Ireki menu nagusia

AHT Gelditu! Elkarlana, Abiadura Handiko Trenaren (AHT) aurkako Euskal Herriko koordinadora da. Euskal Herriko hamaika sindikatu, mugimendu sozial, talde ekologista, alderdi politiko, udal, kaltetu talde eta norbanako biltzen ditu bere baitan.

2001. urteko martxoaren 15ean sortu zen honako oinarrien gainean:

  • Euskal Herrian egiten ari diren AHTren egitasmoekiko (Euskal Y, Nafarroako Korridorea eta TGV) erabateko aurkakotasuna. AHT egitasmo antiekologiko, antisozial, baliabide xahutzaile eta Euskal Herriarentzat ez aproposa da. AHTri onartezin deritzogu eragingo lituzkeen ondorio ekologiko, sozial eta ekonomiko larriengatik, baita nekazaritzari eta lurraldearen orekari eragingo lizkiekeenengatik ere.
  • AHTren egitasmoa burutzeko jarraitutako prozeduraren salaketa irmoa. AHTren egitasmoa batere informazio gardentasunik eta parte hartze sozialik gabe ari dira aurrera eramaten. Alde horretatik, AHTrekiko aurkakotasun sozial zabala aintzat hartu eta egitasmoak larriki kaltetuko lituzkeen udalerriei beto eskubidea aitor dakien exijitzen dugu.
  • AHTren egitasmoaz harago, instituzioetatik inposatzen ari zaizkigun garraio, lurralde antolaketa eta gizarte ereduak ezbaian jarri eta horien eraldaketa sakona gauzatzeko beharraren aldarrikapena.

Harrezkero, AHT Gelditu! Elkarlanak hamaika ekimen burutu eta beste horrenbeste sustatu ditu: mobilizazioak eta ekintza informatiboak, helegiteen aurkezpena, herri galdeketak… Guztiak ere helburu berari jarraiki: AHTren egitasmoa gelditzea.

AHT Gelditu! Elkarlana AHTren egitasmoak zuzenean kaltetutako herri eta eskualde ia denetan egiten du lan eta ateak zabalik ditu AHTren egitasmoa gelditzeko elkarlanean jardun nahi duen talde nahiz norbanako ororentzat.

Kanpo loturaAldatu

Ikus, gaineraAldatu