Camerosko Jaurerria
Camerosko Jaurerria Erdi Aroan sortutako Tierra de Cameros eskualde errioxarrean garatutako aginte sistema izan zen.
Historia
aldatu1040an Iruñeko erregea zen Gartzia III.a Santxez "Naiarakoa" eta Estefania Foixekoa, bere emazteak sortu zuten. Lehendabiziko jauna Viguerako gobernadorea zen Orti Otsoitz izan zen. Hau Furtun leinukoa izan zen, hau da Cassius kondea eta Aritza leinuarekin lotuta eta Tuterako Banu Qasikoak senideak zituztela.
Familiak Jaurerria mantendu zuen 1334an Alfontso XI.a Gaztelakoak Joan Alfontso Harokoa Agoncillon lantzaz erail eta jaurerria kendu zienean. Harokoek Bizkaiko Jaurerriarekin lotura estua zuten.
1366an Henrike II.a Trastamarakoak Jaurerria (bere berrogeita lau herriak barne) Joanes Ramirez Arellanokoari eman zion Naiarako gudua galdu ondoren ihes egitera laguntzeagatik. Ramirez Arellanokoak 1812 arte mantendu zuten jaurerria, urte hartako Espainiako Konstituzioak jaurerriak kendu zituelako.
Jaunen zerrenda
aldatu- Orti Otsoitz, (980 inguru - 1057), lehendabiziko jauna.
- Antso Ortitz, (1057-?), bigarren jauna.
- Semeno Ortitz, hirugarren jauna.
- Eneko Ximenez, laugarren jauna.
- Semeno Enekoitz, (1090-?), bostgarren jauna.
- Petri Ximenez, seigarren jauna.
- (...)
- Joan Alfontso Harokoa
- Joan Ramirez Arellanokoa Zaharra
- Alonso Ramirez Arellanokoa, lehendabiziko Aguilarreko kondea
- Karlos Ramirez Arellanokoa, bigarren Aguilarreko kondea
- Alonso Ramirez Arellanokoa, hirugarren Aguilarreko kondea
- Ana Ramirez Arellanokoa, laugarren Aguilarreko kondesa
- Filipe Ramirez Arellanokoa, bostgarren Aguilarreko kondea
- Filipe Ramirez Arellanokoa, zazpigarren Aguilarreko kondea
- Joan Ramirez Arellanokoa, zortzigarren Aguilarreko kondea
Bibliografia
aldatu- Julio Caro Baroja. "Los pueblos de España". II. Liburukia. Madril, 1981.
- Angel Casimiro de Govantes. "Diccionario Geográfico-Histórico de España". II. Atala. Madril, 1846.
- Bernardo Ibáñez Etxabarri. "Vida de S. Prudencio, obispo de Tarazona". Gasteiz, 1754.
- Jesús de Leza. "Los López de Díaz de Haro, señores de Vizcaya y los señores de Cameros". Logroño, 1954.
- Miguel A. Moreno Ramirez de Arellano. "Señorío de Cameros y Condado de Aguilar. Cuatro siglos de régimen señorial en La Rioja (1366-1733)", Logroño, Instituto de Estudios Riojanos, 1992.
- Ildefonso Rodríguez R. de Lama. "Colección Diplomática Medieval de La Rioja". I eta II. Liburukiak. Logroño, 1976-1979.
- Antonio Ubieto Arteta. "San Millán de la Cogolla", 759 - 1076. orr. Valentzia, 1976.