Zaragoza-Iruñea-Euskal Y burdinbidea

Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako abiadura handiko burdinbidea
Nafarroako Korridorea» orritik birbideratua)

Zaragoza — Iruña — Euskal Y burdinbidea Euskal Herriko eta Iberiar Penintsulako abiadura handiko burdinbide bat izango da, Nafarroa Garaiko abiadura handiko burdinbide nagusia. Zaragoza–Delicias geltokia eta Euskal Y-a lotuko ditu; lotura hori Gipuzkoako Ezkio herrian edo Arabako Gasteiz hiriburuan gertatuko da.

Zaragoza — Iruña — Euskal Y
abiadura handiko burdinbidea
Kantauri/Mediterraneo ardatza
Kokapena
Herrialdeak Euskal Herria
 Espainia
TEN-T sarea07 | Atlantiko
Deskribapena
MotaAbiadura handiko burdinbidea
Hasiera2024?
Ezaugarri teknikoak
Luzera214 km
Bidearen zabalera1 435 mm
Bide kopuruaBide bikoitza
Ustiapena
EgoeraLanean
>>> Eskema <<<
 Oinarrizko eskema
exCONTgq exABZq+lr exCONTfq
 Euskal Y
exBHF
Iruña–Etxabakoitz
exBHF
Tutera
CONTgq eABZqlr CONTfq
 Madril — Perpinyà

Burdinbidearen inaugurazioa 2024rako dago aurreikusita, nahiz eta kolektibo eta alderdi politiko ugarik irrealistatzat jo duten.

214 kilometroko azpiegitura horrek 3 000 eta 4 000 arteko milioi euro bitarteko aurrekontua du. 2016. urtea arte, 86 milioi euro gastatu dira.[1]

Izena aldatu

Azpiegituraren izen ofiziala Nafarroako abiadura handiko korridorea da, Nafarroako Gobernuaren arabera.[2] Hala ere, "Nafar korridorea" eta "AHT" izendapenak ezagun egin dira.[3][4]

Sektore espainolistek uste dute izen herrikoi egokia "AVE" edo "Nafarroako AVE" izan beharko litzatekeela, Iberiar Penintsulako gainerako lurraldeetan egin zen bezala, trenari nazionalitate bat emateko ahaleginean. Hala ere, izen hori gaur egun ez da erabiltzen ukitutako biztanleen artean.[5]

Era berean, izen okertzat jotzen da, "AVE"-k Alta Velocidad Española (euskaraz: Espainiako Abiadura Handia) markari egiten baitio erreferentzia, Renfe Operadorearena. Burdinbide berritik Eusko Trenbideetako[6] eta Société Nationale des Chemins de fer Françaisko[7] trenak ere igaroko direnez, ez da tren bat eraikitzen ari, burdinbide bat baizik.

Historia aldatu

Aurrekariak aldatu

1997ko urtarrilaren 7an, Nafarroako Gobernuak behin betiko onartu zuen "udalaz gaindiko Garrantzizko Plan Sektoriala, Iruñerrian trenbide-azpiegiturarako lursailak erreserbatzeko, Noaindik Zuastirainoko akueduktu-tartean, eta bidaiarien geltokia birkokatzeko". Horri esker, aurrerantzean Iruñerrian burdinbidea eraikitzeko beharrezkoak diren desjabetzeak egin ahal izango dira. Antzeko onarpenak egin ziren Nafarroa Garaiko gainerako zatietarako.[8]

2006ko abenduan, Espainiako Senatuak Euskal Y-a eraikitzeko ezarritako ordainketa sistema ezeztatu zuen Nafarroako Foru Erkidegorako. Alderdi Popularra, Ezker Batua, Eusko Alkartasuna, eta Partito Aragonés alderdiek baiezko botoa eman zuten; aitzitik, Espainiako Langile Alderdi Sozialista, Konbergentzia eta Batasuna, Euzko Alderdi Jeltzalea, Entesa Catalana, eta Kanariar Koalizioa alderdiek kontrako botoa eman zuten. Kontrakoak gehiengo izanik, ezeztatu egin zen Alderdi Popularrak aurkezturiko proposamena. Horrela, burdinbidearen eraikuntza oraindik zehaztu gabe dago.

2007ko udazkenean, Jose Luis Rodriguez Zapatero eta Miguel Sanz akordio batera heldu ziren, urte amaiera baino lehenago burdinbidearen eraikuntza adosten zuen agiri bat sinatzeko

2013ko maiatzean, Nafarroako Gobernuko Herri Lanetarako kontseilari Luis Zarraulquik jakinarazi zuen Iruña eta Castejon arteko trenbidea baizik ez zela izango abiadura handikoa Nafarroa Garaian, Euskal Autonomia Erkidegoko Euskal Y-arekin eta Aragoiko bidearekin lotura izan gabe. Nahiz eta bakartutako 70 kilometroko zatia izan, Nafarroako Gobernuak ez du proiektua baztertuko. Kontseilariak adierazi zuenez, abiadura handiko trena eremu guztietan eraikitzea ekonomikoki ezinezkoa da, eta aukera merkeago baten alde egingo dute: abiadura handikoak izango ez diren oraingo trenbide zatietan, hirugarren errei bat jarriko dute; horrela, Europako zabalera duten trenek trenbide horietatik ibili ahalko dira, nahiz eta abiadura handian ez izan.[9] AHT Gelditu! taldeko kide Gorka Ovejerok esan zuen halako zati txikian abiadura handiko trenak ez duela zentzurik, eta zortzi minutu besterik ez zela aurreztuko tarte horretan abiadura handia jartzearekin.[10]

2016an, azpiegituran 86 milioi euro gastatuta zeudelarik, Nafarroako Kontuen Ganberak adierazi zuen oparoaldian proiektatutako azpiegitura dela, geroztik garaiak errotik aldatu direla, eta Nafarroa Garaiak trenbidearen lanak aurrera eramatearren espainiar estatuarekin egindako hitzarmena «osatugabea eta zaharkitua» dela.

Eraikuntza aldatu

Lanak 2009. urtean hasi ziren. Guztira Zaragoza eta Iruña bitarteko trenbideak 1 000 milioi euroren kostua izango zuela kalkulatu zen, 2013ko murrizketaren aurretik. Murrizketaren ondoren, Castejon eta Iruña bitarteko 70 kilometroko zatiak (berak bakarrik) 675 milioi euroren kostua izango zuela adierazi zuen Nafarroako Foru Gobernuak.

2013ko uztailaren hondarrean, Zaragoza-Iruña-Euskal Y abiadura handiko burdinbidea eraikitzeko ezinbestekoa den ingurumen eraginaren adierazpena baliogabetu egin du Madrilgo Justizia Auzitegi Nagusiak, Sustrai Erakuntza fundazioak Nafarroako 2010ean aurkeztutako helegiteari buruzko epaia ematean. Izan ere, adierazpen hori 2004an egina zen, eta bost urtera iraungitzen da adierazpen mota hori. Sustrai Erakuntzak Nafarroako Gobernuari behin eta berriz ohartarazi zion arazo horretaz, baina Nafarroako Gobernuak ingurumen eraginaren adierazpena oraindik baliozkoa zela adierazi zuen 2011n. Sustrai Erakuntzari arrazoi eman dion epai horren aurka, helegitea aurkez dakioke Espainiako Auzitegi Gorenari; eta hark epaia berresten badu, abiadura handiko burdinbidea eraikitzeko lanak bertan behera utzi beharko lirateke ingurumen eraginaren adierazpena berriro egin arte.[11][12]

2021eko otsailaren 11an, Nafarroako Gobernuko orduko lehendakari Maria Chivitek Nafar Erriberako alkateekin izandako bilera batean iragarri zuen Erriberako abiadura handiko geltokia, Tutera izango zena, ezingo zela izan Tuterako tren geltoki zaharra (Nafarroako Tutera izenez ezagutzen dena), txikiegia baitzen, bere ustez. Horregatik, kokaleku egokia aztertzen ari zirela iragarri zuen.[13]

Proiektua aldatu

Euskal Y-arekiko lotura aldatu

Nafarroako Foru Erkidegoko eta Euskal Autonomia Erkidegoko arduradun politikoak Nafarroako Korridorea eta Euskal Y-a lotzeko prest agertu ziren. Horretarako, Iruñetik Ezkio-Itsasoraino joango litzatekeen trenbide berri bat eraiki beharko zatekeen. Lotune horrek Aralar eta Aizkorri mendilerroen artean tunel luze bat eraiki beharra ekarriko zukeen.

Trenbide berri hori eraikitzeko bi aukera aztertu ziren. Bata, Irurtzun eta Uharte Arakil zeharkatzen dituen trenbidea erabiltzea; eta bestea, iparralderago Beteluko udalerrian zehar trenbide berri bat eraikitzea.

2013an, Nafarroako Foru Gobernuak erabaki zuen abiadura handiko loturarik ez egitea, baizik eta oraingo abiadura arrunteko loturak baliatzea.[9]

Iruñerriko geltokia aldatu

Nafarroako Gobernuko Herri Lan, Garraio eta Komunikazio departamentuak, 2003ko apirilaren 16an, "Iruñeko abiadura handiko tren geltoki berriaren eremuaren hirigintza diseinurako ideien lehiaketa" deitu zuen. Lehiaketak hiru jarduera-eremu proposatu zituen: I. eremua, etorkizuneko geltokia eta haren ingurua egitea aurreikusten den eremua hartzen duena; II. eremua, tren-geltoki zaharra desagertzearen ondoriozko lurzoruek osatzen dutena; eta III. eremua, Iruñerritik igarotzen den trenbide zaharraren trazadurako lurzoruek osatzen dutena, desagertzera bideratuta dagoena.

Erriberako geltokia aldatu

Nafa Erriberako abiadura handiko geltokia Tuteran egongo da, eskualde horretako hiriburuan.

Kontrakotasuna aldatu

Euskal Y-arekin bezala, gauzatzen ari den proiektuak kritikak eta gaitzespena eragin ditu Nafarroako, Gipuzkoako eta Arabako gizarteen zati batean, eta modu axolagabean edo kontrakoan hartu dute. Alderdi, sindikatu, herriko talde, udalerri eta erakunde ekologista asko proiektuaren aurka agertu dira, eta manifestazio eta protesta ugari egin dituzte.

Kritikatutako gaien artean, diote azpiegitura ez dela Nafarroaren egituratzailea eta ez duela barne-zerbitzurik ematen; aitzitik, Frantziar eta Espainiar Estatuetako hiriburuekin batzeko balio duela, lurraldeko biztanleen gutxiengo bati mesede eginez, eta trenbide-azpiegitura oinarrizkoena, berriz, baldintza txarretan mantentzen dela.

Azpiegiturari, haren egokitasunari eta ustiapen-moduari buruzko eztabaida desitxuratu egin da, eta, kasuren batean, aldarrikapen politikoen esparruan beste gai batzuekin batera erabilitako gaia izatera iritsi da.

Aurkako erakundeak aldatu

Proiektuaren aurka agertu diren erakundeen artean, alderdi politikoak, sindikatuak,ekologistak eta abar aurki daitezke. Hona hemen erakunde esanguratsuenetako batzuk:

Alderdi politikoak:

Sindikatuak:

Talde ekologistak:

Oposizio hori egiteko, aipatutako kolektiboez gain, oposiziogileak biltzeko elkarte edo plataforma batzuk sortu ziren:

Talde guztiak ez daude erabat kontra; izan ere, proiektua birplanteatuko balitz edo hobekuntzak egingo balira, azpiegituraren aurkako jarrera nabarmen aldatuko litzateke. Adibidez, Nafarroako Ezker Batuak, Aralarrek eta sindikatu gehienek "tren sozial" baten alde egiten dute, ingurumenarekin hain kaltegarria ez dena; edo udal batzuek ordainen bat eskatzen dute beren herritik igaroko den azpiegitura bat (geldialdi bat, inbertsio handiagoak...) eskura ez izateagatik.[37][38][39]

Aurkako taldeak oso heterogeneoak dira eta ez dituzte helburu berak bilatzen: batzuek protesta egiten dute, beren ustez proiektu egokia ez delako; beste batzuek mugikortasunean eta hazkundean oinarritutako egungo garraio-ereduaren aurka daudelako; beste batzuek, berriz, zuzenean kaltetzen dituztelako lurren desjabetzeak eta okupazioak, etab.

Protesta ekintzak aldatu

2018ko martxoaren 14an, Sakanako AHT Gelditu! Elkarlana plataformak Abiadura Handiko Trenaren proiektua bertan behera uzteko eskatu zuen, eta egungo trenbidea eguneratzeko tren "publiko eta sozial" baten alde egin zuen. Geroago, irailaren 29an, 250 lagun joan ziren Azkoiengo AHTaren obretara, haiek geldiaraztea eskatzeko. Triziklo batek lagundu zuen martxa musika ekipo batekin. Gainera, hainbat kartelek giroa alaitu zuten. 2,5 kilometroren ondoren, Guardia Zibilaren patruila batek bidea moztu zien, eta antolakuntzak manifestua irakurri zuen. Bitartean, beste alde batean, "Lanak gelditu" leloa zeraman hogei bat pertsonako talde batek, heliozko puxikek eutsita, obretako zulo bat pikoz eta palaz bete eta 15 zuhaitz landatu zituzten.[40][41]

2019ko otsailaren 16an, Erdialdea Trenaren Alde taldeak martxa bat deitu zuen Tafallako kaleetatik Abiadura Handiko Trenaren aurrean tren sozial "erraza eta merkea" eskatzeko. Manifestazioan parte hartu zutenek "bai tren sozialari" leloa idatzi zuten, letra handiz; izan ere, plataformaren helburua Foru Erkidegoak tren publiko eta soziala izatea da, eta horrek AHTari uko egitea eta trenbide-korridore berri bat eraikitzea eskatzen du.[42]

2020ko maiatzean, zenbait kolektibok, besteak beste Orain Ardurak, AHTn inbertitzen dena Osasuna eta Gizarte Eskubideetara bideratzeko eskatu zuten. Arlo horietan inbertsio handiak garrantzitsuagoak zirela argudiatu zuten, batez ere testuingurua kontuan hartuta: COVID-19 pandemia. Manifestua sindikatuek eta hainbat taldek babestu zuten, eta erizainen kolektiboko Sira Garciak eta Patxi Biskert aktoreak irakurri zuten euskaraz. Ekimena Gasteiz, Bilbo eta Donostian ere aurkeztu zen. Gainera, ekainaren 26an, Tafallan, abiadura handiko trenaren aurkako kontzentrazioa egin zuten, baina ez zuten gelditu. Erdialdea Trenaren Aldea deitzaileek lanak gelditzea eta osasun arloan aurreikusitako dirua inbertitzea eskatu zuten.[43][44]

Abuztuaren 13an, Mugitu! Mugimendua plataforma erradikal abertzalea Alesbes-Azkoien azpizatean AHTaren lanak sinbolikoki itxi zituzten, makinak eta azpiegiturak zigilatuz. Azaldu zutenez, pertsona batzuk Martzillan dagoen 1 km-tik gorako bidezubiaren obra-eremuan aurkeztu ziren, eta obra-buruari lanak ixteko eta zigilatzeko agindua eman zioten, makineria zigilatzen hasita. Kamioien zirkulazioa ere geldiarazi eta itsasgarriak jarri zituzten, lanak ustez itxi zituztela adierazteko. Ekintza hamaikak aldera hasi zen, eta hogei minutu inguru iraun zuen. Ondoren, alde egin zuten, inolako gorabeherarik izan gabe.[45]

Abuztuaren 30ean, AHT Gelditu! Elkarlanak komunikatu bat igorri zuen, eta bertan salatu zuen lanean ari ziren Nafarroako korridoreko lau azpizatietatik bi geldiarazi egin dituztela. Zehazkiago, obrarik ez zela erregistratu zioten azpizatiak zehazten zituzten: Erriberri-Hego Tafalla eta Hego Tafalla-Ipar Tafalla. Bestalde, irailaren 7an, Polizia Nazionalak hiru pertsona atxilotu zituen Espainiako Gobernuaren Ordezkaritza Nafarroan, Merindadeen enparantzan, eraikinaren balkoiko banderetara kateatu eta abiadura handiko trena salatzeko. Hori 10: 30ak aldera gertatu zen, Mugitu! plataformako beste hainbeste kidek erdiguneko biribilgunean zirkulazioa moztu zutenean, aldarrikapenaren ildoan kartelak jarrita, korridorearen aurkako oihuak eginez. Espainiako Gobernuari Alesbes-Azkoien eta Azkoien-Erriberri AHTaren bi azpizatiak geldiarazteko eskatzea zuen helburu, "Nafarroako AHTaren eta Euskal Y-aren lanen erabateko eta behin betiko itxiera osatzeko".[46][47]

2021eko otsailaren 7an, Tafallako tren geltokiaren aurrean beste elkarretaratze bat egin zen, eta, horren bidez, baztertu egin zen abiadura jandiko urenari zerbitzua emateko bide berri bat eraikitzea, eta Nafarroako Gobernuari eskatu zitzaion bide konbentzionala hobetzeko apustua egin zezala, Errioxan erabaki zuten bezala, abiadura handiko trenbidearen finantziazio faltagatik.[48][49]

Erreferentziak aldatu

  1. (Gaztelaniaz) «Comptosen arabera, AHTaren eta Estatuaren arteko hitzarmena "osatu gabea eta zaharkitua" da», Naiz, 2016-11-22.
  2. Nafarroako Gobernua. «Nafarroako abiadura handiko korridorearen aurkezpena» www.cfnavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  3. (Gaztelaniaz) Diario de Navarra. «AHT. Abiadura Handiko Trena» diariodenavarra.es (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  4. Diario de Noticias. «Abiadura Handiko Trena» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  5. (Gaztelaniaz) noticias.terra.es. (2013-01-30). AVE, LAV, TAV edo tren bala?. .
  6. (Gaztelaniaz) Transport.cat. Euskal Y-a, Euskadiko mugikortasunaren ardatza, Euskotrenek ustiatu ditzakeen Intercity zerbitzuekin. (Noiz kontsultatua: 2017-12-23).
  7. (Gaztelaniaz) La Razón. (). «Amaitu gabeko euskal AHT operadoreen interesa pizten du» La Razón (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  8. Nafarroako Aldizkari Ofiziala 10. ALDIZKARIA - 1997ko urtarrilaren 22a
  9. a b Martin VICIOSO: «AHTk Nafarroan 70 kilometroko tarte bakartua izango du», Argia, 2013-05-13.
  10. Edurne ELIZONDO: «UPNk onartu du Castejón eta Iruñea artean baino ez dutela eginen AHTa», Berria, 2013-05-11.
  11. «Nafarroako AHTren "irregulartasunak" azaleratu ditu Madrilgo Justizia Auzitegiak», Argia, 2013-08-01.
  12. (Gaztelaniaz) Aritz INTXUSTA: «El TSJM sentencia como irregulares todas las obras del TAV en Nafarroa», Naiz, 2013-08-01.
  13. «Maria Chivite: "AHTren geltokia ezin da Tuteran egon, oraingoa txikia da eta Gobernuak kokapen egokia bilatzen du"» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  14. a b c d e (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (). «Eh Bilduk, Ahal Duguk, Izquierda-Ezkerrak eta Equok AHT Gelditu» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  15. Alternatiba. (2012-06-13). “AHTa aberatsentzako trena da, gero eta pobrezia handiagoan bizi den gizartearen diruz ordaindutakoa”. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  16. a b «Amaiurrek AHT gelditzea eta trenbide politikari buruzko eztabaida eskatu du» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  17. «Aralarrek AHTren aurka bihar egingo den manifestazioan parte hartzeko deia egin die herritarrei» www.aralar.net (Noiz kontsultatua: 2009-08-22).[Betiko hautsitako esteka]
  18. Batzarre. (2018-03-13). Nafarroako AHTa Euskal Y-arekin lotzeko asaldura berria: aukerarik garestiena eta ingurumen-inpaktu handiena duena. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  19. a b (Gaztelaniaz) «Bildu, Aralar eta NaBairi AHTren aurkako borroka berritzea eskatu die AHT Gelditu!» El Diario Vasco 2011-06-01 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  20. Nafarroako Ezker Batua. «NEBren ustez, 2021ean Nafarroak pairatzen duen aurrekontu-desoreka larriari aurre egin beharko zaio enpresen tributazioaren erreforma fiskal handi baten bidez» www.iun-neb.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).[Betiko hautsitako esteka]
  21. «STEE-EILASek bat egin du AHT Gelditu Elkarlanaren deialdiarekin» www.stee-eilas.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  22. «EHNEk mobilizazioak iragarri ditu AHTa "gelditzen saiatzeko"» sindominio.net (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  23. «BIDEOA | AHT ez da errentagarria ez ekonomikoki, ez sozialki» Eusko Langileen Alkartasuna (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  24. sindikatua, E. S. K.. «Nafarroako aurrekontuak: lehenik bizitza» sindicato ESK sindikatua (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  25. Sorland. Hiru sindikatua | hiru euskal garraiolarien sindikatua. (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  26. «AHT EZ DA INBERTSIOA: ALFERRIKAKO GASTU KALTEGARRIA DA - LKN Gipuzkoa» web.archive.org 2009-10-22 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  27. «Abiadura handiaren errezeta faltsua "dezelerazioaren" aurrean. Adreilu bidezko erreiak» web.archive.org 2008-10-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  28. «Tren sozialaren aldeko manifestazioa larunbatean Bilbon "AHT ez!"» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  29. «AHTaren aurkako mendi martxa Nafarroan (Martzilla - Tafalla)» Ekologistak Martxan - Euskal Herria (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  30. (Gaztelaniaz) «AHT Gelditu orain ! - Eguzki Talde Ekologista» Eguzki Talde Ekologista 2015-05-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  31. «"Zer ezkutatzen digute?" (liburuxka zabalgarria)» www.ahtgelditu.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  32. sustrai. (2020-11-10). «Auzitegiek AHT iraungita dagoela erabaki dute, Estatuko eta Nafarroako gobernuek bertan dirua xahutzen jarraitzen duten bitartean» Sustrai Erakuntza Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  33. Blogak.eus. «Trazados para la conexión entre el Corredor Navarro y la Y Vasca del Tren de Alta Velocidad» blogak.eus (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  34. «Erdialdea Trenaren Aldea egungo trena hobetzeko eskatu du» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  35. (Gaztelaniaz) «AHT, elefante zuri handiena» Orain Ardura - Ahora Responsabilidad 2020-11-25 (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  36. Gelditzeko, Mugitu Aht. (2020-09-27). «mugitu! mugimendua: MUGITU!REN GAURKO PRENTSAURREKO-ELKARRETARATZEA / RUEDA DE PRENSA-CONCENTRACION DE HOY DE MUGITU!» mugitu! mugimendua (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  37. Lanaren Konfederakunde Nagusia. (2007-05-07). AHT ez, tren soziala bai. .
  38. sustrai. (2018-09-25). «Tren publiko eta sozialaren proposamena 2019-2029 Nafarroarentzat (berritua)» Sustrai Erakuntza Fundazioa (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  39. Noticias de Gipuzkoa. (). «"AHTarekin lortzen dituen irabazien% 1,5 Ezkio-Itsason itzultzeko eskatuko diogu Aldundiari"» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-13).
  40. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Nafarroara abiadura handia iristearen aurka, prezio merkeko tren "publikoa" eskatu dute» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  41. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «AHT Azkoienen: obrako zuloetako bat bete eta zuhaitzak landatzen dituzte tarte horretan» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  42. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Manifestazioa Tafallan, Abiadura Handiko Trenaren aurrean tren sozial "erraza eta merkea" eskatzeko» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  43. «AHTaren gastua osasunean erabiltzeko eskatu dute kolektiboek» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  44. «AHTren aurkako elkarretaratzea Tafallan» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  45. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Nafarroako AHTaren obretako boikota: kontrako plataforma batek makinak itxi eta zigilatzeko plantak egin ditu» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  46. (Gaztelaniaz) Navarra.com. «Nafarroako AHTaren azpizatien erdiak orain geldirik egotea ospatu dute» Navarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  47. «Hiru pertsona atxilotu dituzte AHTren aurka protesta egiteko Gobernuaren Ordezkaritzan kateatu ostean» www.noticiasdenavarra.com (Noiz kontsultatua: 2020-09-08).
  48. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (). «Tafallan AHTaren lanak baztertu dituzte eta egungo bidea hobetzearen alde egiteko eskatu dute» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).
  49. (Gaztelaniaz) SL, TAI GABE DIGITALA. (). «Tafallan elkarretaratzeak tren soziala eskatuko du berriro» naiz: (Noiz kontsultatua: 2021-02-12).

Ikus, gainera aldatu

Kanpo estekak aldatu