Ireki menu nagusia

Javier Aspuru Oribe (Amurrio, Araba, 1956) euskal herritar politikaria da. Ingeniaritza ikasketak ditu, eta Matematikako irakaslea da Zarobe Institutuan, Amurrion.

Javier Aspuru
Bizitza
Jaiotza Amurrio, 1956 (62/63 urte)
Herrialdea  Araba, Euskal Herria
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta irakaslea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Aralar
Herri Batasuna

Herri Batasuneko militante ohia, Aralarren Arabako koordinatzailea izan zen. 2003-2007 legegintzaldian Aralarreko zinegotzia izan zen Amurrioko Udalean. 2007tik 2009ko azaroaren 13raino Gizartekintza eta Gazteriako ahalduna izan zen Arabako foru gobernuan.

2010ean, Araba Bai, Arabako alderdi politikoa sortu zuen beste batzuekin batera. Aralar alderdiaren banaketa baten ostean sortu zen eta Javier Aspuru izan zen zatiketaren buruzagietako bat. Bertan ibili Araba Bai desagertu arte.

Gainera, 1987-1991 legegintzaldian Arabako Batzar Nagusietan Herri Batasuneko batzarkidea izan zen.

Kanpo estekakAldatu