Palazzo dei Normanni

Normandiarren jauregia» orritik birbideratua)

Palazzo dei Normanni (euskaraz Normandiarren jauregia), baita ere Palazzo Reale (Errege jauregia), Sizilialp Palermon dagoen eraikina da. Siziliako erregeen eta Siziliar Parlamentuaren egoitza izan zen. Normandiar arkitekturaren monumentu nagusietariko bat da. Gizateriaren ondarea da 2015etatik, Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzoaren barruan.[1]

Palazzo dei Normanni
Palazzo dei Normanni
Palazzo Reale
Royal Palace and Palatine Chapel
Kokapena
Estatu burujabe Italia
Eskualdea Sizilia
Italiako hiri metropolitarraPalermoko metropoli-hiria
Italiako udalerriPalermo
Koordenatuak38°06′41″N 13°21′12″E / 38.111282°N 13.35341°E / 38.111282; 13.35341
Map
Inaugurazioa1130
Arkitektura
Azalera1.000 m²
Zerbitzuakkafetegi
Ondarea
Objetu kopurua300 item (en) Itzuli
Bisitariak urtean600.000
Kontaktua
HelbideaPiazza del Parlamento, Palermo eta Piazza Parlamento 1, 90134 Palermo

Jauregi barruan Kapera Palatinoa dago, arabo-normandiar.bizantziar estiloko gailurretariko bat dago. Estilo hau XII. mendean zehar Sizilian gailendu zen.

Historia aldatu

Eraikinen lanak IX. mendean hasi ziren, Siziliako emirerriaren garaian. XII. mendean Roger II.a Siziliakoaren aginduz handitu zen. Dena dela, ondoren, espainiarrek gaztelua aldatu zuten. Izan ere, oraindik Roger IIak egindako lanak ezagutu daitezke. 1947tik jauregi honetan Siziliar Lurraldeko Asanblada biltzen da.[2]

UNESCOk 2015eko uztailaren 3an Gizateriaren ondarea bezala izendatu zuen Sizilia dagoen Arabo-normandiar Palermo eta Cefalú eta Monrealeko katedralak multzo arkitektonikoaren barruan.

Iruditegia aldatu

Erreferentziak aldatu

  1. .
  2. .

Kanpo loturak aldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Palazzo dei Normanni