Ireki menu nagusia

Delikako ur-jauzia edo Nerbio ibaiaren jauzia Nerbioi ibaiaren sorburua da, eta Delika herriaren (Araba) goialdean dago. Gillarte eta Gibijo mendilerroen artean jaiotzen diren Iturrigutxi, Ajiturri eta Urita erreken elkarketa du jatorri, eta 222 metroko ur jauzia da (Iberiar penintsulako luzeena).[1] Urik ez du izaten euriteen edo elur urtzen garaietatik kanpora.

Delikako ur-jauzia
Salto Nervión invierno 2005.jpg
Delikako ur-jauzia, neguan.
Delikako ur-jauzia hemen kokatua: Euskal Herria
Delikako ur-jauzia
Delikako ur-jauzia
Delikako ur-jauzia (Euskal Herria)
Eskualdea Delika, Araba
Koordenatuak 42° 56′ 28″ N, 2° 58′ 50″ W / 42.941111111111°N,2.9805555555556°W / 42.941111111111; -2.9805555555556Koordenatuak: 42° 56′ 28″ N, 2° 58′ 50″ W / 42.941111111111°N,2.9805555555556°W / 42.941111111111; -2.9805555555556
Garaiera 790 m.
Altuera 222 m.
Zurrustarik altuena m.
Luzera osoa m.
Batez besteko
emaria
m³/s

Arabaren ipar-mendebaldean dago, Urduñako mendatearen ondoan, Gibijo mendilerroaren eta Santiago Mendiaren artean. Behatoki batera hel daiteke mendatearen hegoaldetik, Gaztelako Berberanatik, edo iparraldetik, Urduñatik, eta, Arabako lurretatik jarraitu, mendatearen tontorrera iritsi arte. Delikako arroilatik ere joan daiteke hormaraino bertaraino, baina zailagoa da, zatika joan behar baita, ibaiaren ohantzetik ibiltzen.

Delikako harana, Delikako ur-jauziaren goiko aldetik ikusia.

ErreferentziakAldatu

  1. «Sato del Nervión», Barranquismo.net, 2007-12-22.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo estekakAldatu