Ireki menu nagusia

Aragoiko Koroa

Aragoiko koroa» orritik birbideratua)

Artikulu hau entitate politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Koroa».

Aragoiko koroa
Corona d'Aragón / Corona d'Aragó / Corona Aragoniae
1164 – 1707
Monarkia

Aragoiko koroako bandera

Aragoiko koroako armarria

Aragonese Empire.PNG
1443 inguruko mapa
Geografia
Hiriburua Ibiltaria
Kultura
Hizkuntza(k) Aragoiera, katalana, latina
Erlijioa Kristautasuna
Historia
Sorrera 1164
Batasun dinastikoa 1516ko martxoaren 14a
Ezeztapena 1707
Aurrekoak
Flag of Catalonia.svgBartzelonako Konderria
Royal Banner of Aragón.svgAragoiko Erresuma
Ondorengoa
Espainiako ErresumaBandera de España 1701-1760.svg

Aragoiko Koroa (aragoieraz: Corona d'Aragón, katalanez: Corona d'Aragó, gaztelaniaz: Corona de Aragón) Aragoiko erregearen agindupeko lurralde multzoa zen, 1164 eta 1707 artean iraun zuena[1]

HistoriaAldatu

1150ean, Erramun Berenger IV.a Bartzelonako kondea Petronila Aragoiko erreginagaiarekin ezkondu zen[2] Haien seme Alfontso II.a Aragoikoa izan zen lehenbiziko erregea Aragoiko Erresuman eta Bartzelonako Konderrian agindu zuena.

Belaunaldiz belaunaldi, Aragoi eta Katalunia jatorrizko lurraldeak ez ezik, beste erresuma batzuk ere lortu zituzten: Mallorca, Valentzia, Sizilia, Korsika, Sardinia eta Napoliko erresumak eta Atenas eta Neopatriako dukerriak hain zuzen ere.

1469an Errege-erregina Katolikoak ezkontzean, Gaztelako Koroarekiko batasun dinastikoa lortu zuen Aragoiko koroak. Espainiako Erresuman lurralde horiek beren eskubide eta foruak mantendu zituzten 1705 eta 1716 artean Filipe V.a Espainiakoak Planta Berriko Dekretuak ezarri arte.

ErreferentziakAldatu

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Aragoiko Koroa  
  1. «Nacimiento y expansión de la Corona de Aragón. Tema 1: Surge la Corona» Gran Enciclopdia Aragonesa.
  2. Esteban Sarasa Sánchez, La Corona de Aragón en la Edad Media, Zaragoza: Caja de Ahorros de la Inmaculada, 2001, 31-56. ISBN 84-95306-85-9.


  Artikulu hau Espainiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.