Santa Katalina baseliza (Mundaka)
Santa Katalina baseliza Bizkaiko Mundaka udalerrian dagoen baseliza bat da. Izen berdineko penintsulan kokatua dago, balio geoestrategiko handiko gunean, izan ere ikuspedi bikaina eta garai batean Urdaibaiko itsas sarbideraren eremuaren defentsa bikaina baizegoen. Bestetik, Izaro eta Ogoño ezinegokiago ikus daitezke.
Santa Katalina baseliza | |
---|---|
Kokapena | |
Herrialdea | Euskal Herria |
Probintzia | Bizkaia |
Herria | Mundaka |
Koordenatuak | 43°24′38″N 2°41′52″W / 43.410483°N 2.697664°W |
Historia eta erabilera | |
Eraikuntza | 1879 |
Gaur egungo baseliza 1879. urtekoa da, baina Erdi Arotik biltokia, izurrialdietan ospitalea eta defentsa gotorleku ere izan da.
Baselizak enbaten ondorioz kalteak izan eta ondorioz berreraikuntza ugari jasan arren, eraikinak bere jatorrizko gotiko eta errenazentista arteko trantsizio estiloa mantendu ahal izan du. Bestalde, historiari dagokionez, eraikina inguratzen duen harresiari ere so egin behar zaio, hau ere eraikina berreraiki zen garaikoa baita.
Haren barruan ofrenda bat ikusten da: belaontzi bat, eskala txikian xarmanki muntatua, eta bi maskor erraldoi, kapitain batek Filipinetatik ekarriak, ur bedeinkatuarentzako ontzi bezala erabiltzen dituztenak.
Gaur egun, udalerri honetako turismogune nagusienetakoa da, eta horrela adierazten da udal webgunean. Gainera, urtero azaroaren 25ean mundakarrek eraikinaren inguruan eta barnealdean Santa Katalinaren omenezko jaia ospatu ohi dute. Antzina azaroaren 25ean, herriko marinelak ermitan biltzen ziren urtero, etxezaina, kontularia, epaileak, ultramanak eta talaiariak aukeratzeko.[1][2]
-
Baseliza eta atzealdean Ogoño
-
Aurrealdea
-
Atzealdea
-
Santa Katalinaren irudia
-
Itsasotik ikusita
Erreferentziak
aldatu- ↑ Festejos[Betiko hautsitako esteka], Mundaka.org
- ↑ Gaur egun osoz Mundakak usadiozko Santa Katalinaren jaia biziko du[Betiko hautsitako esteka], Deia.com (Gaztelaniaz)