Bernardo Maria Garro

euskal idazlea

Bernardo Maria Garro Basterretxea, goitizenez Otxolua, (Mundaka, Bizkaia, 1891ko abuztuaren 22a - Bilbo, Bizkaia, 1960ko irailaren 14a) itzultzailea eta euskal idazlea izan zen. Euskaltzain urgazlea izan zen.

Bernardo Maria Garro
Bizitza
JaiotzaMundaka1891ko abuztuaren 22a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1960ko irailaren 14a (69 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakidazlea eta itzultzailea
Izengoitia(k)Otxolua

Literaturaren Zubitegia: 584

Bizitza aldatu

Bilbon merkataritza ikasketak egin ondoren, Argentinara joan zen; han zazpi urte eman zituen (1920-1927). 1932. urtean Croce-ren Bertolda eta Bertoldin obra euskaratu zuen. Ondoren Jean Barbier lapurtarraren zenbait ipuin bizkaierara egokitu zituen. Harena da halaber, oraindik argitara eman ez den Lau Ebanjelioak obra, Gomá-ren Evangelios Concordados lanaren itzulpena.

Lanak aldatu

Narrazioa aldatu

Itzulpena aldatu

Kanpo loturak aldatu

Erreferentziak aldatu