Ireki menu nagusia

Felix Murga Museo Etnografikoa Amurrioko Aldai kaleko 5. zenbakian kokatua dago. 1994ko martxoaren 14ean ireki zituen bere ateak Udalaren eta Foru Aldundiaren arteko lankidetzari esker.  Bertan Araba eta Euskal Herriko zeramika tradizio bilduma biltzen da. Museoaren izena Felix Murga Amurrioko apaizaren izenetik datorkio, zeinak “Mision Rescate” eta Aztarna taldeekin batera Euskal zeramikaren testigantzak biltzen aritu zen. Bilduma hau ondoren dohaintzen, lagapenen, erosketen eta indusketen bidez aberastuko delarik.

BildumaAldatu

Bertan dauden piezek etxeko eta nekazaritza tresna ezberdinak erakusten ditu; elikagaiak gordetzeko (gurin-ontzi, poto, azpilak, etab.); likidoa gordetzeko (pitxerrak eta pitxerilak), mahaierako eta apainketarako erabiltzen diren hainbat tresna gehituz bildumari, hala nola, fruta ontziak edo jofainak).

Tresna guzti hauek buztin egosiarekin eginak egongo dira, gehienetan esmaltatua. Hortaz, museoaren helburuen artean dago ere antzinako zeramika teknikak oroitarazi eta berreskuratzea.  

LoturakAldatu