Siziliako emirerria (arabieraz: إِمَارَةُ صِقِلِّيَة‎) Sizilian izandako emirerria izan zen, 831 eta 1091 artean iraun zuena. Palermo hiriburua izan zuen.

Siziliako emirerria
إِمَارَةُ صِقِلِّيَة
831 – 1091
Emirerria
bandera

armarria

Italia 1000. urtean, Siziliako emirerria berde argiz
Geografia
HiriburuaBalarme (Palermo)
Kultura
Hizkuntza(k)Siziliako arabiera, Bizantziar greziera, Latin arrunta
ErlijioaIslam (estatua)
Kaltzedoniar kristautasuna
Historia
Aurrekoa
Bizantziar Inperioa
Ondorengoa
Siziliako konderria

Arabiarrek, 652an lehendabiziko saiakera egin zutenak, 827 eta 902 artean Bizantziar Inperioaren eskuetatik uharte osoa konkistatu zuten. Uhartean arabo-bizantziar kultura garatu zen, estatu eleanitz eta multikonfesionala eratu zuena. 1071n Roger I.a Siziliakoak zuzendutako normandiar mertzenarioek eskualdea konkistatu zuten, Siziliako konderria ezarri zutenak. Noto, azken hiri musulmana, 1091n erori zen.

Siziliar musulmanak konderri multietnikoko eta ondorengo Siziliako Erresumako herritarrak izan ziren, 1240ko hamarkadan egotziak izan arte. XII. mendearen amaierara arte, eta ziur asko 1220ko hamarkadara arte, musulmanak uhartearen biztanleriaren gehiena izan ziren.[1][2][3] Bere eragina oraingo sizilieran ere nabaria da, baita abizenetan eta toponimian ere.

Emirren zerrenda aldatu

  • al-Hasan ibn Ali al-Kalbi (948–953)
  • Ahmad ibn al-Hasan al-Muizziyya (953–969)
  • Yaish (usurpatzailea, 969)
  • Ahmad ibn al-Hasan al-Muizziyya (969–970)
  • Abul-Qasim Ali ibn al-Hasan al-Kalbi (970–982)
  • Jabir ibn 'Ali (982–983)
  • Jafar ibn Muhammad (983–986)
  • Abd Allah ibn Muhammad (986)
  • Yusuf al-Kalbi (986–998)
  • Jafar (998–1019)
  • Ahmad II al-Akhal (1017–1037)
  • Abd Allah Abu Hafs (1035–1040, usurpatzailea)
  • Hasan al-Samsam (1040–1044)

Erreferentziak aldatu

  1. Metcalfe, Alex. (2009). The Muslims of Medieval Italy. Edinburgh University Press, 142 or. ISBN 9780748620081..
  2. Amari, Michele. (1854). Storia dei musulmani di Sicilia. III F. Le Monnier, 302 or..
  3. Tottoli, Roberto. (2014-9-19). Routledge Handbook of Islam in the West. Routledge, 56 or. ISBN 9781317744023..

Kanpo estekak aldatu


  Artikulu hau Italiako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.