Alfredo Remirez Marañón, (batzuetan bere abizena Ramírez idatzita agertzen da[1][2])bere twitter kontuan @erreharria ezizena duena (1980ko martxoaren 18a, Amurrio), Twitterreko txiolari eta euskal presoen aldeko ekintzailea da.

Alfredo Remirez
Bizitza
JaiotzaAmurrio1980ko martxoaren 18a (44 urte)
Herrialdea Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerakaktibista

Twitter: erreharria Edit the value on Wikidata

2017ko azaroan espetxeratu zuten urtebeteko zigorra betetzeko, Amurrioko txupinazoan preso baten panpina balkoira ateratzegatik terrorismoa goratzea egotzita.[3]

Sarritan gaztelaniaz idazten duen txiolari hau Espainiako Erresuman ezaguna da gartzeleratutako lehen txiolaria izan zelako. Aldi berean bere aldeko ekintza ugari egin dira besteak beste "AlFREEdo" tuieterreko ekimena.

2018ko azaroaren 3an atera zen gartzelatik.

Gartzeleratzeko arrazoiak aldatu

2005ean panpina ateratzeagatik, 2009an epaitua izan zen eta 2017an jakinazi zioten kartzela zigorra bete behar zuela. 2005ean sakabanaketa salatzeko panpina atera zuen preso baten argazkiarekin. Horren ondorioz, PPk eta berari lotutako zenbait lobbyk (Dignidad y Justiciak eta horrelakoek) salaketa jarri zioten. Epaiketak sorrarazi zizkion arazo ekonomikoei aurre egiteko laguntasun handia izan zuen.

Aipagarria da baita ere atxilotua izan zenean ez zela torturatua izan.[4]

2009an epaitu zuten eta urtebeteko kartzela zigorra eta 6 urteko gaitasungabetzea ezarri zioten.

Urte batzuk beranduago, 2015ean "Operación Araña III" dela medio, atxilotu zuten terrorismoa goratzea akusatuta berriro. Berarekin batera, operazio berdinean besteak beste Andeka Jurado, Kaiet Prieto eta Def Con Dos musika taldeko abeslaria den César Strawberry atxilotu zituzen. 2017an izan zuen epaiketa otsailean eta akordioa lortu zuen; ez estatuarekin bere askatasuna hitzartu nahi zuelako, baizik eta aurrekariak zituelako. Hortaz, adostu zuten 14 urteko gaitasungabetzea eta 2.400 euroko isuna.

 
Alfredo Remirezen aldeko erretratua beste eskaera batzuekin batera. Bilboko Aste Nagusia 2018.

Zergatik orduan gartzelan? aldatu

Aurreko gelak, 2009an epaitu zuenak alegia, berriro ireki zuen 2005eko kasua eta aurrekaritzat jo zituenez, ebatzi zuen espetxera joan behar zela.[5]

Gartzelara bidali baino pixka bat lehenago, Amurrion "gero arte" beroarekin agurtu zuten 1.700 lagunek,[6] bertan egon zen, adibidez Mushkum musika taldeko kidea den Luis Vil.

2017ko azaroaren 4an sartu zuten gartzelara.[7]

Preso politikoa ARCOn aldatu

Alfredo Remirez amurrioarra agertzen zen Madrilgo Arte Garaikidearen Nazioarteko Feriak -ARCO- zentzuratutako erakusketa batean. "Presos políticos en la España contemporánea" (Gaur egungo Espainiako preso politikoak euskaraz) zen esposizioaren izena, eta Estatu Espainiarreko 74 preso politikoren kasuak biltzen zituen, horietako 24ren argazkiekin batera.[8]

Espainiako lehen txiolari presoa aldatu

Alfredo gartzelera sartzearekin, Espainiako lehen txiolari presoa bilakatu zen. Galindori buruzko txiste bat kenduta, epaitutako txio guztiak izan ziren euskal preso politikoekin elkartasunekoak. Pablo Gorostiagari ongi etorri txioa idazteagatik, adibidez. Pablo, 18/98 prozesuan epaitu zuten eta 8 urteko kartzela zigorra bete zuen.

« Tarte horretan bere emaztea hil zen eta ez zuen aukerarik izan agurtzeko. Pregoilari izateko hautatu zuten eta ez zioten utzi... hori 70 urte baino gehiagorekin. Nik egin nuen gauza bakarra izan zen ongi etorria eskaintzea, nahikoa zigorra bete ostean.

Hori, eurentzat, terrorismoa goratzea da, niretzat da poztasuna adieraztea pertsona bat herrira itzultzen delako.

»
Alfredo Remirez, 2017

Gartzelaratzeko arrazoi izan diren txioak aldatu

Sei txiora ez dira heltzen atxilotu eta gartzeleratzeko ondorioak izan zituenak eta behean daude idatzita:

  1. "Los GAL no estuvo mal, me dice la muy bruta, yo opino que Galindo merece un tiro en la nuca" (Euskarazː "Astopotroak GALena ez zela txarto egon diñost, nik deritzot Galindok garondoan tiro bat merezi duela" Los Chikos del Maízeko abesti batetik hartua.
  2. "Jo ta ke irabazi arteǃ"
  3. "Denok eman behar dugu zerbait, gutxi batzuk dena eman behar ez dezaten." Jose Miguel Beñaran, "Argala"ren esaldi ezaguna.
  4. "Ongi etorri Pablo Gorostiaga"
  5. "Ongi etorri Xabier Alegria"

Alfredok dio lehenengo atxiloketa eta gero, autozentzuratzen zela. Berak esandakoaren arabera, Italian egondako istilu batzuen ondorioz italiar gazte batzuk kotxe bat erre zuten. Berak gaztelaniaz "goizeko fogataren suaren usaina gustokoa dut" idatzi zuen eta honen ondorioz kale borrokaren aldekoa zela adierazi zuen fiskalak.[9]

 
Alfredo Remirezen aldeko poster bat Bilboko 2018ko Aste Nagusian

Dena da ETA aldatu

Dena da ETAko preso guztiekin egiten den bezela Espainiako Gobernuak Alfredo Remirez Basauriko espetxetik urrundu zuen.[2] Izatez Alfredok hori aurreikusi eta salatu zuen askoz lehenago.

2018ko urtearen zati handi batean Darocako presondegian (Zaragoza)n egon zen, hain zuzen ere, euskal preso politikoen aurka egiten duten urrunketaren ondorioz. Bere familia Darocako presondegitik etxera itzultzen ari zirela izan zuten istripua. Logroño inguruan orein bat bidean gurutzatu, hau kolpatu eta bidetik irten eta beraien kotxea puskatu zen.[10]

2018ko abuztuaren 10ean etxetik 40 kilometrora, Zaballako espetxera hurbildu zuten.[11] Horrela Espainiako gobernuak hubildu zuen 3. preso politikoa izan zen.

Lehenengo biak Olga Sanz Martin eta Xabier Moreno Ramajo, Villabonako espetxetik (Asturias, Espainia) Basaurira (Bizkaia) lekualdatu zituzten egun batzuk lehenago. Sanz eta Moreno Sopelakoak dira (Bizkaia), eta Bilbon atxilotu zituzten 1998an. ETAren Bizkaia komandoko kide izatea egotzi zieten.[12]

Azkenean Olga eta Xabier ETAren Bizkaia komandoaren laguntzaileak izateagatik zigortu zituzten.[13]

Funtzionarioaren gutuna aldatu

Kartzelan 3. eguna zeramanean, funtzionario batek gutun hau eman zion Alfredoriː[14]

« ETA erakunde terroristaren inguruko ekintzak egiteagatik Audientzia Nazionalak kondenatu du Alfredo Remirez Marañon, espendientean agertzen den arabera.

Segurtasun arrazoiengatik, ezinezkoa bihurtzeko edo gutxienez mugatzeko; kanpotik edo beste kartzela batetik jaso ahal duen informazio, berri edota datuak ikuskatzeko erabakia hartu du (kartzela zuzendaritzak).

Izatez, kanpoko informazioak bortizkeria xaxatxeko erabiliak izan ahal lirateke jarraian aipatuko ditugun hauen aurkaː (kartzelako) funtzionarioak, (kartzelako) buruzagiak, gainerako presoak eta baita kartzelatik kanpoko jendearen bizitza arriskuan egon ahal daiteke eta agian beraien segurtasuna ezin izango da bermatuta egon.

Goian aipatutako ontasun eta bizitzak mantentzearren, beharrezkoa da preso honek (Alfredok) jaso egiten edo bidaltzen duen informazio guztia ikuskatua izatea (kartzeletako) zentroen segurtasuna eta (aipatutako) pertsonen segurtasuna zihurtatzeko.

Ondorioz, idatzizko zein ahozko informazioa (Art. 46RP) ikuskatuak izango direla komunikatzen zaizu.

»

—Espainiako kartzeletako funtzionario batek Alfredo Remirezi igorritako gutuna, 2017ko azaroa


Bizitza pertsonala aldatu

Alfredok neskalaguna du eta ume baten aita da.[15] Erizaintzako ikasketak ditu baina bere egoera judizial eta politikoagatik lan batzuetatik kanporatu dute. 2017an atxilotu arte tabernari moduan egiten zuen lan. Kukutza gaztetxearen harira hasi zen tuitak idazten.[9]

Erreferentziak aldatu

  1. https://www.naiz.eus/eu/hemeroteca/gara/editions/2017-02-28/hemeroteca_articles/alfredo-ramirez-alcanza-un-acuerdo-con-la-fiscalia-en-la-audiencia-nacional-y-no-ira-a-la-carcel-por-sus-tuits
  2. a b https://www.briega.org/es/entrevistas/alfredo-ramirez-mi-familia-va-a-sufrir-politica-dispersion-que-yo-llevo-anos-denunciando
  3. https://aiaraldea.eus/amurrio/1519377582042-espetxez-aldatu-dute-alfredo-remirez
  4. https://www.youtube.com/watch?v=jKmryoyI4xI
  5. http://www.argia.eus/albistea/argi-daukat-kartzelan-sartuko-nautela
  6. https://alea.eus/komunitatea/aiaraldea/1509790775863-gero-arte-beroarekin-agurtu-dute-1700-lagunek-alfredo-remirez
  7. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5179579/alfredo-remirez-erreharria-azaroaren-4an-sartuko-dute-kartzelan/
  8. https://aiaraldea.eus/amurrio/1519288255285-alfredo-remirez-agertzen-da-arcok-zentzuratutako-preso-politikoei-buruzko-erakusketan
  9. a b https://web.archive.org/web/20180227035708/https://pakitoarriaran.org/index.php/entrevistas/4098-alfredo-remirez-erreharria-no-hay-libertad-de-expresi%C3%B3n,-cada-d%C3%ADa-tengo-que-ir-midiendo-mis-palabras
  10. http://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5426867/alfredo-remirez-erreharriaren-senideek-istripua-izan-dute-espetxetik-itzultzean/
  11. https://www.berria.eus/albisteak/155467/alfredo_remirez_zaballako_espetxera_lekualdatu_dute.htm
  12. https://web.archive.org/web/20180814001634/https://www.berria.eus/paperekoa/1890/006/001/2018-08-08/hirugarren_gradua_eman_diete_olga_sanz_eta_xabier_moreno_presoei.htm
  13. https://www.eitb.eus/eu/albisteak/politika/osoa/5778757/etako-presoen-hurbilketaz-loza-lekualdatze-gehiago-egon-litezke-2018ko-udan/
  14. http://kaosenlared.net/carta-del-preso-politico-alfredo-remirez-maranon/
  15. http://www.publico.es/sociedad/operacion-arana-libertad-expresion-espana-billetes-500-no-hay-pobres.html

“Examinado el expediente del interno Alfredo Remirez Marañón, condenado en la causa de la AN, por delito en el entorno de la actividad de la organización terrorista ETA, teniendo en cuenta las razones de seguridad y la necesidad de evitar, o al menos obstruir u obstaculizar, el acceso del mismo a cualquier información, noticia o dato que reciba desde el exterior o desde cualquier otro centro penitenciario, pudiera ser instrumentada para perpetrar acciones violentas, que pongan en peligro la vida o integridad física de los funcionarios, autoridades, internos o personas ajenas a la Institución, tanto fuera como dentro de los establecimientos. Para salvar los bienes y valores aludidos, es necesario que toda la información que vierte o recibe el interno, sea filtrada y conocida para preservar la seguridad de los centros y las personas aludidas. Por todo ello se le participa que se acuerda la intervención de las comunicaciones orales y escritas(Art. 46RP) que usted pueda realizar”

Ikus gainera aldatu

̟ Euskal preso politikoak (1978-egun)