Bandaloen Erresuma (latinez: Regnum Vandalum) germaniar erresuma izan zen, Genseriko bandaloen erregeak 435ean sortutakoa, iparraldeko Afrikako lurralde batzuk eta Mediterraneoko zenbait uharte hartzen zituena. Hasieran, Numidia eta Mauritania erromatar probintzietan kokatu ziren, baina handik zabaldu zuten beren eremua. 534an, Justiniano bizantziar enperadoreak erresuma guztia konkistatu zuen Bandaloen Gerran.

Bandalo eta Alanoen Erresuma
Regnum Vandalorum
435 – 534
Monarkia
Erresumak historian izan zuen zabalerarik handiena
Geografia
HiriburuakHippo Regius (435–439)[1]
Kartago (439[2]–534[1])
Kultura
Hizkuntza(k)Bandaloera, latina
ErlijioaArrianismo, Nizeatar kristauak
Historia
Aurrekoak
Mendebaldeko Erromatar Inperioa
Bandaloak
Ondorengoa
Bizantziar Inperioa

Nizeatar kristauen jazarpenagatik ospe txarra hartu zuten arren, bandaloak mezenas handiak izan ziren. Iparraldeko Afrikan eraikin handiak egin zituzten eta latinezko literatura bultzatu zuten.

Erregeen zerrenda

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. a b Merrills, Andrew; Miles, Richard. (2007). The Vandals. Blackwell Publishing, 60 or..
  2. Allison, Penelope M.. (2001). An Empire of Cities. in: The Cambridge Illustrated History of the Roman World. Cambridge University Press, 223 or..

Kanpo estekak

aldatu


  Artikulu hau historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.