Ireki menu nagusia

Imperator totius Hispaniae

X. mendetik aurrera Leongo erregeek erabilitako latinezko titulua

Imperator (totius) Hispaniae (euskaraz: Hispania (osoko) enperadorea) X. mendetik aurrera Leongo erregeek erabilitako latinezko titulua izan zen[1]. Hurrengo bi mendeetan Iberiar penintsulako zenbait erregek erabili zuten bere nagusitasuna edo imperiale culmen aldarrikatzeko. Erdi Aroan "Hispania" latinezko toponimoa, baita "Yspania" edo "Spania" bere desitxuratzeak ere, Iberiar penintsula osoa izendatzeko erabiltzen zuten[2].

Enperadore titulua Leongo erregeek bere buruarentzat aldarrikatzen bazuten ere, Iruñeko erregeek ere erabili zuten:

Enperadoreen zerrendaAldatu

Irudia Enperadorea Erabilitako titulua Iturria
  Alfontso III.a Leongoa
(866–910)
Hispaniae imperator (Hispaniako enperadorea)
imperator totius Hispaniae (Hispania osoko enperadorea)
magnus imperator (Enperadore nagusia)
XII. mendeko faltsutzea;
Hil-ondoko idazkia
Antso I.a Gartzes
(905–925)
optime imperator (enperadorerik onena) Rodako kodexa
  Ordoño II.a Leongoa
(910–924)
serenissimus imperator (enperadorerik lasaiena)
imperator Legionensis (Leondar enperadorea)
Idazki garaikidea
Rodako kodexa
  Ramiro II.a Leongoa
(931–951)
imperator (enperadorea) Hil-ondoko idazkia
  Ordoño III.a Leongoa
(951–956)
imperator (enperadorea) Erret-idazki garaikidea
  Ramiro III.a Leongoa
(966–984)
dominissimus imperator (enperadorerik nagusiena)
Basileus (errege/enperadorea)
Erret-idazki garaikidea
  Fernán González
(923–970)
imperator terrae (lurreko enperadorea) Idazki garaikidea
  Gartzia Fernandez
(970–995)
imperator Castelle (Gaztelako enperadorea) Idazki garaikidea
  Alfontso V.a Leongoa
(999–1025)
imperator (enperadorea) Oliba abadearen eskutitzak
  Antso III.a Nagusia
(1004–1035)
imperator in Castella (Gaztelako enperadorea) Faltsutzea
  Bermudo III.a Leongoa
(1027–1037)
imperator in Leione edo in Gallecia (Leon edo Galiziako enperadorea) Idazki garaikidea, Oliba abadearen eskutitzak
  Fernando I.a Leon eta Gaztelakoa
(1035–1065)
imperator magnus (enperadore nagusia) Bere alabentzako eskutitza
Gartzia II.a Galiziakoa
(1065–1072)
bonus imperator (enperadore ona) Historia silense
  Alfontso VI.a Leon eta Gaztelakoa
(1065–1109)
imperator totius Hispaniae (Hispania osoko enperadorea)
al-Imbraţūr dhī-l-Millatayn (Bi erlijioen enperadorea)
Idazki garaikidea eta eskutitzak
Raimundo Galiziakoa
(1092–1107)
Gallecie imperator (Galiziako enperadorea) Idazki garaikidea
  Urraka Gaztelakoa
(1109–1126)
tocius Gallecie imperatrix (Galiziako enperatriza)
totius hispaniae imperatrix (Hispania osoko enperatriz)
Idazki garaikideak
  Alfontso I.a Nafarroakoa
(1104–1134)
imperator in Castella, Gallicia (Gaztelan eta Galizian enperadorea) Idazki garaikideak
  Alfontso VII.a Leon eta Gaztelakoa
(1126–1157)
imperator (enperadorea) Chronica Adefonsi imperatoris

ErreferentziakAldatu

  1.   Gibert, Rafael (1951) Observaciones a la tesis del Imperio hispánico y los cinco reinos Arbor 440–56. orrialdeak .
  2. Maravall, José Antonio. 1973. "El pensamiento política de la Alta Edad Media". Estudios de historia del pensamiento española (Madrid, 1973), I, 35–66. orr.
  3.   Lakarra de Miguel, José María (1945) «Textos navarros del Códice de Roda» Estudios de Edad Media de la Corona de Aragón (1): 194–283 .
  4.   Germán de Iruña (1935) «Discutibles interpretaciones de la moneda de Sancho el Mayor» RIEV (Paris: Eusko Ikaskuntza) (26): 655-660 .
  5.   Besga Marroquín, Armando (2003/VII) «Sancho III el Mayor. Un rey pamplonés e hispano» Historia 16 (327) .