Antsa Oibarkoa

Nafarroako errege Antso III.aren maitale

Antsa Oibarkoa (Oibar, Nafarroa, 995 - Aragoi 1070) Iruñeko errege Antso III.aren maitalea izan zen, eta Aragoiko lehen agintari subirauaren ama, Ramiro I.arena. Aragoiko zenbait hilobitan egindako azterketen ondorioz, bere gorpuzkiak ADN bidez identifikatu ahal izan dira Jaka hiriko sarkofago batean, bere biloba Antsa Aragoikoaren hilobian.

Antsa Oibarkoa
Sancha de Aibar (Aibar, Navarra) 02.jpg
Bizitza
JaiotzaOibar, 995
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1070eko urriaren 27a (74/75 urte)
Hobiratze lekuaSanta María de Santa Cruz de la Serós
Las Benitas monasterioa
Familia
Bikotekidea(k)Antso III.a Gartzeitz
Seme-alabak
Jarduerak
Antsa Aragoikoaren sarkofago honetan identifikatu dituzte bere amona Antsa Oibarkoaren gorpuzkiak.

BiografiaAldatu

Agirien arabera[1], nerabe zela izan zuen Antso III.arekin semea, Ramiro. Seme hori ez zen izan sasiko ezagutu gabea, eta aldiz, Antsa Aibarkoak eta Ramirok berak Iruñeko Erresuman kargu inportanteak izan zituzten. Bereziki, Ramiro I.ak Aragoiko konderria jaso zuen, Aragoiko historia independentearen hastapena ezarriz. Antsak berak Santa Ziliaren monasterioa eta Miranda herria. Horregatik Antsa Mirandakoa ere esaten zaio.

Ehorzketa eta identifikazioaAldatu

2011. urtean, Zaragozako Unibertsitateak azterketa egin zuen Aragoiko errege-erreginen zenbait hilobiratze lekutan, eta honela zenbait gorpuzki identifikaturik, beraien arteko ahaidetza harreman genetikoak ere ikusi ahal izan zituzten ADN bidez[2]. Horren ondorioz, ikusi ahal izan zuten Jakako Las Benitas monasterioan zegoen Antsa Aragoikoaren hilobian bederatzi pertsonaren gorpuzkiak zeudela, eta horietarik bi Antsaren ahizpak zirela, eta beste bat Antsa Aragoikoaren aitaren parteko amona izan behar zela, Antsa Oibarkoa alegia. Sarkofago hura Jakan baino lehenago Santa Maria de la Serosen egon zen, Aragoiko nobleziako emakumeekin lotutako monasterioan, eta hortaz han ehortzi zutela Antsa pentsa liteke.


ErreferentziakAldatu

  1. (Ingelesez) «Sancha de Aibar, señora de Miranda» geni_family_tree (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).
  2. ZARAGOZA, EFE.. «Identificada genéticamente la primera dinastía de los Reyes de Aragón» heraldo.es (Noiz kontsultatua: 2018-08-23).

Kanpo estekakAldatu