Semero leinua
Semero leinua —Semeno izenaz ere ezaguna[oh 1]— euskal jatorriko Erdi Aroko errege etxe bat izan zen, X. mendetik XIII. menderaino iraun zuena. Ramon Menendez Pidalen aburuz, Semerotarrek «Espainia europartu zuten».
HistoriaAldatu
Lehendabiziko Semeroak IX. mendean Nafarroako zenbait eskualdeko duke edo erregeordeak ziren, Aritza iruindar leinuaren menpe zeudenak. Haien armarriko ikurrek erakusten dutenez, Arabakoak edo mendebaldeko Pirinioetakoak. Hala ere, lehen uste zen haien jatorrizko etxea Gaskoinian zegoela.
905ean, leinuko Antso Gartzezek, kanpoaldeko laguntzari esker, Aritza leinuko Orti Gartzez lekualdatu eta monarkia sendotu zuen. Hori zela eta, orduko iberiar musulmanek Banu Sanyo (arabieraz: بن سني; Antsoren semeak esan nahi duena) izena erabili zuten leinua aipatzeko.
Leinuko lehendabiziko errege nagusia Antso Nagusia zen, 1000 eta 1035 artean Iruñeko Erresuma ez ezik Aragoi, Gaztela eta Ribagorza eskubidez eta Leon konkistaz ere gobernatu zuena. Bartzelonako konde eta, ziur asko, Gaskoiniako duke menpe izan zuen. Imperator totius Hispaniae ezizena hartu zuen. Hil ondoren, semeak bere lurraldeak banatu eta Semero leinua hedatu zen.
Fernando Handia Leon eta Galizia konkistatu zituen 1037an, horrela leinuak Iberiar Penintsulako kristau lurralde guztiak zituen menpean. Alfontso VI.ak enperadore titulua eskatu zuen.
Alfontso I.ak laburki berreskuratu zituen leinuaren lurralde guztiak, Aragoiri eta Nafarroari ezkontzaren bitartez Gaztela eta Leon erantsi zizkienean. Enperadore titulua ere eskatu zuen. Bera hil zenean, erresuma guztiak berriro banatu eta emakumeen eskuetan geratu ziren. Antso VII.a Nafarroakoa 1234an hil zirenean Semero leinua bukatu zen.
Errege-erreginen zerrendaAldatu
Letra lodiz, errege-erreginak. Parentesi artean, titulua aldarrikatu zuten urtea.
NafarroaAldatu
- 905–925 Antso I.a Gartzez
- 925–931 Semero Gartzez
- 925–970 Gartzea I.a Sanoitz
- 970–994 Antso II.a Gartzez Abarka
- 994–1000 Gartzea II.a Sanoitz
- 1000–1035 Antso III.a Gartzez Nagusia (1034)
- 1035–1054 Gartzea III.a Sanoitz
- 1054–1076 Antso IV.a Gartzez Peñalengoa
Gaztela, Leon eta GaliziaAldatu
- 1065–1072
- Antso II.a Gaztelan
- Alfontso VI.a Leonen
- Gartzea II.a Galizia eta Portugalen
- 1072–1109 Alfontso VI.a (1077) Gaztela, Leon eta Galician.
- 1109–1126 Urraka
- Galizia Borgoina leinuaren eskuetan 1111an.
Sobrarbe eta RibagorzaAldatu
AragoiAldatu
- 1035–1063 Ramiro I.a
- 1063–1094 Antso I.a
- 1094–1101 Petri I.a
- 1104–1134 Alfontso I.a (1109)
- 1034–1037 Ramiro II.a
- 1037–1162 Petronila
- Aragoi Bartzelonako kondeen eskuetan 1037an.
VigueraAldatu
- Viguera berriro Nafarroako Erresuman sartu zen 1030ean.
OharrakAldatu
- ↑ Hala Semeno nola Semero formak Euskal Onomastikaren Datutegian onetsiak ageri dira. Alabaina, Orotariko Euskal Hiztegiak, «arima» sarreran, honako hau dakar:
« Etim. De lat. anima, acaso por intermedio de *alima, con disimilación de nasalidad, como en med. Semero, patr. Semeroyz, de Semeno, Semeno(n)is. » Alegia, Semero euskarazko izentzat hartzen du, eta Semeno latinezkotzat.
Bestalde, Mitxelena eta Irigarairen «Nombres vascos de persona» artikuluan, Semero euskal izena ageri da; Semeno, aldiz, ez.