Ireki menu nagusia

Partido Aragonés edota PAR (aragoieraz: Partito Aragonés; katalanez: Partit Aragonès; euskaraz Aragoiar Alderdia) Aragoiko zentru-eskuineko alderdi politiko bat da, bere burua aragoiar nazionalistatzat deskribatzen duelarik.

Partido Aragonés
Aragoiar Alderdia
Presidentea Arturo Aliaga
Sorrera 1978
Egoitza nagusia Coso kalea 87, 50001
Zaragoza
Ideologia politikoa Zentru-eskuina, aragoiar nazionalismoa, federalismoa eta autonomismoa
www.partidoaragones.es/

1978an urtarrilean Hipólito Gómez de las Roces eta beste hainbatek sortu zuten. 1990eko hamarkadararte Partido Aragonés Regionalista (Aragoiar Alderdi Erregionalista) zeritzon, ordutik aurrera aragoiar nazionalismo moderatuaren alde jo zuelarik.

PAR alderdiak katalanaren hizkuntz batasunaren aurkako jarrera du, Sartaldeko Zerrendan mintzatzen den katalan hizkuntza aragoieraren aldaera ezberdinak direla baieztatzen duelarik, hori dela eta, 2009ko Aragoiko Hizkuntz Legearen aurka azaldu zen. Aragoiko administrazioaren berrantolaketa eta autonomia erkidegoaren deszentralizazioaren aldekoa da, halere, maiz Alderdi Popularrari babes eman izan dio.

Rolde Choben izeneko gazte erakundea ere badu.

Kanpo estekakAldatu