Zuberoako bizkonderria

Wikimediako zerrenda artikulua

Zuberoako bizkonderria Zuberoak Erdi Aroan izan zuen antolaketa izan zen.

Zuberoako bizkonderria
1023 – 1307
Konderria
Zuberoako bizkonderriko bandera

Zuberoako bizkonderriko armarria

Egoera politikoa 1177 inguruan
Geografia
HiriburuaMaule
Kultura
Hizkuntza(k)Euskara
ErlijioaKristautasuna
Historia
Aurrekoa
Baskoniako dukerria
Ondorengoa
Akitaniako dukerria

Historia

aldatu

Batzuen ustez, Zuberoako bizkonderria IX. mendean sortu zen[1] eta Aznar bihurtu zen lehenengo bizkondea izanda[2]. Besteen ustez, berriz, Antso III.a Nagusiak sortu zuen 1023an, lehendabiziko bizkonde Antso Gilen izanik[3].

Maule leinuak XIII. mendera arte iraun zuen gobernuan bai Nafarroako erregearen menpean (Alfontso I.ak Mauleko gaztelua indartu zuen[4]; Antso VI.a Jakintsuak Erriberrin bizkondea epaitu zuen bere nagusia zelako[3]) bai, Akitaniako dukepean[4] eta normalean inguruko erresumen artean independentzia mantendu nahian.

1152an Leonor Akitaniakoak Henrike II.a Ingalaterrakoarekin ezkondu zenean Zuberoa eta Lapurdi ingelesen eskuetan geratu ziren[2][4]. Hauek ohiturak errespetatu bazituzten ere[4]. XIII. mendean Zuberoa matxinatu egin zen eta 1307an Henrike III.a Ingalaterrakoak Zuberoako bizkonderriarekin amaitu zuen[4][5]. Ordutik aurrera, ingelesek Gaskoniatik kontrolatu zuten herrialdea[4]. Bizkondeak Nafarroako Erresumara ihes egin zuen.

Zuberoako bizkondeen zerrenda

aldatu

Hona hemen Zuberoako bizkondeen zerrenda[4]:

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu

Kanpo estekak

aldatu