Ireki menu nagusia

Hamilkar Barka (Barka hitzak punikoan tximista esan nahi du) (K. a. 270 inguru - K. a. 228) kartagotar jeneral eta politikaria izan zen, Barka familiako burua eta Hanibalen aita.

Hamilkar Barka
Dishekel hispano-cartaginés-2.jpg
Bizitza
Jaiotza Kartago, K.a 270 aldean
Herrialdea Kartago
Heriotza Espainia, K.a. 228
Heriotza modua : itotzea
Familia
Seme-alabak
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta armadako ofiziala
Zerbitzu militarra
Parte hartutako gatazkak Lehen Gerra Punikoa

Lehen Gerra Punikoan Siziliako kartagotar armada zuzendu zuen. Ia irla guztia erromatarren menpe egon arren, eraso guztiei aurre egin zien eta uhartearen barrualdea kontrolpean atxikitzea lortu zuen. Erromatarrei Heirktên, Palermo ondoan, eta Erix mendietan jarduki egin zien. Baina laguntzak iritsi ez eta amore eman behar izan zuen. K. a. 241ean, bakea negoziatu zuen, eta armada Siziliatik atera ahal izan zuen errendizio-ikurrarik gabe.

Afrikara itzulitakoan, haren soldaduak, agindutako ordainak jaso ez zituztela eta, matxinatu ziren. Kartagoko senatuak hala agindurik, mertzenarioen erreboltari aurre egitera joan zen. Hamilkarrek mertzenarioen artean zuen ospe pertsonalarengatik, eta estrategia hobeari esker, K. a. 237an matxinada zapaldu zuen.

Horren ostean, Hamilkarrek eskuratutako entzuteak de factoko diktadore izatea ahalbidetu zion. K. a. 236an, Hispaniara abiatu zen, inperio berri bat eraikitzeko asmotan. Zortzi urtez, borrokei zein diplomaziari esker, Hispaniako hegoaldea bere menpe jarri zuen, Nau lurmuturreraino iritsiz, erromatarrekin itaunduriko mugetatik harago. Alacant ondoko Akra Leuke hiria sortu zuen, bere armadaren ekintzen babes eta abiagunea bertan ezarriz. Helike hiriari setioa jarritakoan hil zen, K.a. 228an, Orisón oretaniarrak erasoa jo eta ihesari eman behar izan zionean, eta ezin izan zuen konkista burutu.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hamilkar Barka