Antso III.a Gartzeitz

Nafarroako erregea, euskal lurrak batu zituen lehena (ca. 992-1035)
Antso III.a Gartzez Nagusia» orritik birbideratua)

Antso III.a Gartzeitz edo Antso Nagusia[1] (992Oviedo, 1035eko urriaren 18a) Semero leinuaren Iruñeko VIII. erregea (10041035), eta euskal lurralde gehienak batu zituena. 1018tik aurrera Sobrarbe eta Ribagorzako kondea ere izan zen. Munia Gaztelakoa ezkondu ondoren, Gaztelako, Arabako eta Monzongo konde (10281035) bilakatu zen eta, konkistaren bitartez, baita Ceako konde ere (10301035). 1034 eta 1035 artean Leongo Erresuman egin zuen esku-hartzeak kontrako interpretazioak sortu ditu, batzuek gerratetzat eta besteek Bermudo III.a Leongoarekin elkarlanentzat hartzen dutelako (leondar eta nafarren arteko guduak aipatzen dituzten agiririk ez dagoelako).

Antso III.a Gartzeitz
Ribagorzako kondea

1018 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa)
William Isarn (en) Itzuli - Gonzalo I.a Ribagortzakoa
Aragoiko konde(s)a

1000 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa)
Gartzia III.a Santxitz - Ramiro I.a Aragoikoa
Iruñeko erregea

1000 (egutegi gregorianoa) - 1035 (egutegi gregorianoa)
Gartzia III.a Santxitz - Gartzia IV.a Santxitz

Sobrarbeko kondea

Bizitza
Jaiotza985 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Iruñeko Erresuma
HeriotzaBureba1035eko urriaren 18a (49/50 urte)
Hobiratze lekuaSan Salvador monasterioa
Familia
AitaGartzia III.a Santxitz
AmaXimena Fernanditz
Ezkontidea(k)Munia Gaztelakoa
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
Familia
LeinuaXimeno etxea
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakagintaria
Oñako San Salvador monasterioan Antso III.aren izena duen hilkutxa ikus daiteke.
Artikulu hau Iruñeko erregeari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Antso III.a (argipena)».

Arabiar kronistek Baskunish edo "Euskaldunen Jauna", Oliba abadeak "Rex Ibericus"[2] eta Rodulfus Glaberrek "Sancio rege Navarriae Hispaniarum" deitua, 1035ean German de Iruña aitak 1034an León konkistatu ondoren, bere burua Imperator totius Hispaniae aldarrikatu zuela esan zuen, Naiaran aurkituriko eta «Imperator» idazkuna duen moneta batean oinarrituta.[3][4] Hala ere, hurrengo ikerlariek tesia baztertu eta moneta gerokoa zela adierazi dute, beraz, imperator tituluarena funtsik gabeko tesitzat hartzen da.[5][6] Azken ikerketek erregetzaren hasiera 1004an jartzen dute, bitarte horretan, erregearteko hutsunea tutore talde batek bete zuen. Antso III.a, Gartzia II.a Santxitzen eta Ximena Fernandezen semea zen.

Erreinaldia

aldatu

Goiz Erdi Aroko erregerik interesgarrienetako bat da. Bere erreinaldian Iruñeko Erresumak historiako hedadurarik handiena izan zuen, Iberiar Penintsulako iparraldeko herena ia osorik menderatuz, Astorgatik Ribagorzaraino[5]. Era berean, garai hartan ere, Baskoniako dukea zen Antso Gilen 1032ko urriaren 4an hil zenean, Pirinioak eta Garona arteko eskualdea menderatzen saiatu zen: lehengusua zuen Lupo Antsoren bitartez, Lapurdi, eta Antso Gilenen bitartez, Zuberoako bizkonderriak[7] kontrolatzea lortu zuen arren, ezin izan zuen dukerri osoa menderatu eta Oto II.a Gaskoniakoak eskualdea jarauntsi zuen[5]

Leiren hezi eta Naiaran egoitza zuen erregea karolingiarrak desagertu zirenetik Pirinioetako alde bietan harremanak zituen lehendabiziko buruzagia izan zen. Iparraldetik zetozen mugimendu politiko, kultural, erlijioso eta intelektualak babestu zituen. Hegoaldean, Kordobako kaliferria krisialdian zegoenez, ez zuen arbasoek hainbeste arazorik eta taifa erresumak hasten ari zirela, basailutza edo konkistaren bitartez, Penintsulako lurralde kristauak batzea saiatu zuen.

Alde batetik Oliba abadearekin eta Bartzelonako konderriekin eta, bestetik, Baskoniako dukerriarekin zituen harremanei esker, Iberiar Penintsulara frantziar feudalismoaren ideologia eraman zuen.[8] Antso III.a da "rex Dei gratia" tituluaren sortzailea[9] eta bere erregealdia bi gertakari nagusiek nabarmentzen dute: bat, erresumaren barne-antolaketa, hiribildu askoren sorrera eta Jakue Bidearen ofizialtzea (monasterioetan Europako klunitarren erreforma ezarri zuen: Nafarroako Leiren, Aragoiko Haitzpeko San Joanen eta Errioxako Albeldan); eta bi, erresuma zabaltzen saiatzea (Burebako Oka mendietan muga jarri, Sobrarbe berreskuratu, Ribagorzaz jabetu, Pallarseraino iritsi eta euskal mintzaira zuten Nafarroako lur guztietara bere agintea zabaldu zuen).

Frantziatik ere ekarri zuen klunitarren erreforma. 1024an Paterno izeneko monje bat Clunytik Nafarroara itzuli eta erregeak San Juan de la Peñan abade bilakatu zuen. Honek bertan klunitarren erreforma ezarri eta Kataluniatik mendebalderantz klunitar erritua erabiltzen zuen lehendabiziko monasterioa izan zen. Hala ere ez zuen erromatar erritua guztiz finkatu eta bai San Juanen bai bere erresumako beste monasterioetan mozarabiar erritua erabiltzen jarraitu zuten.[10]

Erreinaldiaren hasieran tutore talde baten babesean gobernatu zuen: erregina izandako amona Urraka Fernandez, ama-erregina Ximena, bi gotzain: Belosio eta Gartzia (Semero), gorteko botiliarioa, erreginaren maiordomoa, Gartzia Beraskoitz eta Oriolo Johaniz. 1010ean ezkondu zen Muniarekin, Gaztelako Antso Gartzia kondearen alabarekin, eta Gaztelarekin harremanak sendotu zituen horrela; baina lehenago Antsa Aibarkoarekin seme bat izan zuen: Ramiro, Antsoren kutuna eta Aragoi gobernatuko zuena.[11]

1006an Abd al-Malikek Iruñeko erregearen kontra eraso zuen, Ribagorzan. Duinako gudua galdu egin zuen, baina baskoiek Gallego ibaiaren inguruko lurrak irabazi eta Nafarroako lurrak Ebro aldera zabaldu zituzten; gainera, Bardeak irabazi zituzten.[12] 1008an Abd al-Malik hil zen eta anaiak, Abd al-Raman "Sanchuelok" bere jabetzakoak jarauntsi zituen. "Sanchuelo" izengoitia aitona Antso Abarkaren biloba zelako jarri zioten (Abd al-Ramanek eta Hisham II.ak aita musulmana eta ama baskoia baitzuten).

Baskoniako dukea zen Antso VI.a Gilen Gaskoniakoa amaren partez Antso III.aren senidea zen, eta Iruñean eman zuen bere bizitzaren zati handi bat, nafar erregearen basailu gisa.[13] 1010ean, egungo Itsas Charente departamenduan dagoen Saint-Jean d'Angély herrixkan, Antso biak, Roberto II.a Frantziakoa eta Gilen V.a Akitaniakoarekin batera elkartu ziren. Antso VI.a Gilen Gaskoniakoak inoiz ez zion Frantziako erregeari gorazarre egin, berriz, senidearekin batera errekonkistan aritu zuen.

Donemiliaga Kukulan jasotako 1016ko "Adiskidetasun Ituna" izeneko dokumentu batean dago Gaztela eta Nafarroako mugak zehazten dituen herri eta bailara zerrenda. Urte hartan erregearen ordezkaria eta Camerosko jauna zen Fortun Otxoak eta Antso Gartzia kondearen ordezkaria eta Burebako jauna zen Nuño Alvarezek Errioxa eta Soria arteko muga zehaztu zuten, San Lorenzo mendia eta Garray artekoa hain zuzen ere.[14] Horrela, Iruñeko Erresumak Anguianoko eskualdea kontrolpean izatea lortu zuen, Fernán Gonzálezen garaietatik gaztelarrek eztabaidan aritutakoa izan zena.[15] 1017an, Antso Gartzia kondearen heriotza aprobetxatuz, Nafarroa hasi zen Gaztela eta Leon aldera zabaltzen, senide-loturen bidez zabaldu ere: bere koinatu Gartzia Santxitz Gaztelako kondearen babesle eta erregeorde bihurtu zen, koinatuak zazpi urterekin konderria jarauntsi baitzuen.[16]

1018an, Gilen Ribagorzakoaren heriotza aprobetxatuz, bera Dadildis Pallarskoaren ondorengoa eta emaztea Ava Ribagorzakoaren iloba zirenez bere eskubideak aldarrikatu eta Sobrarbe eta Ribagorzako konderriak konkistatu zituen.

Bartzelonan, Berenger Ramon I.a konde gaztearekin eta Ripolleko aita-abade eta Viceko apezpiku izandako Oliba abadearekin adiskidantza handia izan zuen, eta Gaskonian Antso Gilen osaba bere esanetara izan zuen. 1023. urtean Antso III.ak Lapurdiko bizkonderria sortu zuen bere lehengusu Lupo Antsorentzat eta berau Baionan finkatu zen. Zuberoa, Gilen I.a Indartsua kondeordearen esku utzi zuen eta Baigorriko bizkonderria sortu zuen (1033); ekintza horiek, sistema feudalaren barnean kokatu behar dira, baina, euskal batasunerako ondorio erabakigarriak ekarriko dituzte.

1028 inguru Ceako kondea eta, amaren partez, bere osaba zen Petri Fernandez hil zenean, titulua jarauntsi zuen eta 1030etik aurrera jadanik eskualdea gobernatu zuela ematen du «Regnante rege Sanctio in Ceia et rege Ueremudo in Legione».[17]

Penintsulako Leonen erreboltaldia hasi zenean, Antso III.ak erresuma armaz eskuratzen saiatu zen lehenengo; baina bestela obratuz gero; batetik, Leongo Alfontso V.a eta arreba Urrakaren ezkontza bideratu zuen; eta bestetik, Gaztelako Gartzia II.a Santxitz, Infantea zen artean, Leongo Bermudo III.aren arreba Antsarekin ezkonarazi nahi izan zuen.[18] Astorga eta Leónen sartu ondoren, 1034an Palentziako diozesia berrezarri eta Ponce izeneko gotzainari berrantolatzeko agindua eman zion.

Bere erresuman ere bateratze politika jarraitu zuen: 1032ko urriaren 4an Antso Gilen hil zenean, Antso III.ak Pirinioen eta Garonaren arteko lurrak gobernatzen zituen Lupo Antso bizkondearen bidez.[19] Baztango (Semero I.a Otsoitz, 1025), Lapurdiko (Lupo Antso), Arberoako (Foet I.a Fortun) eta Zuberoako (Gilermo I.a Indartsua) konderriak ere gobernatzen zituen. Bere garaian azaltzen dira ere: Iñigo Lopez Ezkerra Bizkaiko lehenengo jauna (1033), Gartzia Aznar Gipuzkoako jaun eta bere emaztea Gaila, alaba Blaskita eta suhia Antso Fortuniones, eta Bela Ximenez Arabako kondea.[20]

1035eko urriaren 18an, edo Aguilar de Bureban eraila edo Oviedon, hil zen. Bere hilobiaren kokapena eztabaidatua da, bai Oñako San Salvador monasterioak bai Leongo San Isidoro baselizaren erregeen panteoiak aldarrikatzen zutelako. Biek agiriak badituzte ere,[21][22] historialari gehienek Oñan lurperatu zutela uste dute; bertan ikus daitekeen hilkutxan horrela irakur daiteke.

Testamentua

aldatu
 
Antso III.aren mendeko lurraldeak hil zenean (1035)

Antso III.ak, Euskal Herriko ondorengotza-zuzenbidean ohitura zenez, tronkaltasuna aplikatuta, bere seme nagusi Gartzia III.a Santxitz Naiarakoari utzi zion erreinu osoa, eta bere beste hiru semeei lurralde banaren jaurgoa. Hau da, oraingo Nafarroa-Errioxa-Euskal Autonomia Erkidegoa biltzen zituen lurren agintea Gartziari zuzenean utzi zion. Gartziaren meneko izateko baldintzarekin, Gontzalori, Sobrarbe-Ribagorzaren gobernua utzi zion eta Ramirori, Aragoikoa. Hala ere, Antso III.ak ez zuen inoiz Gaztelako konde titulurik hartu nahi izan, beraz, Fernandok bere amarengandik jaso zuen Gaztela, amaren neba Gartzia II.a Santxitz hil zenean (1029) eta haren emaztegaia Antsarekin ezkondu zen (1032). Izan ere, Fernando Gartzia 1029ko maiatzaren 13an, Bela leinuaren kideak ziren Rodrigo eta Enekok Leonen Gaztelako kondea zen Gartzia Santxitz bere osaba hil zutenean agirietan jadanik konde moduan agertzen da: «regnante rex Sancio In Legione et comite Fernando in Castella», «Fredinando Sánchez comitatum gerente», «regnante gratia Dei, principe nostro Sanctio et prolis eis [sic] Fredenandus comes».[23] Tomás Urzainkik tesia berrestu zuen.[24]

Historialari gehienek Antso III.ak zuzenbide foralaren arabera testamentua egin zuela uste badute ere, badaude aldaerak ezarri zituela uste dutenak, tartean José María Lakarra nafarra.[25]

Baina hala eta guztiz ere, testamentua ez zen osorik errespetatu. Gontzalo hil zenean Ramirok eskuratu zuen Sobrarbe-Ribagorza eta Fernandok Leongo errege titulua eskuratzean Gaztela-Leongo errege titulua jarri zion bere buruari.[26] Ondoren, Ramiro eta Fernando anai nagusiari oldartu eta anaiarteko guda tamalgarriak hasi ziren.

Ezkontza eta seme-alabak

aldatu
 
Antso III.aren hilobiko gorazarrea. Leóngo museoa.

Ezkongabea zela, Antsa Aibarkoarekin seme bat izan zuen: Ramiro Santxitz, orduan sasikumetzat izan zuten, Aragoiko erregea izan zena.

1010ean Munia Gaztelakoarekin ezkondu zen, Antso Gartzia Gaztelako kondearen alaba zena. Bost seme-alaba izan zituzten:

Kaleak

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Euskaltzaindia. 192. araua: Iruñeko eta Nafarroako Erresumako errege-erreginen izenak. .
  2. Martínez Diez, Gonzalo. (2007). Sancho III el Mayor Rey de Pamplona, Rex Ibericus. Madril: Marcial Pons ISBN 978-84-96467-47-7..
  3. de Iruña, Germán. (1935). «Discutibles interpretaciones de la moneda de Sancho el Mayor» Eusko Ikaskuntzen Nazioarteko Aldizkaria (Paris: Eusko Ikaskuntza) (26): 655-660..
  4. El Reino de Navarra y sus territorios anexionados bajo Sancho III. in: El arte románico español. Editorial Encuentro, 53 or. ISBN 84-7490-683-0..
  5. a b c Besga Marroquín, Armando. (2003/VII). «Sancho III el Mayor. Un rey pamplonés e hispano» Historia 16 (327).
  6. Benito Ruano, Eloy. Panorámica de un reinado. in: Sancho III El Mayor de Navarra. Historiako Erret Akademia, 17 or. ISBN 978-84-95983-31-2..
  7. Aitzol Altuna: Zuberoa, bizcondado de Nabarra
  8. Liturgical Drama in Medieval Spain. Toronto: Pontifical Institute for Medieval Studies, 22 or..
  9. Menéndez Pidal, Ramón. (1929). La España del Cid. Madril.
  10. Pérez de Urbel, Justo. (1950). Sancho el Mayor de Navarra. Madril: Espasa Calpe.
  11. Idazle, asko. (2003). Sancho el Mayor de Navarra. Madril: Historiako Erret Akademia ISBN 84-95983-31-1..
  12. Martín Duque, Ángel J.. (2007). Sancho III el Mayor de Pamplona, el rey y su reino (1004–1035). Iruñea: Nafarroako Gobernua ISBN 978-84-235-2952-0..
  13. Zurita, Gerónimo. (1967). Anales de la Corona de Aragón I. Valentzia: Antonio Ubieto Arteta eta Desamparados Pérez Soler.
  14. Peterson, David. (2005). «"De divisione regno": poder magnaticio en la Sierra de la Demanda en el siglo XI» Brocar: Cuadernos de investigación histórica (29) ISSN 0214-4670..
  15. Zabalza Duque, Manuel. (1998). Colección diplomática de los Condes de Castilla. Salamanca: Junta de Castilla y León, 539–541 or. ISBN 84-7846-777-7..
  16. Orcástegui, Carmen; Sarasa, Esteban. (2001). Sancho III el Mayor. Burgos: La Olmeda ISBN 84-89915-13-X..
  17. Torre Sevilla-Quiñones de León, Margarita. (1998). El reino de León en el siglo X: el condado de Cea. León: Leongo Unibertsitatea ISBN 84-7719-700-8..
  18. Juanto Jiménez, Consuelo. (2004). Sancho III de Pamplona. Integración territorial de Aragón y Castilla en el Reino de Pamplona. Iruñea: Nafarroako Unibertsitate Publikoa ISBN 84-9769-082-6..
  19. Collins, Roger. (1990). The Basques. Londres: Blackwell Publishing.
  20. Jimeno Aranguren, Roldán; Pescador Medrano, Aitor. (2003). Colección documental de Sancho Garcés III, el Mayor, rey de Pamplona (1004-1035). Pamplona: Pamiela ISBN 84-7681-390-2..
  21. Baztan, Javier. (1923/II/28). El Monasterio de San Salvador de Oña y la tumba de Don Sancho el Mayor, Rey de Navarra. Oña: www.euskomedia.org.
  22. de la Fuente, Vicente. (1889). «El monasterio de Oña y su panteón regio» Boletín de la Real Academia de la Historia (Madril).
  23. Martínez Diez, Gonzalo. (2004). El Condado de Castilla. Valladolid: Junta de Castilla y León ISBN 84-9718-275-8..
  24. Tomás Urzainki Mina. La falsificación imperialista de Sancho III "El Mayor". .
    « Sancho III el Mayor no tuvo que adjudicar nada a su hijo Fernando en forma testamentaria, ya que el condado de Castilla lo había recibido éste, en 1029, directamente por los derechos de su tío el "infant" García, derechos que habían correspondido a la madre de aquél doña Mayor »

  25. Gran Enciclopedia Aragonesa. Monarquía medieval. .
    « Lo cierto es que la tradición jurídica pirenaica, establecida ya en el siglo X por la dinastía de Sancho Garcés, se basaba precisamente en la no desintegración del Reino, es decir, en transmitir al sucesor todos los territorios. En el Reino de Pamplona, territorios distantes como Aragón y Nájera se mantienen bajo las mismas riendas a la muerte de Sancho Garcés I (905–925). Ahora bien, aun cuando el primogénito era el único que heredaba los bienes patrimoniales, es decir, el Reino, con los acrecentamientos que éste hubiese obtenido, el deseo de dotar a los demás hijos había introducido la costumbre de constituirles un patrimonio con bienes territoriales que podían trasmitir a su herederos, aunque sin desvincularlos del Reino, ya que éstos estaban sometidos a la fidelidad debida al Soberano, y los bienes eran tenidos "sub manu" del primogénito »

  26. Sánchez Candeira, Alfonso. (1999). Castilla y León en el siglo XI. Estudio del reinado de Fernando I. Madril: Historiako Erret Akademia, 106 or. ISBN 84-89512-41-8..
  27. Salazar Atxa, Jaime. Una hija desconocida de Sancho el Mayor. Vianako Printze Erakundea, 183-192 or. ISSN 1137-7054..

Kanpo estekak

aldatu
  • Asiron Saez, Joseba. (2015). Euskal Herriko historia ilustratua. (1. ed. argitaraldia) Txalaparta ISBN 978-84-16350-19-3.


Aurrekoa
Gartzia II.a Santxitz
Nafarroako erregea
10041035
Ondorengoa
Gartzia III.a Santxitz


Aurrekoa
Gartzia II.a Santxitz
Aragoiko kondea
10041035
Ondorengoa
Ramiro Santxitz