Ireki menu nagusia

Kexaa (ofizialki Quejana / Kexaa) Aiarako udalerriko herrietako bat da. 2007ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera, auzoak 52 biztanle ditu.

Kexaa
Aiara, Euskal Herria

Kexaa herria.jpg

Herriko ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Araba
Udalerria Aiara
Koordenatuak 43° 04′ 33″ N, 3° 04′ 22″ W / 43.07583333°N,3.07277778°W / 43.07583333; -3.07277778Koordenatuak: 43° 04′ 33″ N, 3° 04′ 22″ W / 43.07583333°N,3.07277778°W / 43.07583333; -3.07277778
Kexaa hemen kokatua: Euskal Herria
Kexaa
Kexaa
Kexaa hemen kokatua: Araba
Kexaa
Kexaa

Eduki-taula

Ondasun nabarmenakAldatu

Sakontzeko, irakurri: «Kexaako monumentu multzoa»
 
Kexaako dorrearen ikuspegia.

Bertara joateko bide estu bat hartu behar da eta bidean, bihurgune batean dago bertara joateko zubia. Bihurgunean kanpai bat duen kanpai-horma dago eraikin erlijiosoa han inguruan dela abisatzen. Zubiaren beste aldean hiru eraikin ziren, bata hondatua eta beste biak atxikiak, eraikin-unitate bakarra osatuz, eta gaur egun etxebizitzak direlarik. Daturik ez den arren, badirudi eraikinak sarreraren defentsarako eginak zirela.

Horien ostean hiri-gune bat dago, plazatxo forma duena eta eraikin nagusietarako sarbidea dena. Eraikin horien itxurari erreparatuz gero, bata bestearen jarraipen dira nahiz eta bakoitzak bere erabilera propioa eta ondokoaren independentea izan.

Aipatutako plaza horretara heltzearekin bat honako hauek ditugu bertan:

  • Jauregia, Aiaratarren leinu-etxea (Komentu berria)
  • San Joan Bataiatzailearen komentua (Komentu zaharra)
  • Adatseko Andre Mariaren[1] elizaren kapera eta dorrea.
  • San Joan Bataiatzailearen eliza.

Jauregiak sarrera independentea du baina besteetan sartzeko abade-etxearen beheko solairutik igaro behar da, eta ondoren hiru erabilpen ezberdinak banatzen dituen patio baten bitartez.

Demografia eta biztanleriaAldatu

Kexaako biztanleria
2000 2001 2002 2003 2004 2005 2006 2007
59 62 63 60 58 55 54 52

ErreferentziakAldatu

  1. Batzuetan Cabello Andre Maria agertzen da (Aiarako Udala), bestetan Virgen del Cabello, osoa gaztelaniaz (Monumentu-multzo izendapena EHAAn), bestetan Adatseko Andre Maria, guztiz euskaraz (Hiru webgunean). Euskarazko izen osoa hautatu da hemen, Eusko Jaurlaritzaren "Hiru" webgunean bezala.

Ikus, gaineraAldatu

Kanpo loturakAldatu


Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Euskal Wikiatlasa