IX-XIII. mendeen artean egungo Araba konderri moduan antolatu zen: Arabako konderria izenekoa.

IX. mendean ageri da lehenengoz Araba (Albeldako Kronika). Betiere konderri bezala, Araba Gaztela eta Nafarroako erregeen mende egon zen, 1200ean Alfontso VIII.a Gaztelako erregeak Gasteiz eta Trebiñu konkistatu ondoan, Arabako lurraldea Nafarroako erregeen eskuetatik kanpora geratu zen arte. 1332. urtean, Araba osoa Gaztelako koroaren pean geratu zen.[1]

Hasieran burujabeak gero erregeen konde edo tenente bilakatu ziren, muga babesteko arduradunak. Kondeek Arabako, Lantarongo eta Cerezoko konde izan zuten izendapena.[2]

Arabako kondeen zerrendaAldatu

Hauxe da Arabako kondeen zerrenda. Eglion Arabako lehen kondea izan zen (850ean hasita) eta Saltzedoko Diego Lopez azkena (1332an amaituz). 1332 eta gero, titulua Gaztelako koroari lotu zen.

Lehendabiziko kondeek ia askatasun osoz gobernatzen zuten bere lurraldeak, orduko erreinutik urrun, baina Fernan Gonzalezek Araba konkistatu eta gero, konderria Gaztela eta Nafarroen erregeen menpe izan da, Haroko leinuarekin Gaztelatik hurbil eta beste kondeekin Nafarroatik.

IndependienteakAldatu

Gaztelako Erresumako morroiak (923-1046)Aldatu

Fernan Gonzalezek, Alvaro Herramelizen alargunarekin, Antsa, ezkondu zenean, Lantaron, Araba eta, ziur asko, Cerezoko konderriak lortu zituen.

Nafarroako Erresumako morroiak (1046-1085)Aldatu

Gatzia Santxezek napar erregeak Araba konkistatu zuen, Leon eta Gaztelako Fernando I.a bere anaiaren laguntzaz.

Gaztelako Erresumako morroiak (1085-1123)Aldatu

Leon eta Gaztelako Alfontso VI.ak, Nafarroako Antso IV.a hil zenean, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Bureba konkistatu zituen eta 1077 Enperadorearen titulua aldarrikatu zuen. Haroko Lope Enekori konderria eman zion, Bizkaia, Errioxa eta ia Gipuzkoa osoarekin batera 1082ko Donemiliaga Kukulako Monasterioko dokumentu baten arabera.

Nafarroako Erresumako morroiak (1123-1199)Aldatu

Alfontso I.a Aragoi eta Nafarroako erregeak herrialdea konkistatu zuen.

Gaztelako Erresumako morroiak (1199-1332)Aldatu

Gaztelako Alfontso VIII.ak Nafarroako Antso VII.ari kendu zion konderria eta Haro leinuari eman.

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu