Artikulu hau Aiarako herriari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Aginaga».

Agiñaga (Agiñiga aldaera ere ezagutzen da) Aiarako udalerriko auzoetako bat da, Gorobel mendilerroaren azpian kokatua. Izan ere, ohiko abiapuntua da Ungino mendira (1.105 m) igotzeko.

Agiñaga
 Euskal Herria
Agiñagatik hurbil Gorobel mendilerrotik jaitsita
Map
Kokapena
Herrialdea Araba
UdalerriaAiara
Administrazioa
Posta kodea01479
Geografia
Koordenatuak43°02′05″N 3°04′14″W / 43.034722222222°N 3.0705555555556°W / 43.034722222222; -3.0705555555556
Garaiera398 metro
Demografia
Biztanleria27 ({{{urtea}}})

2007ko urtarrilaren 1eko erroldan, auzoak 27 biztanle zituen.

Mugakideak

aldatu

Iparraldean Maroño, ipar-mendebaldean Madaria eta Salmanton, ipar-ekialdean Izoria, ekialdean Belandia (Urduña), hego-ekialdean Lendoñogoiti (Urduña) eta hego-mendebaldean Merindadeak (Burgos) mugakide ditu.

Historia

aldatu

Herri honen lehenengo aipamen idatzia 1114koa da, bertan Diego López de Lejarzo jaunak San Millango monasterioari egindako dohaintza zehaztuta agertzen da, eta horren arabera San Clemente eta Santa Cecilia de Obaldia izeneko monasterioa (gaurko Madaria) ematen zien, "con árboles, montes, prados y pastos comunes", Agiñaga eta Salmanton barne. Lekuko moduan Munio Álvarez de Aginaga, Diego Álvarez de Aginaga eta Fortún Álvarez anaia eta Bela Álvarez de Menerdo jauna agertzen dira. Ondorioz, herriko eliza San Millani hamarrenak (diezmos) ematen ibili zen 1827 arte, gutxienez 1556tik. Horren truke, monasterioa eliza berriztatzen arduratu zen 1825ean.

Agiñagak bestela Sopeñako Kuadrilla osatzen zuen, Aiarako Jaurerrian barruan zeuden kuadrilletako bat eta Zaraobeko zelaian eta bertako mahaian biltzen zena. 1841ean jaurerria desagertu zenean, Baldomero Esparteroren garaian eta udalak sortu zituztenean Aiarakoan sartu zen.

Auzoak

aldatu

Landa-inguruko herri hau baserri-auzo hauek osatzen dute gaur egun: Larrabe mendebaldean, Mendieta eliza inguruan, Sologuren ekialdean eta El Lugar, azken bien artean.

Demografia eta biztanleria

aldatu

Demografiari dagokionez, XX. mendea arte aldaketa handirik ez da egon biztanleen kopuruaren aldetik: Izan ere, XVI. mendean 20 herritar erroldatuta bazeuden, 1725ean 12, 1802an 16 eta 1848an 11 auzokide (44 biztanle). XX. mendeko hasieran 62 biztanle, 1930ean 45, 1950ean 33, 1960an 34, 1982an 22, 1986an 22, 1991an 24 eta 1993an 25.

Agiñigako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
22 22 23 24 25 27 27 27

Garraioa

aldatu

Eskualdeko Garraioa sareak linea bat ditu herrian:

  Eskualdeko Garraioa
 Zerbitzua   Hasiera   Ibilbidea   Amaiera ⁠
2 Amurrio
Arespalditza
LuxoOzetaMenoioBeotegiKexaaMenagarai (Jauregi)Zuhatza (Ibarra)Zuhatza (Zerrabe)Zuhatza (eliza)AgiñagaMadariaSalmantonMaroñoIzoriaMurga (Markixa)Murga (eliza)OlabezarEtxegoienAmurrio (gasolindegia)Amurrio (geltokia) Amurrio
Arespalditza

Ondasun nabarmenak

aldatu
  • Sortzez Garbiaren eliza

Bibliografia

aldatu
  • Alava, pueblo a pueblo. Jose Luis Sáenz de Ugarte (1983). Caja Provincial de Álava - Arabako Kutxa

Kanpo estekak

aldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa