Samara[1] (errusieraz: Сама́раtranslit.: Samara), 1935-1990 bitartean Kuibyxev (errusieraz: Ку́йбышев) deitua, Errusiako hiria da, herrialdearen mendebaldean dagoen Samara oblasteko hiriburua. Volga eta Samara ibaien bilgunean dago. 2010ean 1.164.685 biztanle zituen[2].

Samara
Самара
Куйбышев
Самара
hiri handia
Hiriaren neguko ikuspegia. Irudi gehiago
Administrazioa
Estatu burujabe Errusia
Errusiako oblastak Samarako oblasta
Hiri okrugaSamara Urban Okrug
AlkateaYelena Lapushkina (en) Itzuli
Izen ofizialaСама́ра
Jatorrizko izenaСамара
Куйбышев
Самара
Posta kodea443000–443999
Geografia
Koordenatuak53°11′00″N 50°07′00″E / 53.1833°N 50.1167°E / 53.1833; 50.1167
Map
Azalera541,382 km²
Altuera100 m
Demografia
Biztanleria1.169.719 (2017)
13.075 (2019)
Dentsitatea2.151,32 bizt/km²
Informazio gehigarria
Sorrera1586
Telefono aurrizkia846
Ordu eremuaUTC+04:00
Hiri senidetuakStara Zagora, Stuttgart, Koper, Palermo, Saint Louis, Kaliningrad, Homel eta Samarkanda
http://city.samara.ru/

Historia aldatu

1586. urtean sortu zuten hiria estepatik hurbiltzen ziren nomadei aurre egiteko. Hasieran biztanle gehienak kosakoak ziren, eta eskulangileak eta merkatariak heldu ziren ondoren. XIX. mendean oparotasun handia izan zuen hiriak burdinbideari esker batetik eta janari industriari esker, bestetik.

Ekonomia aldatu

Industria (nekazaritza jarduerarako eta petrolio industriarako makineria, petrolio findegiak, kimika industria, janari industria, eraikuntzarako gaiak) eta lurpeko aberastasunen ustiapena (petrolio eta gas hobiak) dira ekonomia jarduera nagusiak. Oso indarretxe garrantzitsua dago hiritik hurbil, Volga ibaian gora.

Ondarea aldatu

Hiriko monumentuei dagokienez, aipagarriak dira Antzaldaketaren eliza (1685), Kazan katedrala eta molde bizantziarrei jarraituz eginiko Smolensk eliza.

Klima aldatu

Samarak klima kontinental hezea du, Dfb Köppen klima sailkapenaren arabera.


      Datu klimatikoak (Samara)      
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 4.2 6.8 15.8 31.1 34.4 39.6 40.4 39.9 34.2 26.0 14.0 7.3 40.4
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) -6.8 -6.1 0.4 12.1 20.8 25.4 26.9 25.0 18.6 9.9 0.1 -5.4 10.1
Batez besteko tenperatura (ºC) -10.1 -9.8 -3.5 6.9 14.8 19.6 21.4 19.2 13.2 5.8 -2.4 -8.3 5.6
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -13.1 -13.1 -7.0 2.6 9.4 14.4 16.3 14.2 8.9 2.7 -4.7 -11.0 1.6
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -43.0 -36.9 -31.4 -20.9 -4.9 -0.4 2.0 2.3 -3.4 -27.3 -28.1 -41.3 -43.0
Pilatutako prezipitazioa (mm) 50 41 33 38 36 57 58 47 43 53 51 50 557
Euri egunak (≥ 1 mm) 4 3 5 11 14 15 14 12 14 14 10 6 122
Elur egunak (≥ 1 mm) 24 20 14 4 1 0.1 0 0 0.3 4 15 22 104.4
Eguzki orduak 65.1 100.8 148.8 213.0 303.8 303.0 310.0 275.9 189.0 108.5 48.0 46.5 2112.4
Hezetasuna (%) 83 80 79 67 58 64 67 69 73 76 83 83 73
Iturria (1): Pogoda.ru.net[3]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[4]

Hiri senidetuak aldatu

Samara ondorengo hiriekin senidetuta dago:

Erreferentziak aldatu

Kanpo estekak aldatu