Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak
Nafarroako Erresumako Gortearen ofizioak erregearentzat lan egiten zuten zenbait ogibideak ziren. X. eta XI. mendeetan, normalean nobleziaren semeek eginak ziren, bertan bere heziketa osatzen zuten bitartean. Ofizial hauek askotan lanpostua txandakatzen zuten eta zaila da bere izendapen data zehatza jakitea. Bere izena ere askotan ezezaguna da, izan ere, orduko agirietan bere latinezko titulua baino ez da agertzen, askotan lekuko moduan. Hasieran behin heziketa osatuta bere jaurerrietara itzuli arren, XI. mendearen amaieran luzaroan egoten ziren bere ogibideetan, bizitza osorako titulua balitz.
Behean agertzen diren zerrendak ez dira osoak, izan ere, erabilitako iturrietan denbora-hutsune luzeak daude. Ogibide bakoitzak zuen latinezko izenak ere aldatu zuen denboran zehar.
1362an Karlos II.ak botiliario, ezkutari, txanbelan, kleriko, maiordomo, kapilau, sukaldari, forratzaile, ganberazain, diruzain, harakin, aitor-entzule, morroiak eta zaldizainak zituen. Gainera, Frantziako gortean sorturiko kondestable ere zuen[1][2][3]
Maiordomoa
aldatuMaiordomoa (latinez maior domus) Gorteko ofizial nagusia izan zen, beste ofizialak zuzentzen zituena. Litekeena da ofizioa errotaziozkoa izatea, izenek askoz aldatzen dutelako. 1072ko agiri batean, Antso IV.a Nafarroakoaren garaikoa, Gartzia Fortunek maiordomo eta botiliarioa zen batera.
Izena | Lehendabiziko aipamena |
Azken aipamena |
Titulua |
---|---|---|---|
Gomez Aureliez | 952 | 959 | Maior domus |
Gomez | 992 | 992 | Maior domus |
Gartzia Antso | 996 | 996 | Maior domus |
Lupo Antso | 1011 | 1024 | Maior domus |
Lope Lopez | 1015 | 1015 | Maior domus |
Gomez Antso | 1018 | 1033 | Maior domus |
Alvaro Fortun | 1040 | 1042 | Maior domus |
Galindo Eneko | 1042 | 1042 | Maior domus, Maior quoquorum |
Fortun Belasko | 1047 | 1047 | Maior domus |
Ximeno Mancionez | 1054 | 1060 | Maior domus |
Eneko Antso | 1056 | 1066 | Maior domus |
Gartzia Enerko | 1063 | 1064 | Maior domus |
Gartzia Fortun | 1071 | 1073 | Maior domus |
Lope Belasko | 1072 | 1076 | Maior domus, baita Botellarius ere |
Belasko Gartzia | 1078 | 1087 | Maior domus |
Koparia
aldatuKoparia (latinez pincerna, architriclinus edo propinator) Gortea elikatzeko arduratzen zen ofiziala izan zen. Maiordomo bezala, litekeena da errotaziozkoa izatea.
Izena | Lehendabiziko aipamena |
Azken aipamena |
Titulua |
---|---|---|---|
Fortun Ximeno | 956 | 956 | Pincerna |
Antso Fortun | 997 | 997 | Architriclinus |
Aurelio Antso | 1018 | 1031 | Architriclinus |
Gartzia Antso | 1024 | 1024 | Architriclinus |
Galindo Lopez | 1040 | 1040 | Pincerna |
Eneko Lopez | 1042 | 1042 | Architriclinus |
Fortun Eneko | 1063 | 1066 | Pincerna |
Lope Eneko | 1063 | 1063 | Pincerna |
Antso Aznar | 1068 | 1072 | Pincerna, Propinator (1072) |
Gartzia Fortun | 1071 | 1071 | Pincerna |
Botiliarioa
aldatuBotiliarioa (latinez botellarius edo botecarius) upeltegiaz arduratzen zen ofiziala izan zen, egungo sommelier baten moduan. Ez du ematen errotaziozko ogibidea zenik baina zenbait botiliario kopariak ere izan ziren.
Izena | Lehendabiziko aipamena |
Azken aipamena |
Titulua |
---|---|---|---|
Lope Eneko | 1011 | 1020 | Botellarius |
Aznar Fortun | 1015 | 1015 | Botellarius |
Antso Ximeno | 1033 | 1033 | Botellarius |
Ximeno Antso | 1040 | 1040 | Botellarius |
Belasko Gartzia | 1056 | 1064 | Botellarius |
Lope Muñoz | 1066 | 1072 | Botellarius |
Lope Belasko | 1072 | 1072 | Botellarius, Botecarius eta Maior domus |
Antso Santxez | 1078 | 1087 | Botellarius |
Ezkutaria
aldatuEzkutaria (latinez armiger edo armentarius) erregearen armategiz arduratzen zen, eta agian baita erregearen goardiaz ere. Armekiko bere lotura nabarmena da bere izenburueetan, denek latinezko fer- (burdin) aurrizkia dutenak: alferiz, fertorarius, inferartis edo offertor. Ofizio honek besteak baino errotazio gehiago jasan zituen eta bi titular zituen bakarra da: 1043ean Fortun Ximenok eta Orti Ortizek partitu zuten.
Izena | Lehendabiziko aipamena |
Azken aipamena |
Titulua |
---|---|---|---|
Fortun Ximeno | 959 | 959 | Armiger |
Galindo Gomez | 1030 | 1030 | Armentarius |
Fortun Ximeno | 1043 | 1043 | Inferartis |
Orti Ortiz | 1043 | 1043 | Inferartis |
Galindo Lopez | 1044 | 1044 | Offertor |
Lope Gartzia | 1058 | 1058 | Alferiz |
Lope Gartzia | 1060 | 1060 | Armiger |
Ximeno Gartzia | 1062 | 1064 | Armiger |
Fortun Eneko | 1063 | 1063 | Fertorarius |
Lope Eneko | 1063 | 1064 | Fertorarius |
Fortun Eneko | 1063 | 1063 | Fertorarius |
Gartzia Fortun | 1065 | 1071 | Offertor, Fertorarius (1068), Tallator (1068–69) |
Petri Gartzia | 1066 | 1072 | Armiger |
Lope Eneko | 1066 | 1066 | Offertor |
Eneko Antso | 1072 | 1072 | Alferiz |
Fortun Eneko | 1072 | 1087 | Armiger |
Eneko Antso | 1072 | 1076 | Armiger |
Antso Gartzia | 1072 | 1075 | Offertor |
Mariskal
aldatuMariskala (latinez: stabularius) erregearen zalditegiez arduratzen zen ofiziala izan zen. Nahiz eta ez du ematen errotaziozkoa zenik, bertan hiru urte baino gutxiago irauten zutela ematen du.
Izena | Lehendabiziko aipamena |
Azken aipamena |
Titulua |
---|---|---|---|
Gartzia Aureliez | 957 | 959 | Stabularius |
Fortun Ximeno | 992 | 992 | Stabularius |
Lope Eneko | 996 | 996 | Stabularius |
Gartzia Antso | 997 | 997 | Stabularius |
Ximeno Fortun | 1020 | 1020 | Stabularius |
Antso Datiz | 1042 | 1043 | Stabularius |
Gartzia Gartzia | 1058 | 1062 | Stabularius |
Gartzia Antso | 1063 | 1064 | Stabularius |
Fortun Alvarez | 1066 | 1066 | Stabularius |
Lope Antso | 1068 | 1070 | Stabularius |
Lope Belatz | 1071 | 1072 | Stabularius |
Gartzia Fortun | 1072 | 1072 | Stabularius |
Lope Eneko | 1072 | 1075 | Stabularius |
Antso Gartzia | 1087 | 1090 | Stabularius |
Erreferentziak
aldatu- ↑ Sánchez-Marco, Carlos. (2005). Medieval History of the Kingdom of Navarre. .
- ↑ Narbona Cárceles, María. (2006). La corte de Carlos III el Noble, rey de Navarra: espacio doméstico y escenario de poder, 1376–1415. Iruñea: Nafarroako Unibertsitatea.
- ↑ Madrazo, Pedro. (1886). Navarra y Logroño. 1 D. Cortezo y ca..
Bibliografia
aldatu- Cawley, Charles. (2008). Nobility of Navarre: Introduction. Foundation for Medieval Genealogy's Medieval Lands Project.