Gaztelako Konderria

Gaztelako konderria» orritik birbideratua)

Gaztelako Konderria (gaztelaniaz: Condado de Castilla; latinez: Comitatus Castellae) Leongo Erresumako konderrietako bat izan zen. 1065ean independizatu eta Gaztelako Erresuma eratu zen.

Gaztelako Konderria
Condado de Castilla
Comitatus Castellae
850 – 1065
Leongo Erresumako feudoa
Gaztelako konderriko bandera

Gaztelako konderriko armarria

Gaztelako Konderria, 1000 inguruan
Geografia
HiriburuaBurgos
Kultura
Hizkuntza(k)Antzinako gaztelania, euskara eta mozarabiera
ErlijioaKristautasuna, paganismoa, judaismoa eta islama
Historia
Aurrekoa
Leongo Erresuma
Ondorengoa
Gaztelako Erresuma

Historia

aldatu

Musulmanak Iberiar penintsulako erresuma bisigodoaz jabetu zirenean, iparraldeko mendialdeetara jo zuten godoek, eta Asturias eta Kantabriako lurretan finkatu. Musulmanen erasoari aurre egiteko, konderri batzuk sortu zituen Asturiasko Erresuma godoak ekialdeko lurretan, euskal lurraldeekiko mugetan. Gaztela izena eman zitzaion godoen lurraldeari (latinez castella, «gazteluak edo gotorlekuak»).

Boterea finkatu zuen lehendabiziko erregea, Alfontso II.a (759-842) izan zen, Karlomagnoren espedizioak aprobetxatuz. Ramiro I.a (791-850) al-Andalusi irabazitako lurraldeak atxiki eta zabaldu zituen. Ramiro hil ondoren, Ordoño I.a (821-866) oinordekoak ezin izan zuen eskualdea kontrolatu, eta haren sasianaia Rodrigok (?-873) Gaztelako Konderria sortu, eta Arabarantz hedatu zuen. Autonomia handiz jardun zuten hasieratik Gaztelako kondeek, Asturiasko erregearengandik urrun, eta IX. mendean berean hasi ziren Gaztelako kondeen eta Asturiasko Koroaren arteko gatazkak. Gisa berean, IX. mendean hasi ziren Gaztelako lurrak hegoaldera zabaltzen, eta 884. urtean sortu zuten Burgosko hiria.

Asturiasko erregeen mendean zeuden artean Gaztelako kondeak. X. mendean sortu zen Gaztelako konderri independentea, Fernan Gonzalez kondearen eskutik (930-970): hark Gaztelako konderri guztiak bildu eta garaipen handiak lortu zituen arabiarren aurka (Simancasko gudua, 939; San Esteban de Gormazko gudua, 955). IX. mende bukaeran areagotu zen Leongo Erresumaren, Gaztelako Konderriaren eta Nafarroako Erresumaren arteko liskar giroa, eta Gaztela 1029an Nafarroako Koroaren esku geratu zen, Gartzia Santxitz Gaztelakoa Leónen hil zutenean.

Gaztelako kondeen zerrenda

aldatu

Asturiasko Erresumako ekialdeko marka (hauteskunde bidezkoak)

aldatu

Gaztelako Konderria (oinordetza bidezkoak)

aldatu

Lara leinua

aldatu

Ximeno leinua

aldatu

Erreferentziak

aldatu


Kanpo estekak

aldatu