Petri III.a Aragoikoa

Petri III.a Aragoikoa (Valentzia, 1240 - Vilafranca del Penedès, 1285eko azaroaren 11), ezizenez Handia (katalanez: Pere el Gran, aragoieraz: Pero lo Gran) deitua, 1276-1285 bitartean Aragoiko eta Valentziako erregea eta Bartzelonako kondea, eta 1282-1285 bitartean Siziliako erregea izan zen. Aragoiko erregerik nagusienetariko bat izan zen. Bere erresuman bakea ezarri ondoren, Tunisiari eraso eta Sizilia zein Malta konkistatu zituen, Roger de Lauria almiranteari esker.

Petri III.a Aragoikoa
Pedro III de Aragón.jpg
Rey de Aragón, Libro da Nobreza e Perfeiçao das Armas.jpg
Aragoiko erregea

1276 (egutegi gregorianoa) - 1285 (egutegi gregorianoa)
Jakue I.a Aragoikoa - Alfontso III.a Aragoikoa
Bizitza
JaiotzaValentzia, 1240 (egutegi gregorianoa)
HerrialdeaAragoiko koroa
HeriotzaVilafranca del Penedès1285eko azaroaren 11 (44/45 urte)
Hobiratze lekuaSantes Creus (en) Itzuli
Familia
AitaJakue I.a Aragoikoa
AmaViolante Hungariakoa
Ezkontidea(k)Constance of Sicily (en) Itzuli  (1262ko ekainaren 13a, 1262ko uztailaren 15a (egutegi gregorianoa) -  1285)
Seme-alabak
Anai-arrebak
LeinuaRoyal house of Aragon (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
katalana
Jarduerak
Jardueraktrobadorea, poeta, idazlea, musikagilea eta zalduna
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

BiografiaAldatu

Jakue I.a Aragoikoaren eta Violant Hungariakoaren semea zen. Musulmanen eta Kataluniako aitonen semeen matxinadak zapaldu zituen bere erregealdian. 1282an, Siziliar bezperak izenez ezagutzen den matxinada piztu zen Sizilian, eta Petri III.ak uhartea konkistatu eta hango errege egin zen. Handik itzuli zenean, Aragoiko eta, batez ere, Kataluniako aitonen semeak matxinatu ziren haren aurka; hala, Aragoiri hainbat pribilegio eta katalanei konstituzio berria (Bartzelonako gorteak, 1283-1284) eman zizkien giroa baretzeko.

Petri III.a Erdi Aroko heroia izan zen eta garai hartako idazleek eta pentsalariek sarri aipatu zuten beren obretan; hala, Dantek Divina Commedian aipatzen du, eta Desclot, Boccaccio eta Shakespearek ere goraipatu zuten.

Ezkontzak eta seme-alabakAldatu

1262an Manfredo Hohenstaufen Siziliako erregearen alaba Konstantzarekin ezkondu zen; sei seme-alaba izan zituzten:

Maria Nicolau izeneko maitalearekin hiru seme-alaba izan zituen:

Ines Zapata izeneko maitalearekin lau seme-alaba izan zituen:

GenealogiaAldatu

ErreferentziakAldatu

Kanpo estekakAldatu


Aurrekoa
Jakue I.a Aragoikoa
Aragoiko erregea
1276 - 1285
Ondorengoa
Alfontso III.a Aragoikoa


  Artikulu hau Valentziako Erkidegoko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.