Ireki menu nagusia

Entzia-Iturrietako Partzuergoa

Zaldiak Entzia-Iturrietako Partzuergoan, Opakuako mendatetik gertu

Entzia-Iturrietako Partzuergoa Arabako ekialdeko lur komunala da, azalerari dagokionez lurralde historikoko handiena. Bere administrazioa ez dagokio inongo udalerriri, eta haren ustiatzea inguruko 4 udalerriren esku dago (Agurain, Asparrena, Donemiliaga eta Harana). Gasteiztik 30 bat kilometrora dago, Nafarroako muga parean. 5.100 hektareako azalera du.[1] Partzuergoan Entziako mendilerroa dago, Urbasarekin bat egiten duen mendilerro arabarra. Lurralde Antolamendurako Artezpideetan hirigintza-intereseko area gisa izendatua dago Entzia, ibaien eta erreken ertzak antolatzeko Lurraldearen Arloko Planan, hain zuzen.[2]

GeografiaAldatu

Udalerri mugakideakAldatu

HistoriaAldatu

Partzuergoari buruz aurkitu den agiri idatzirik zaharrena 1458. urtekoa da, beraz, esan daiteke Partzuergoaren sorrera, Arabako beste lur komunalen antzera, Erdi Aroan eman zela.[3]

Historian zehar gertatutako arrazoi ezberdinak direla medio, eta haren biztanlegoaren murrizketa handiagatik, Iturrieta herria Partzuergoaren parte izatera ailegatu zen, administratiboki Agurainen zati bada ere.

Ondasun nabarmenakAldatu

ErreferentziakAldatu

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu