Sobrarbe Aragoiko (Espainia) eskualde mugakidea da, Huescako probintziaren iparraldean dagoena Frantziaren ondoan hain zuzen ere, Pirinioetan bete-betean.

Sobrarberen kokapena Aragoiren barruan (urdinez)

Biello Sobrarbe, Solana de Burgasé, Ribera de Fiscal eta Tierra de Buxo zonaldeak barne hartzen ditu.

Ainsa-Sobrarbe eta Boltaña dira hiriburuak, eta guztira 19 udalerri daude. 2.202,7 km²-ko azalera du eta 2005ean ia 7.000 pertsona bizi ziren bertan.

Geografia

aldatu

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Pirinio Garaiak (Okzitania/Frantzia), hegoaldean Somontano de Barbastro, ekialdean Ribagortza eta mendebaldean Alto Gallego eskualde mugakide ditu.

Ingurune naturala

aldatu

Hiru natura parke barne hartzen ditu eskualde honek: Ordesa eta Perdidoko Parke Nazionala, Guarako Mendilerroa eta Arroilen Natura Parkea eta Posets-Maladetakoa. Erdialdeko Pirinioko hirugarren tontorrik altuena hemen kokatuta dago: Monte Perdido (3.355 m) alegia. Beste tontor ezagunak Soum de Ramond edo Pico Añisclo (3.254 m), Bachimala edo Punta Schrader (3.177 m) eta Taillon (3.144 m) dira.

Chistau, Ara, Zinca, Puertolas, Bió eta Brotoko ibarrek osatzen dute zonaldea.

Udalerriak

aldatu
 
Sobrarbeko udalerriak.

2005eko datuen arabera horrela zeuden eskualdeko udalerriak biztanle kopuruari dagokienez ordenaturik eta aragoierazko izenak erabilita:

  1. L'Aínsa-Sobrarbe: 1.826 biztanle.
  2. Boltanya: 917 biz.
  3. A Fueva: 614 biz.
  4. Broto: 528 biz.
  5. Bielsa: 499 biz.
  6. Plan: 319 biz.
  7. Torla: 318 biz.
  8. A Espunya: 276 biz.
  9. Fiscal: 272 biz.
  10. Tella-Sin: 272 biz.
  11. Puértolas: 230 biz.
  12. Fanlo: 171 biz.
  13. A Buerda: 171 biz.
  14. Chistén: 160 biz.
  15. O Pueyo d'Araguás: 160 biz.
  16. Sant Chuan de Plan: 149 biz.
  17. L'Abizanda: 128 biz.
  18. Barcabo: 104 biz.
  19. Palo: 37 biz.

Aragoiera

aldatu

Eskualdean erdialdeko (Bielsa) eta ekialdeko (Chistauko ibarra eta A Fueva) aragoierazko hiztunak bizi dira, gaztelera hizkuntza nagusia baldin bada ere. Aldizkariei dagokienez, aipatzekoak dira "El Gurrión" (A Buerda) eta "Monte Perdido" (Sobrarbe).

Historia

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Sobrarbeko konderria»

Sobrarbe "Marca Hispanica" izeneko frankoen eskualdeko konderria izan zen, 724 eta 1045 urteen artean esistitu izan zena Aragoiko Erresuma sortu arte.

Kanpo estekak

aldatu