Ireki menu nagusia

IzenaAldatu

Itsasoaren izena tirreniar, edo etruskoak, antzinako herritik zetorkion; Herodotok Lidiar herriak, Turkia mendebaldetik Italiako itsasbazterretara etorrita, Tirreno bere printzea omendu nahian, herriaren izena aldatu zutela esaten zuen.

EzaugarriakAldatu

Kostaldeen ondoko itsas ordokia estua da eta 4.600 m-ra iristen da sakonera handiena (Mediterraneoko mendebaleko handiena). Itsasoaren hondoa menditsua da, sumendiek eragina, eta batzuk piztuak daude gaur egun.

Itsasoaren iparraldean, Tirreniar eta Ligur itsasoen artean, Toskanako uharteak daude (Korsikaren eta kontinentearen artean); hego-ekialdean Messinako itsasartea dago, Siziliaren eta kontinentearen artean, eta Tirreniar itsasoa eta Itsaso Jonikoa lotzen ditu; hego-mendebalean, Sardiniako itsasarteak Sardinia eta Sizilia bereizten ditu eta Korsikaren eta Sardiniaren artean Bonifazio itsasartea dago.

Aipaturikoez gainera, Poncianas, Ischia, Capri, Lipari eta Ustica dira Tirreniar itsasoko uharte garrantzizkoenak. Tirreniar itsasoko portu nagusiak Civitavecchia eta Napoli dira penintsulan, eta Palermo, berriz, Siziliako uhartean.

PortuakAldatu

ErreferentziakAldatu

  1. 159. araua Euskaltzaindia . Noiz kontsultatua: 2011-04-11.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Tirreniar itsasoa