Karolingioak

Karolingiar leinua» orritik birbideratua)

Karolingioak edo dinastia karolingioa[1] VIII. eta X. menderen artean Mendebaldeko Europa gobernatu zuen leinu frankoa zen. Karlos Martel (erregearen maiordomo eta Poitiersko guduaren garaile) izan zen leinuaren sortzailea.

Historia aldatu

 
Frankoen inperioa 814. urtean, Karlomagno hil zenean.

Mendebaldeko Erromatar Inperioaren desagerpenaren ondoren sortu ziren erresumen artea, frankoena boteretsuena izan zen. Hala ere, VI. eta, batez ere, VII. mendeetan barne borroka andana gertatu ziren erresuma horren eratorritako Neustria eta Austrasia izeneko erresumen artean. Azkenean, merovingiar errege horien boterea oso ahulduta suertatu zen, haien menpe teorikoko seneskalen mesederako. Seneskal horietako bat Karlos Martel izan zen, musulmanak Toursetik hurbil dagoen Poitersko guduan garaitu zituena (732). Haren seme Pepin Laburrak boterea de jure hartu zuen azkenean 752an, legezko erregea, Txilderiko III.a, kanporatuta.

Nolanahi ere, karolingiarren errege nabarmenena Pepinen semea izan zen, Karlos Handia edo Karlomagno zeritzona. Boterea 768an hartuta, laster konkista-kanpainari ekin zion: Iparraldeko Italia (774), Iberiar Penintsulako iparraldea (Bartzelona 800ean konkistatu zuen, baina Orreagako guduan -778- galtzaile atera ziren frankoak), zein saxoien, bavariarren, abaroen eta eslaviarren aurkakoak. Hori zela eta, Karlos Handiaren mendean lurralde itzela geratu zen, erromatar garaietatik ezagutzen ez zen bezalakoa. Honela, 800ko Gabonetan, Aita Santuak Karlos Handia enperadore izendatu zuen, hain handia ikusten zen bere boterea. Lurralde eskerga horretan justizia-sistema berria, eliza-erreforma (liturgia bakarra izan zezan) eta kultura-suspertzea bultzatu zituen Karlos Handiak. Izan ere Karolingiar Pizkundeaz hitz egiten da garai honetako kulturaz mintzatzerakoan.

Karlos Handiak ondorengo bakarra izan zuen, Ludoviko Pio. Hura hil zenean, halere, bere semeek borrokatzeari ekin zioten boterea bereganatu nahian. Azkenean Inperioa bereizi behar izan zen hiru semeen artean, Verdungo Itunari esker (843). Horrela, inperioa hiru zatitan banatu zen:

Lotario I.ak, zaharrenak, enperadore titulua, Italia (zonalde honek enperadore-titulua eramateko legitimazioa ematen baitzuen), frankoen erresumaren muina, Aachenen ingurua (Rhinen ahoa) eta bi hauek lotzen zituen zonaldea, hau da, inperioaren erdialdea. Hurrengo urteetan, erresuma horiek areago banandu ziren, harik eta, 887an, enperadore-titulua desagertu zen arte, ez baitzegoen ohore hori eramatea merezi zuen inor. Urte horietan mehatxu ugari pairatu behar izan zituzten Mendebaldeko Europan, bikingoen zein Erdialdeko Asiatik etorritako herrien (hungariarrak esaterako) eskuetatik. Arrisku horiek X. mendean desagertuta edo gaindituta, 955ean enperadore titulua berreskuratu zen, baina horko horretan soilik Ekialdeko Frantziari, Germaniako Erromatar Inperio Sainduari hain zuzen ere, zegokion.

Pepin Laburraren erresuma; lehen errege karolinjiarra aldatu

Karlos Martelek, errege melovingiarren aurrean jauregiko alkate gisa gobernatzen zuen bitartean, erresuma frankoaren boterea, Borgoinako erresumara zabaldu, Akitaniako erresumaren kontrola indartu (menderatze arabiar-musulmanaren mehatxutik libratuz) eta Frisia eta Neustriako mugak indartu zituen. 737. urtean, Tierri IV.a erregea hil zen, eta inor ez zen hura ordezkatzeaz arduratu: Karlos Martel frankoen printzea da guztientzat. Bere burua dux eta printze Francorumtzat (duke eta frankoen printzea) jotzen du, eta titulu horrek legitimoa egiten du frankoen erresumako lehen gizon gisa. Baina, hori guztia, Austrasiako Elizetako espoliazio askoren kontura egiten da, eta oso ez-gogoko bihurtzen da. 741. urtean hil zen, eta bi seme-alaba utzi zituen: Karloman eta Pepin.

 
Lyongo denierra Pepino Laburraren azpian.

743. urtean, Karlomanek kontseilu baterako deia egin zuen Leptinnesen (edo Estinnes-en, pepinotarren errege-ondarea). Kontseiluaren helburua da Austrasiako Elizak (aldez aurretik, kondeen mesedetan, eliza horien ondasunak Charles Martelek espoliatu zituenak) eta kondeak (beren diru-sarreren zati bat gorde nahi dutenak) ados jartzea. Anaiaren jarraipenean, Pepinek kontseilua deitu zuen Soissons-en, Neustrian, 744ko martxoan. Bi kontseiluek Eliza-onura eta prekariatu bat ezarri zuten, eta paganismoa, erritu idolatrak, amuletoen erabilera eta animalien sakrifizioa mantentzen zituzten praktika superstiziozkoak ere salatu zituzten.

747. urtean, Karlomanek Cassin mendiko monasteriora erretiratzea erabaki zuen, joko politikotik urrun, eta anaiari eman zion lekua. Lau urte geroago, Pepinek errege-tronuaz amesten du, eta Elizaren eta aristokraziaren laguntza bilatzen du. 751. urtean, Zakarias Aita Santuak zera galdetu zion: «Ona ala txarra al da erregeak frankoen erresuman egotea botererik erabili gabe?». Hark, berriz, honela erantzun zion: «Ordena ez nahasteko, hobe da boterea benetan erabiltzen duenari erregea deitzea»[11]. Erantzun trebe horrekin, Zakarias Aita Santuak inplizituki eman zion babesa Pepini, Ekialdeko inperio erromatarraren subiranoekin zituen harreman zailei eusten zien bitartean[12].

Aste batzuk geroago, 751. urteko azaroan, Pepinek Txilderik III.a kendu zuen —743. urtean ezarria—, eta, gero, bere burua frankoen errege hautarazi zuen. Hala, Pepin dinastia karolingioaren lehen ordezkari bihurtu zen gotzainen, nobleen eta leudeen (erresumako handiak) batzar bateko txaloen artean. Txilderik III.a tontsuratu, eta Saint-Bertin de Saint-Omer abadian giltzapetuta hil zen.

Saint-Denisen, Bonifazio gotzaina eta Pepinen aholkulari diplomatikoak, errege berria koroatzen du Eliza Katolikoaren izenean gantzutuz. 754ko uztailaren 28an, oraindik Saint-Denisen, ekitaldia berritu zuten, baina, oraingoan, Esteban II.a Aita Santuak gidatuta, eta, berriro, onuradunak Pepinoren semeak izan ziren: Karloman I.a eta Karlomagno. Gantzuduraz koroatzea karolingioek ekarritako nobedadea zen, Itun Zaharretik hartua, non Saul Krisma Santuaz gantzutua den Samueletik eta jarraituz gero Davidetik. Jada mende bat lehenago, Bisigodoek hartua zuten Sakramentua Espainian. Orduan, erregea David berria da, errege eta profeta batera, eta horrek, Karlomagnoren errege-teokraziara eta, ondoren, teokrazia inperialera eramango du, lurreko aitaren gizonen gobernura, Zeruko Aitaren irudiko, botere espiritual eta tenporala gizon berean, zeina, aldi berean, barruko zein kanpoko gotzaina den.

Karolingiar erregeen zerrenda aldatu

Erregearen maiordomoak aldatu

Karolingiar erregeak aldatu

Karolingiar enperadoreak aldatu

Ekialdeko Frantziako erregeak aldatu

Italiako erregeak aldatu

Lotaringiako erregeak aldatu

Frantziako erregeak aldatu

Akitaniako erregeak aldatu

Borgoinako erregeak aldatu

Beste herrialdekoak aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. irudia, Komunikazioa eta. Dinastien izenen araua argitaratu du Euskaltzaindiak. (Noiz kontsultatua: 2017-06-01).

Kanpo estekak aldatu