNDI DE BITIGARRA.» ZARAMA ESPELEO TALDEA (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  4. (Gaztelaniaz) Maeztu Troya, José Javier. (1996). El karst en Álava: distribución, tipología y diversidad. Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  5. «BookLibrary Manager | | Euskal Herria | Itinerarios Ecologicos de Alava» www.vascodecamping.com (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).
  6. a b «Barrancos de Igoroin - salvatierra-agurain» www.salvatierra-agurain.es (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  7. a b (Gaztelaniaz) Triviño, Borja. (2024-03-30). «Musitu: enclavado en el espectacular Barranco de Igoroin» Gasteiz Hoy (Noiz kontsultatua: 2024-10-22).

Kanpo estekak

aldatu